XSLaren edukia

Testu-datuen Meatzaritza28275

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28275

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hizkuntzaren ulermena da Adimen Artifizialean (AA) oinarrizko eremuetako bat eta hor sortu dira gaur egun gure mugikorretara iritsi diren hainbat aplikazio. Hala nola, laguntzaile birtualak (Siri eta Alexa adibidez), itzultzaile automatikoak edo testu-masa handiak analizatzen dituzten aplikazioak: adibidez, sentimendu detektatzaileak eta sare sozialetatik edo web-orrietatik informazioa erauzten edo gehitzen duten aplikazioak. Hala ere, erronka handiak geratzen zaizkigu ebazteke, hizkuntzaren ulermenak AA osoa hartzen baitu bere baitan.



Irakasgai hau Hizkuntzaren Prozesamendua irakasgaiaren ondorengoa da. Hizkuntzaren Prozesamenduan oinarri teorikoak eta prozesaketa mailak ikusten dira.



Ikasgaia honetan aldiz, giza testuetatik (web-orriak, sare sozialak edota beste edozein dokumentu mota) esanahia erauzteko tekniketan sakontzen da. Aplikazio nagusiak berrikusiko ditugu, horien artean, bilaketa, sailkapena, multzokatzea eta dokumentuen erauzketa.



Ikasgaiak hurbilpen praktikoa du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Testu-Datuen meatzaritzari eta hizkuntza teknologiei buruzko kontzeptu nagusiak ulertu eta arloaren ikuspegi orokorra izatea.

2. Baliabide eta tresnak ulertu eta erabiltzea.

3. Testu-Datuen meatzaritzako aplikazioak nola egituratzen diren ulertzea.

4. Aplikazio konkretu bat aztertu eta testu-datuen meatzaritzako teknikak erabiltzeak eskaintzen dituen aukerak eta abantailak identifikatzea.

5. Testu-datuen meatzaritza erabiltzen duten aplikazio konkretuak diseinatu eta inplementatzea.

6. Metodo enpirikoak erabiliz aplikazio konkretuen errendimendua jakiteko esperimentuak diseinatu eta gauzatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Tresnak eta baliabideak:

-Interneteko eta sare sozialetako dokumentuen bilaketa, eskuratzea eta garbiketa (crawling)

-Lengoaiaren prozesamendurako liburutegiak

-Baliabide semantikoak

-Dokumentuen sailkapena eta multzokatzea egiteko teknikak





Aplikazioak

-Bilaketa

-Erauzketa

-Galdera-erantzun sistemak

-Iritzien meatzaritza

-Itzulpen Automatikoa

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistralez gain, ordenagailu bidezko derrigorrezko praktikak eta laborategiak burutuko dira. Horiek, klase teorikoetan azaldutakoa barneratzeko asmoz antolatuko dira. Klase praktikoen helburua bikoitza da. Alde batetik, ikaslearen etengabeko lana sustatzea dute helburu, bestetik, ebaluazio jarraitua gauzatu ahal izatea. Praktikaren helburua, ikasgaian ikasitakoa arazo desberdinei aplikatu ahal izateko gaitasuna lortzea eta ikaslearen sormena lantzea dira.



Klase magistral eta praktikoetan metodologia aktiboak erabiliko dira, hau da, ikasleak aktiboki parte hartuko du klasean nahiz laborategi saioetan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaian UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruz sortu duen protokoloa aplikatuko da.



Irakasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: etengabeko ebaluazio bidez edo amaierako ebaluazio bidez.



Etengabeko ebaluazioa ikastaroaren hasieran aukeratu ahal izango da, eta behin betiko bihurtuko da adieraziko diren epeetan (ikastaroaren % 60 - % 80 igarota), ikasleak hala eskatuta eta

irakasleak ikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren. Epe horietan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da.



ETENGABEKO EBALUAZIOA:

- Laborategiak entregatzearen eta ebaluazio-testen emaitzak: %50

- Banakako proiektua aurkezpena: %50



Etengabeko ebaluazioan ebaluatuak izateko goian aipatutako jarduera guztiak dira derrigorrezkoak.



Etengabeko ebaluazioan irakasgaia gainditzeko baldintzak:

- Ebaluatutako laborategietako jardueren batezbestekoan eta ebaluazio-testetan % 30eko nota lortzea.

- Praktikan %40ko nota lortzea.

- Horiekin guztiekin, esandako haztapena aplikatu ondoren irakasgaia gainditzeko azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.



Ikasleak epe barruan etengabeko ebaluazioa aukeratzen badu baina ebaluazio horretan gainditzeko baldintzak betetzen ez baditu, irakasgaia suspendituko du eta ez-ohiko deialdian izango du berriz aurkezteko aukera. Praktika ez bada aurkezten, ez aurkeztua jarriko zaio.



AMAIERAKO EBALUAZIOA:



- Froga idatzia: % 50

- Banakako proiektua: % 50



Froga idatzira aurkezteko banakako proiektua entregatu beharko da. Amaierako ebaluazioan ebaluatuak izateko goian aipatutako jarduera guztiak dira derrigorrezkoak.



Azken ebaluazioan irakasgaia gainditzeko baldintzak:

- Froga idatzian gutxienez % 40ko nota lortzea

- Praktikaren % 40ko nota lortzea

- Horiekin guztiekin, esandako haztapena aplikatuz irakasgaia gainditzeko azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.



Amaierako ebaluazioaren proba idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egin zaiola ulertuko da. Praktika ez bada aurkezten, ez aurkeztua jarriko zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AMAIERAKO EBALUAZIOA:



- Froga idatzia: % 50

- Banakako proiektua: % 50



Froga idatzira aurkezteko banakako proiektua entregatu beharko da. Amaierako ebaluazioan ebaluatuak izateko goian aipatutako jarduera guztiak dira derrigorrezkoak.



Azken ebaluazioan irakasgaia gainditzeko baldintzak:

- Froga idatzian gutxienez % 40ko nota lortzea

- Praktikaren % 40ko nota lortzea

- Horiekin guztiekin, esandako haztapena aplikatuz irakasgaia gainditzeko azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.



Amaierako ebaluazioaren proba idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egin zaiola ulertuko da. Praktika ez bada aurkezten, ez aurkeztua jarriko zaio.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation


Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Jurafsky D., Martin J. H. Speech and Language Processing (3rd edition draft) .An Introduction to Natural Language Processing, Computational Linguistics and Speech Recognition. Prentice

Hall, 2018.

https://web.stanford.edu/~jurafsky/slp3/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

Irakasleak