XSLaren edukia

Robotika Soziala28283

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28283

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Robotika Soziala irakasgaia Adimen Artifizialeko Graduko 4. mailan ematen den hautazko irakasgaietako bat da. Irakasgai honetan robotikaren arlo horretako artearen egoera eta haren aplikazio anitzak azalduko dira. Zehazki, giza-komunikazioaren nondik norakoak aztertuko dira, ahots bidezko komunikazioa zein keinu bidezkoa, eredu emozional artifizialak, eta arreta berezia jarriko zaio gaitasunak esparru kognitibo egoki batean txertatzeko beharrari. Horrez gain, robot sozial batean hainbat portaera nola programatu eta integratu erakutsiko zaie, ataza espezifikoak burutzeko helburuarekin.



Robotika sozialak, Adimen Artifizialeko hainbat diziplina uztartzen ditu, hala nola lengoaia naturala, kontrola, roboten nabigazioa, errefortzu bidezko ikaskuntza, ikaskuntza automatikoa, ikaskuntza sakona, konputagailu bidezko ikusmena, etab. Adimen Artifizialeko Graduan ematen diren beste irakasgai batzuekin hain harreman estua duenez, gomendatzen da ikasleek gaindituta izatea aldez aurreko irakasgaietako batzuk. Alde batetik, gomendagarria da “Robotikarin Oinarriak” irakasgaian ikasitako oinarrizko kontzeptuak menderatzea. Zehazki, gaur egun robotikan erabiltzen diren sentsore mota desberdinen ahalmen eta mugak, robot adimendunen kontrol-arkitekturen alderdi nagusiak eta erabiltzen diren robotentzako programazio-tresna espezifikoak ezagutzea. Bestalde, gomendagarria da “Konputagailu bidezko ikusmena” irakasgaia gaindituta izatea; izan ere, hautematearen gaia lantzen denean, irudietan iragazteko eta segmentatzeko erabiltzen diren teknikak ezagutu beharko dira, eta horien ezaugarriak ateratzeko oinarrizko kontzeptuak menderatu.



Robot sozialak laster bihurtuko dira gure eguneroko bizitzaren parte, eta horretarako, prestatuta egon beharko dute pertsonekin modu naturalean elkarreraginean aritzeko testuinguru konplexuetan. Irakasgai hau oso garrantzitsua izan daiteke ikasleen garapen profesionalerako. Gizakiekin elkarreragiten duten robotak programatzeko, diseinatzeko eta eraikitzeko trebetasun teknikoak lor baititzakete ikasleek. Teknologia robotiko eta automatizazioko azken aurrerapenei buruz ere ikas dezakete, baita sozialki komunikatzeko eta pertsonekin elkarreragiteko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen trebatuko dira, eta robot sozial eraginkorrak diseinatu eta pentsamendu berritzaile eta sormena sustatzeko balioko die ere. Hori guztia onuragarria izan daiteke industria teknologikoan eta hauekin zerikusia duten beste arlo batzuetan aplikatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.- Robot sozialen eta haien aplikazioen garapenaren egoera ezagutzea, eta pertsonen eta roboten arteko elkarrekintza definitzen duten alderdiak ulertzea.

2.- Robot sozial baten diseinuan morfologiak duen garrantzia ezagutzea, eta roboten gaitasunak morfologian duten eragina ulertzea.

3.- Pertsona zein objetuetara bideratutako ingurunearen hautematerako roboten gaitasunak lantzea.

4.- Pertsona eta roboten arteko komunikaziorako beharrezkoak diren gaitasunak ezagutu eta ulertzea.

5.- Eredu emozionalen inguruko hastapenak eta teoriak ulertu eta robotetan emozioak erakusteko teknikak ezagutzea.

6.- Ingurune batean pertsona batekin modu naturalean elkarreragiteko beharrezkoak diren gaitasun sozialak identifikatu, garatu, eta portaera robotiko adimentsu batean integratzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Sarrera

2.- Diseinua

3.- Pertzepzioa

4.- Ahots bidezko komunikazioa

5.- Keinu bidezko komunikazioa

6.- Emozioak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hiru jarduera mota izango ditugu:



Saio magistralak - Irakasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak modu sistematikoan, ordenatuan eta ahalik eta osatuenean transmititzeko erabiliko dira, aurretik aipatutako gaitasun guztiak lantzeko. Ikasleen parte-hartzea sustatuko da, interesa piztu eta ikasketa maila handitzeko.



Ahozko aurkezpenak – Ikasleek, taldeka edo bakarka, robotika sozialaren egungo aplikazioei buruzko ikerketa bat egin beharko dute eta gainerako ikasleei azaldu. Ikasleen parte-hartzea sustatuko da, aurkezpen bakoitzaren ondoren eztabaida sortuz.



Laborategiko taldeko praktikak – Ikasleek, taldeka, amaierako proiektu bat garatuko dute hainbat fasetan. Modu inkrementalean, NAO robotari zenbait gaitasun sozialgizarte-trebetasun emango zaizkio, hala nola objektuak eta pertsonak hautemateko gaitasuna, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-trebetasunak, eta emozioak hautemateko eta erakusteko gaitasuna. Fase horietako bakoitzean, dokumentu zientifiko batean jasoko dira lortutako emaitzak. Ikasgai-amaierako praktika landuago batean, trebetasun horiek guztiak konbinatu beharko dira, robotari portaera sozial eta adimentsua emateko, eta, hala, zeregin espezifiko bat edo gehiago egin ahal izateko, pertsona/robot interakzio naturala behar duen ingurunean.



Ikasleen ikaskuntza errazteko eta bermatzeko, gelako eta laborategiko praktiken jarraipena etengabekoa izango da, aldez aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideetan oinarrituta emango da feed-back-a, ikasleek beren ikaskuntzaz eta hura hobetzeko moduez jabetzeko aukera izan dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ondorengo ataletan zehazten dira portzentaiak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio mota egongo dira eskuragarri: ebaluazio jarraitua eta azken ebaluazioa.



Ebaluazio jarraitua aukerakoa da, eta irakasgaiaren jarraipen jarraitua egin dezaketen ikasleei soilik eskaintzen zaie. Honek ikasgelara joatea, ikaskuntza prozesuan aktiboki parte hartzea, gaiaren alderdi teorikoak aztertzen dituela, ariketak egiten dituela eta laborategiko saioetan ordenagailuekin lan egiten duela eskatzen du.



Ikasleek, lehentasunez, etengabeko ebaluazio-sistemari jarraituko diote. Bestela, ikasleek idatziz jakinarazi beharko dute etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela ezartzen diren egunetan (ikastaroaren %60tik %80ra bitartean), irakasleek errendimendu partziala egiaztatu ondoren.



Irakasgaiaren ebaluazioan UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa aplikatuko da.



EBALUAZIO JARRAITUA



- Ahozko aurkezpena: %10

- Laborategiko praktikak: %60

- Idatzizko proba: %30



Azken kalifikazioa lortzeko aurreko hiru proba moten arteko batuketa egingo da, baina ezinbestekoa izango proba bakoitzean 10etik 4 bat ateratzea gutxienez.





AZKEN EBALUAZIOA



- Idatzizko proba: %100



Bi ebaluazio moduetan, idatzizko proba ohiko deialdian adierazitako egunetan egingo da. Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da idatzizko probara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOA



- Idatzizko proba: %100



Idatzizko proba ezohiko deialdian adierazitako egunetan egingo da

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan argitaratuko da nahitaezko materiala. Gutxienez euskarazko bibliografia kontsultatzea gomendatzen da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

C. Bartneck, T. Belpaeme, F. Eyssel, T. Kanda, M. Keijsers, and S.Sabanovic, Human-robot interaction: An introduction. Cambridge University Press, 2020.

C. Breazeal, A. Takanishi, and T. Kobayashi, Social Robots that Interact with People, pp. 1349–1369. Berlin, Heidelberg: Springer Berlin Heidelberg, 2008.

R. W. Picard, Affective computing. MIT press, 2000.



Gehiago sakontzeko bibliografia

A. Sussman and J. B. Hollander, Cognitive architecture: Designing for how we respond to the built environment. Routledge, 2014.
Lugrin, B., Pelachaud, C., & Traum, D. (Eds.). (2021). The Handbook on Socially Interactive Agents: 20 Years of Research on Embodied Conversational Agents, Intelligent Virtual Agents, and Social Robotics, Volume 1: Methods, Behavior, Cognition.
Lugrin, B., Pelachaud, C., & Traum, D. (Eds.). (2022). The Handbook on Socially Interactive Agents: 20 Years of Research on Embodied Conversational Agents, Intelligent Virtual Agents, and Social Robotics, Volume 2: Interactivity, Platforms, Application.

Aldizkariak

Journal of Robotics and Autonomous Systems (Elsevier).
ACM Transactions on Human Robot Interaction.
International Journal of Social Robotics (Springer).
International Journal of Robotics Research (SAGE).

Web helbideak

TED Talks: https://www.ted.com/
Furhat Robotics Webinars: https://furhatrobotics.com/meet-us-online/webinars/
SoftBank Robotics Webinars: https://www.youtube.com/playlist?list=PLU2x4uo25hLECQ2ULnByI3Yb4kFQrRYyM

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak