Konputagailu-Sareen eta Sistema Eragileen Oinarriak28267
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Adimen Artifiziala Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 28267
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Konputagailu Sareen eta Sistema Eragileen Oinarriak", ikasgaia, hemendik aurrera KSSEO, Adimen Artifizialeko Graduko 1. urteko oinarrizko ikasgaietako bat da. Ikasgai hau sareen eta sistema eragileen arloan konpetentziak eskuratzera bideratuta dago. Honako gaiak landuko dira: konputagailu sareen funtzionamendua, komunikazio arkitekturak, aplikazio banatuak, fitxategi sistemak, memoriaren kudeaketa, prozesuen kudeaketa eta abar.
Horrela, ikasgai honek sistema eragileei eta sistemen komunikazioei buruzko oinarrizko ezagutzak finkatzen ditu. Ondoren, 2. mailako "Sistema Paralelo eta Banatuak" eta 3. mailako "Datu Masiboen Prozesamendurako Azpiegiturak" ikasgaiek ezagutza horretan sakonduko dute, beti ere adimen artifizialeko aplikazioetara zuzenduta.
Oinarrizko ikasgaia izanik, ez du aurreko ezagutzarik behar, eta ez du aurreko ikasgaien inongo menpekotasunik.
Laburbilduz, Adimen Artifizialean graduatu batek sistema eragileen ezaugarriak ezagutzeko gai izan behar du, baita aplikazio banatuen arteko komunikazioak ere, aplikazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean diseinatu eta gauzatzeko, adibidez, memoria handiko edo erantzun denbora kritikoko aplikazioak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
IKASKUNTZAREN EMAITZAK
- IP helbideen blokeak kudeatzen jakitea.
- Ordenagailu sare baten bideratze ezaugarriak ulertzea.
- Sareen bidez ematen diren zerbitzu eta aplikazio nagusien egitura eta funtzionamendua ulertzea.
- Interneteko teknologietan oinarritutako aplikazio berriak asmatzen eta diseinatzen jakitea.
- Aplikazio baten osagaiak komunikatzeko protokolo egokienak hautatzen jakitea.
- Sistema eragileen baliabideei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea (memoria, prozesuak, komunikazioa), baita sistemaren errendimenduan duen eraginari buruzko ezaugarririk aipagarrienak.
- Sistemen baliabideak erabiltzen jakitea, tratamendu masiboko aplikazioak era eraginkorrean garatzeko.
- Sistema eragileak eskaintzen dituen tresnak erabiltzen jakitea, baliabideen erabilera aztertzeko.
- Autogestio eta autoerregulazio teknikak erabiltzen jakitea.
- Arazoak identifikatzen jakitea, beharrezko informazioa bilduz eta ulermen objetiborako elementu garrantzitsuak aukeratuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Sistema eragileen sarrera
1.1. Sistema eragile motak, egitura eta egungo merkatua
1.2. Sistema eragilearen interfazeak
2. Sarrera-irteera, fitxategi eta biltegiratze sistemen kudeaketa
2.1. Fitxategiak eta biltegiratze sistemak
2.2. Direktorio eta izenen kudeaketa
2.3. Fitxategi sistemaren koherentzia kudeatzea
2.4. Oinarrizko datuak babesteko mekanismoak (erabiltzaile anitzeko sistemak)
3. Memoriaren kudeaketa
3.1. Programen karga eta kokapena. Alegiazko memoria
3.2. Errendimendu irizpideak
4. Prozesuen kudeaketa
4.1. Sistema multiprogramatuak. Testuinguru aldaketa
4.2. Prozesuen kontrola eta planifikazioa
4.3. Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa
5. Konputagailu-sareen sarrera
5.1. Sareen azpiegitura
6. Sare-aplikazioak
6.1. Egitura
6.2. Garraio zerbitzuak
6.3. WWW, posta-elektronikoa eta DNS
7. IP Sareak
7.1. IP helbideratzea
7.2. Birbidaltzea
7.3. DHCP
7.4. NAT
8. Sare teknologiak
8.1. Sare-lokalak
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetako klaseetan irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzen dira, eta, horretarako, ikasleek parte hartzen dute noizbehinkako eztabaidetan. Ikasgelan dauden galdera eta arazoen ebazpena izango da parte hartzeko modua. Arazoak eta ariketak emango dira, bakarka edo taldean garatuko direnak. Honek gaiaren ezagutza teorikoan sakontzeko aukera emango du.
Laborategiko praktiketan fitxategi sistemaren kudeaketarako eta prozesuen kudeaketarako ariketak garatuko dira, Unix sistema eragilea erabiliz. Simulatzaileak ere erabiliko dira sistemen arteko oinarrizko komunikazio konfigurazioak egiteko.
Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, bai ikasgelako ariketak eta bai laborategiko lanen jarraipena egingo da, aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Feedbacka emango da, ikasleek beren ikaskuntzaz jabetzeko aukera izan dezaten.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgaia modu independentean ebaluatzen diren eta azken kalifikazioan pisu bera duten 2 ataletan banatuta dago: sistema eragileak eta konputagailu sareak. Independenteak diren arren, bi ataletan ebaluazio sistemak berdinak dira eta irizpide berdinak jarraitzen dira.
Atal bakoitzean ebaluazio sistema desberdina aukeratuta ikasgaia gainditu daiteke ere, batez besteko nota 5 baino handiagoa edo berdina izateaz gain, gutxienez 3,5 puntuko nota lortu ezkero (10 puntutik) atal bakoitzan.
- Ebaluazio jarraia: atal bakoitzeko azken notaren %60a klasean eskuratutako ezagutza teorikoetan eta egindako ariketetan oinarrituko da. Zati hau ebaluatzeko, idatzizko bi proba egingo dira ikasturtean zehar, eta horietan beharrezkoa izango da gutxienez 3,5 puntu lortzea (10 puntutik). Lehenengo probak notaren %20a balioko du, eta bigarrenak %40a. Idatzizko bigarren proba baino lehen, ikasleek ebaluazio jarraiako sistema berretsi beharko dute. Bestela, ebaluazio globalera pasako da. Notaren gainerako %40a laborategian (%20) eta talde lanean (%20) egindako lanetan oinarrituko da.
- Ebaluazio globala: azken notaren %80a idatzizko azterketaren bidez ebaluatuko da eta gainerako %20a talde lanaren bidez.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio globala soilik eskaintzen da eta notaren %100a idatzizko azterketaren bidez ebaluatuko da. Atal bakoitzean gutxienez 3,5 puntuko nota lortu beharko da (10 puntutik). Ataletako bat ohizko deialdian gainditu bada, nota hori gorde eta beste atalari dagokion azterketa egitea eskatu ahal izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasgaiaren alegiazko gelan (eGela) eskuragarri dagoen materiala.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
A. Silberschatz, P. Galvin, G. Gagne. Operating System Concepts, 10th edition. Wiley, 2018.
W. Stallings. Operating Systems Internals and Design Principles, 9th edition. Pearson, 2017.
A. Tanenbaum: Modern Operating Systems, 4th edition. Pearson, 2016.
J. Kurose, K. Ross. Redes de Computadoras. Un enfoque descendente, 7ª edición. Pearson, 2017.
Gehiago sakontzeko bibliografia
K. Robbins, S. Robbins. UNIX Systems Programming: Communication, Concurrency and Threads, 2nd edition. Prentice Hall, 2015.
E. Nemeth, G. Snyder, T. Hein, B. Whaley, D. Mackin. UNIX and Linux System Administration Handbook, 5th edition. Addison-Wesley, 2017.
A. Tanenbaum, D. Wetherall. Redes de Computadoras, 5ª edición. Pearson, 2012.
M. Rochkind: Advanced Unix Programming, Addison-Wesley, 2004.
Aldizkariak
IEEE JOURNAL ON SELECTED AREAS IN COMMUNICATIONS: http://www.jsac.ucsd.edu/
Web helbideak
Ikasgaiko eGela
http://williamstallings.com/
http://www.linux.org
http://www.tldp.org/
https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Computer-Networking-A-Top-Down-Approach-7th-Edition/PGM1101673.html
http://www.tcpipguide.com/free/index.htm
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:30-17:00 (1) | 17:00-18:30 (2) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
15-30 | 10:30-12:00 (1) | 12:00-13:30 (2) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) |