Software Ingeniaritza26017
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Adimen Artifiziala Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Kodea
- 26017
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Software ingeniaritza, kalitatezko software garatzeko behar diren prozesuak, tresnak eta metodoak bateratzen duen disziplina da. Irakasgai honetan elementu guzti hauek aurkezten dira software proiektu baten garapenen bitartez.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgaiaren helburu nagusia aplikazioen diseinua eta inplementazioa garatzea da, eskakizunak UML eredu lengoaian definitu direnak. Horretarako maila-anitzeko software-arkitekturak aplikatuko dira, prozesu sistematikoa jarraituz eta softwarearen kalitatea hobetzeko ahalbidetzen duten tresna aurreratuak erabiliz.
Irakasgaia bukatu ondoren, ikasleak jakingo du:
* Software Ingeniaritzako edozein prozesu osatzen duten fase desberdinak bereizi eta ezagutu.
* UML eredu lengoaiaz definitutako objektu zuzendutako sistema ulertu eta menperatu.
* eskakizunetatik abiatuta hiru mailako arkitekturan software-sistemaren diseinua egin.
* aplikazioaren diseinutik sistemaren inplementazioa garatu.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. GAIA: Eskakizunen bilketa
1.1.- Erabilpen-kasuen eredua
1.2.- Domeinuaren eredua
2. GAIA: Diseinua
2.1.- Sekuentzia-diagramak
2.2.- Softwarearen patroiak
2.3.- Maila anitzeko software-arkitekturak
3. GAIA: Inplementazioa
3.1.- Erabiltzaile-interfaze grafikoak
3.2.- Objektuen pertsistentzia
3.3.- Konputazio banandua
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaiaren ekitaldi gailenduena etapaz etapako Software-Proiektuaren garapena izango da lauhilekoan zehar. Irakaskuntza-metodologia Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzara (PBL) egokituta dago, beste eskola-teknika aktiboez baliatuko garelarik. Taldekako lan-saio, eztabaida eta ariketen emaitzen aurkezpenak suertatuko dira. Proiekturako beharrezko den zenbait ataza era praktiko eta intentsiboaz landuko da laborategian, software ingurune eta tresnak ezagutaraziz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira. (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Bi bide daude irakasgaia gainditzeko: Etengabeko Ebaluazioa edo Amaierako Ebaluazioa.
ETENGABEKO EBALUAZIOA: Parte hartze aktibo eta sistematikoa eskatzen du. Ebaluazio Jarraitua aukeratuz ikasleak gutxienez hiru konpromiso hartuko du: eskola eta laborategietara etorri eta bertan parte hartzeko, Proiektua garatuko duen talde batean integratzeko, eta proposatutako jarduerak (ariketak, lanak, praktikak, azalpenak...) burutzeko ere.
Hauek dira ebaluazio jarraiturako kontuan hartuko diren ekintzak:
1) Proiektua: %70
2) Ariketa idatzi indibidualak: 20%
3) Beste ekintza osagarriak (laborategiak barne): 15%
Proiektua hiru iteraziotan gauzatuko da, horietako bakoitzean garapenaren fase guztiak burutuz: eskakizunen deskribapena, diseinua eta software-arkitektura, eta inplementazioa eta zabalpena. Hori dela eta 1., 2. eta 3. Gaiak ez dira bata bestearen ondoren ikusiko, modu espiralean baizik. Hirugarren iterazioan proiektuaren defentsa globala eskatuko da, galdetegi labur batekin batera.
AMAIERAKO EBALUAZIOA: Ebaluazio Jarraitua egin nahi edota ahal ez duten ikasleentzat aplikagarria da. Deialdia gainditzeko ikasleak proiektu bat eta azterketa bat gainditu beharko du. Irakasgaiaren nota Proiektua eta Azterketaren batezbestekoa izango da. Ebaluazio Globalean parte hartzeko, irakaslearekin zita adostu behar da beranduenez lauhileko 9 asterako.
Ebaluatzeko ekintzek baldintza minimoak atxikita izan ditzakete. Baldintza hauek ez betetzeak irakasgaia ez gainditzea ekarriko du. Aurkeztutako proiektuak eskakizunen arabera egoki funtzionatu behar du batik bat.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko deialdia gainditzeko ikasleak proiektu eta azterketa bat gainditu beharko du. Irakasgaiaren nota proiektua eta azterketaren arteko batezbestekoa izango da. Edozein kasuan, bi aktibitateak indibidualki gainditu behar dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ondoko baliabideak erabiltzea irakasgaian aritzeko beharrezkoak dira:
* UPV/EHUko Egela plataforma: http://egela.ehu.eus/
* starUML: https://staruml.io/
* eclipse software garatzeko ingurunea: http://www.eclipse.org
Irakasleek irakasgaia azaltzeko erabiltzen dituzten gardenkien multzoa, proiektuaren faseen enuntziatuak eta planteatutako ariketak ere ikastarorako beharrezko materialtzat hartzen dira eta Egela plataforman eskuragarri egongo dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
INGENIERÍA DEL SOFTWARE: UN ENFOQUE PRÁCTICO. Roger S. Pressman. MacGraw-Hill, 2001. 5ª Edición (referencia general sobre Ingeniería del Software).
UML Y PATRONES: INTRODUCCIÓN AL ANÁLISIS Y DISEÑO ORIENTADO A OBJETOS. Craig Larman. Prentice-Hall, 2003 (sobre UML y patrones GRASP).
Gehiago sakontzeko bibliografia
EL PROCESO UNIFICADO DE DESARROLLO DEL SOFTWARE. Ivar Jacobson, Grady Booch y James Rumbaugh. Pearson-Addison Wesley, 1999 (sobre UML y proceso unificado de desarrollo de software).
CONSTRUCCIÓN DE SOFTWARE ORIENTADO A OBJETOS. Bertrand Meyer. Prentice-Hall, 1998 (sobre Orientación a Objetos).
Aldizkariak
javaHispano: http://javahispano.org
Web helbideak
The Java Tutorials: http://docs.oracle.com/javase/tutorial/index.html
Pressman Software engineering resources: http://www.rspa.com/spi/
Agile Modeling: http://www.agilemodeling.com/
SCRUM Manual: http://jeffsutherland.com/scrumhandbook.pdf
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) |
Irakasleak
66 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |