XSLaren edukia

Irakasleak

ENEKO MADRAZO URIBEETXEBARRIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Hidraulikoa
Saila
Energia Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
eneko.madrazo@ehu.eus

Bide, Ubide eta Portu Ingeniaria (2001), Azpiegituren eta Ekipamenduen Kudeaketan Masterra (2012), eta doktorea Universitat Politècnica de Valènciako Ur eta Ingurumen Ingeniaritzaren Doktore-programan (2023). Hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du Sestra Ingeniaritza eta Arkitektura enpresan ingeniari gisa, urbanizazio eta hornidura/saneamendu proiektuen diseinuan eta laguntza teknikoan.



Gaur egun irakaslea da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Ingeniaritza Hidraulikoaren arloan. Irakasgaiak ematen ditu Ingeniaritza Zibilaren eta Arkitektura Teknikoaren Graduetan, baita Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza Masterrean ere. Gaur egun honako irakasgaiak ematen ditu: Ur-zikloaren Kudeaketa Jasangarria, Gainazaleko eta Lurpeko Hidrologia, eta Instalazioak I. Aurretik ere irakasgai hauek eman ditu: Baliabide eta Instalazio Hidraulikoen Kudeaketa, Portuak eta Itsas Lanak, eta Fluidoen Mekanika.



Bere ikerketa jarduera saneamendu sareen kudeaketa jasangarriaren inguruan garatu du, batez ere Hiri-drainatze Sistema Jasangarrietan (SUDS). Alor horretan, hainbat artikulu argitaratu ditu ospe handiko nazioarteko aldizkari zientifikoetan.



Profil Osoa: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/129081/detalle?lang=eu