Irakasleak
MIREN ISASA GABILONDO
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- miren.isasa@ehu.eus

Ingeniari Industriala da Nafarroako Unibertsitatetik eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik. Gaur egun, Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakasle agregatua da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Irakaskuntza jarduerari dagokionez, "Geologia" eta "Garraio Azpiegitura" irakasgaietako irakaslea da Ingeniaritza Zibileko graduan eta "Zoru jasangarriak" irakasgaiarena Azpiegitura eta Eraikuntza jasangarrien masterrean.
Ikerketari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateko "S3RI: Smart and Sustainable Structures and Road Infraestructures" ikerketa-taldeko kidea da. Ikerketa-jarduera errepideetako bide-zoruekin lotuta dago: bide-zoruen hondatze ereduak, trafikoa lasaitzeko neurriak eta bide-azpiegituren konektibitatea, esate baterako. Ikerketa-ildo horien barruan, aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluak idatzi ditu, nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du.
Ekoizpen Zientifikoa: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/126512/detalle?lang=eu