XSLaren edukia

Irakasleak

OLATZ OCERIN IBAÑEZ

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
olatz.ocerini@ehu.eus

Olatz Ocerin Ibáñez naiz, Filosofiako doktorea, eta arkitektoa 2005etik, UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 2010ean, UPV/EHUren “Filosofia, Zientzia eta Balioak” ikerketa masterra egin nuen, eta Bikain aho batez kalifikazioa lortu nuen.



2016an doktorego tesia aurkeztu nuen, UPV/EHUren “Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia” Sailean. Nire ikerketa XVI. mendetik 1977an UPV/EHUren Arkitektura Eskola sortu arteko Euskadiko Arkitektura Lanbidearen bilakaeraren historian oinarritu zen. Bikain cum laude kalifikazioa lortu nuen.



2018tik, irakasle elkartua naiz UPV/EHUko Arkitektura Sailean, Eraikuntza Arloan. Irakaskuntza jarduera bi eskolatan ematen dut. Batetik, Arkitektura Goi Eskola Teknikoan; bertan, Egiturak III (Hormigoizko egituren kalkulu eta diseinua) irakasgaia ematen dut, “Arkitekturaren Oinarriak” graduko 4. mailan, eta Egituren Dimentsioen Historioa, 5. mailan. Bestetik, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan; bertan, “Arkitektura Teknikoa” graduan Eraikuntzaren Historia irakasgaia ematen dut.



2018tik, halaber, ikertzaile kontratatua naiz, honako proiektu honetarako: “Arkitekturako artxiboak. XX. mendea. Lanbidearen memoria”, UPV/EHUren Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.



“ERLAITZA bulego teknikoa S.L.P” arkitekturako, hirigintzako eta ingeniaritzako estudioaren sortzaileetako bat naiz (Jon Izagirre ingeniari zibilarekin batera).