XSLaren edukia

Irakasleak

MIRIAM VICTORIA PEÑALBA OTADUY

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
miriam.penalba@ehu.eus

Unibertsitateko irakasle titularra naiz, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Fisika Aplukatua I Sailean. Normalean Arkitektura Teknikoko Graduan Fisika Aplikatua eta Akustika Arkitektonikoa irakasten dut.

Ikerketari dagokionez, nire ibilbide zientifikoaren hasieran ioiek eta erradiazioak materia kondentsatua nola eragiten duten aztertu nuen. Gaur egun, fisika aplikatuaren arloan ikertzen dut eta BIOMAT, euskal unibertsitate-sistemako A taldearen kidea naiz. Azpiproduktu eta hondakin desberdinetatik ateratako biopolimeroak erabiltzen ditugu balio erantsi handiko material berriztagarriak eta biodegradagarriak garatzeko (biofilm aktiboak edota adimendunak , osasun/farmazia produktuak).

Kudeaketaren atalean, antzineko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoaren zuzendariorde izan nintzen, UPV/EHUko Nazioarteko Proiekzioetarako Errektoreordea eta, gaur egun, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Akreditazio eta Graduondokoen zuzendariordea naiz. Horrez gain, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeko kidea naiz Ingeniaritza eta Arkitektura arloa ordezkatuz.