XSLaren edukia

Irakasleak

MARTA URDANPILLETA LANDARIBAR

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
marta.urdanpilleta@ehu.eus

UPV/EHUko Egoera Solidoko Fisikan Lizentziatua (1998) eta Nafarroako Unibertsitateko Zientziatan Doktorea (2003). Mondragoneko eta Nafarroako Unibertsitatetan irakasle egon eta gero, egun, eta 2014an hasita, irakasle Agregatu da Fisika Aplikatua sailan. Bere ikastegia Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola da, Donostiako egoitzan. Arkitektura Teknikoa Graduko Fisika Aplikatua irakasgaia eta Akustika Arkitektonikoaren inguruko Gradu eta Masterreko irakasgaiak eman ditu azken urteotan.

13 hilabeteko denbora-tarte totaleko egonaldiak egin ditu Alemanian, Ulm-eko Unibertsitateko Institut für Organische Chemie II und Neue Materialien izenekoan, eguzki-zelula organikoen gailuak ikertzen Indar Atomikoko Mikroskopia (AFM) erabiliz.

Koro de la Caba buruan duen BIOMAT-biopolymeric materials ikerkuntza taldeko kide da, eta bere ikerkuntza ontziratze eta aplikazio biomedikotan erabiltzen diren jatorri berriztagarriko material biopolimerikoei buruz egiten du.

Bere kudeaketa jarduerei dagokienez, 2017/2108 ikasturtetik aurrera Arkitektura Teknikoa Graduko koordinatzailea da.