XSLaren edukia

Suteen Aurkako Instalazioak26565

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26565

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gaur egun hirietako ur kudeaketa bere osotasunean aztertzea ezinbestekoa dela egiaztatu da, ur baliabideen kudeaketa modu jasangarrian kudeatu ahal izateko. Indarra hartzen ari den beste adostasun bat, hiriak aldaketa klimatikoaren aurrean egokitzearen beharra da. Ur hornidura efiziente eta jasangarria eskala ezberdinetan lortu behar da, etxebizitzetatik hasi eta auzoetara zabalduz, hiri adimenduak garatzea lortu arte.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MEC 1: Ikasleek oinarrizko hezkuntzan funtsezko gaia den uraren kudeaketa jasangarriaren alorrean ezagutza eta ULERMENA erakustea. Kontutan izanik, gai hau lantzeko testuliburu aurreratuak erabiltzeaz gain, alor honetako ikerketetan lortutako aurrerakuntzak eta ezagutza berria ere kontutan izan behar dela.

MEC 2: Ikasleek ezagutza modu profesional batean beraien lanean edo bokazioan APLIKATZEN jakitea eta argudiatzeko beharrezko gaitasunak garatzea, ur kudeaketa adimenduna duten hirien inguruko arazoak lantzerakoan eraiki eta defendatutako argudioei esker.

MEC 3: Ikasleak informazio garrantzitsua (gehien bat beraien ikasketa alorrekoa) BILDU ETA INTERPRETATZEKO gai izatea, ondoren honi buruzko balorazio kritikoa egiteko gizarte, zientzia eta etikarekin lotuta dauden garrantzizko gaien inguruan hausnartuz.

MEC 4: Ikasleak SOLUZIOAK PROPOSATZEKO gai izatea, uraren kudeaketa jasangarriaren aurrean sortzen diren erronkei aurre egiteko.

MEC 5: Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta soluzioak TRANSMITITZEKO gai izatea, bai gai horretan espezializatuta dauden entzuleei bai gainerako entzuleei ere.

Konpetentzia orokor hauei loturiko konpetentzia espezifikoak hauek dira:

- Ur kudeaketa adimenduna duten hirien oinarriak ezagutu, ulertu eta aplikatzea.

- Talde lana garatzea aktibitateak hala eskatzen duenean.

- Informazio garrantzitsua bildu eta interpretatzea (gehienbat beraien ikasketa alorrekoa), ondoren bere balorazio kritikoa egiteko gizarteko, zientziako eta etikarekin lotutako gaien inguruan hausnartuz.

- Informazioa, ideiak, arazoak eta soluzioak transmititzea, gai horretan espezializatuta dauden entzuleei baita gainerako entzuleei ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakaskuntza programa:

1. Sarrera: Jasangarritasuna eta uraren kudeaketa Hiri Adimendunetan

2. Ur efizientzia. Neurketak

3. Uraren berrerabilera eta tratamendua

4. Hiri drainatze-sistema jasangarriak

5. Suteen aurkako instalazio adimendunak

6. Ur kudeaketa Hiri Adimendun proiektuak Europan zehar

7. Ur kudeaketarako software espezifikoak, bai ur hornidurarako bai ur saneamendu sistemetarako.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia 6 ECTS kredituz osaturik dago, 3 kreditu teorikoak, 1,5 kreditu tailer edo lan saioak egiteko eta 1,5 kreditu ordenagailu praktiketarako.

Metodologia ikaskuntza kooperatiboan oinarriturik dago, ikasleek irakaslearen laguntzarekin garatuko dutena. Honen harira, metodologia aktiboak erabiliko dira, non ikaslea ikaskuntza prozesuaren protagonista izanik edukien ulermen hobea lortuko duen eta etorkizunerako baliagarriak izango zaizkion zeharkako gaitasunak garatuko dituen. Landuko diren aktibitateak irakasleak egokitutako gaien inguruko aurkezpenak, kasuen analisia eta ebazpena, baita ezagutzak praktikan jartzeko proiektu baten garapena izango dira. Era berean, aktibitate osagarriak egingo dira ikasleak gai honen inguruko errealitate profesionala ezagutzeko, hala nola bisitak edo hitzaldiak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Jatorriz egokitutako ebaluazio sistema ebaluazio jarraia da. Hala ere, ikasleak hautatu dezake ebaluazio finala ohiko deialdian, jarraian azaldutako baldintzak zehatz mehatz jarraituz.

Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8. artikuluak honela dio: "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da". SMART WATER CITIES irakasgaian EZ da epe hori luzatzeko aukerarik izango. Beraz, irakasgaia lauhilekoa denez, lauhilekoaren hasieratik kontatzen hasita 9 ASTEKO GEHIENEKO EPEA izango du ikasleak uko eskaera behar bezala aurkezteko. Ez da eszepziorik onartuko.

AURKEZTEKE kalifikazioaren inguruan, " Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"-ren 12.artikuluko 2.atalak honako hau adierazten du deialdiari uko egiteari buruz:

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ebaluazio jarraiko aktibitateak:

- Idatzizko azterketa ikasgelan landutako gaien, aurkezpenen, hitzaldien eta bisiten inguruan.

- Bakarka ala taldekako txostenak, ordenagailu praktikak, proiektuen diseinua eta ariketa edo problemen ebazpena entregatzea.

- Bakarka ala taldekako aurkezpenak egitea landutako irakurketa edota arauen inguruan.

Ebaluazioa finaleko aktibitateak:

- Lauhileko hasieran adostutako proiektu baten inguruko bakarkako aurkezpena eta proiektuaren entrega (50%)

- Idatzizko azterketa (50%)





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko ebaluazio finalaren inguruan adierazitakoa baliagarria da ezohiko deialdiko ebaluaziorako.

Ezohiko deialdiko ebaluazioan proiektu baten inguruko bakarkako aurkezpena eta proiektuaren entrega (50%) eta idatzizko azterketa (50%) egingo dira.

Ebaluazio honetako idatzizko azterketa eskolak horretarako finkatutako egun eta orduan egingo da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ingelesez:

Towards Water Smart Cities project (2016): https://edepot.wur.nl/407327

The SUDS manual CIRIA report: http://www.scotsnet.org.uk/documents/NRDG/CIRIA-report-C753-the-SuDS-manual-v6.pdf

EPA SWMM manual: https://www.epa.gov/sites/production/files/2019-02/documents/epaswmm5_1_manual_master_8-2-15.pdf

Celsius Initiative. District heating to white goods in Gotheburg: https://smartcities-infosystem.eu/scis-projects/demo-sites/celsius-site-gothenburg

European Commission. (2017). The making of a smart city: best practices across Europe: https://smartcities-infosystem.eu/library/publications



Gazteleraz:

Guías para la implantación de los Sistemas de drenaje urbano sostenible, Ministerio de Transición Ecológica:

https://www.miteco.gob.es/es/agua/temas/gestion-de-los-riesgos-de-inundacion/guia-adaptacion-riesgo-inundacion-sistemas-urbano-drenaje-sostenible_tcm30-503726.pdf

Muelas, D. (2017). Estudio comparativo de distintos softwares de Instalaciones Urbanismo. Aplicación a un caso de estudio en urbanismo industrial. Universidad Politécnica de Cartagena, Cartagena, España.

Gehiago sakontzeko bibliografia