XSLaren edukia

Irakasleak

IULEN MANTEROLA AGIRRE

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
julen.manterola@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna (UPV/EHU, 2002) eta Hizkuntzalaritzan doktore (2015). UPPAko Euskal Ikasketetako lizentzian ordezko irakasle izan da 2015-2020 urteen artean, eta Euskaltzaindiko Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE) egitasmoan erredaktore 2010-2020 tartean; lehenago, Euskaltzaindiaren Euskararen Historia Soziala egitasmoan aritua da (2008-2009), eta egun Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle atxikia da. ASJU aldizkariko erredakzio-batzordeko kide da.



Hauek ditu ikerketa-lerro nagusiak: hizkuntzalaritza historikoa, etimologia eta filologia. Monumenta Linguae Vasconum taldeko kide, euskal testuen edizioan aritua da, eta baita hiztegigintzan ere. Gramatikalizazioari eta berreraiketari buruzko lanak ere argitaratu ditu, batez ere lexikoaz eta erakusle-artikuluez.



http://www.julenmanterola.com