XSLaren edukia

Irakasleak

JUAN JOSE USABIAGA URCOLA

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
juanjose.usabiaga@ehu.eus

Artearen Historia ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1991). Ehu-ko Artearen eta Musika Sailan Irakaslea da 1998tik. Bere irakaskuntza Gasteizko Letren Fakultateko Artearen Historia Graduan eta Gipuzkoako Esperientzia Gelatan garatzen du, Goi Erdi Aroko Artearen Historia, Behe Erdi Aroko Artearen Historia eta Espainiako Erdi Aroko Artearen Historia iraskagaiak irakatsiz.

Bere ikerketa lanak Espainiako Erdi Aroko erretaulagintza gotikoaren arloaren inguruan jorratu ditu, beste zenbait gairen artean, mirarien ikonografia margotua aztertuz. Era berean, bere ikerketek Euskal Herriko erdi aroko ondarea izan dute jomugan. Honela, zenbait argitalpen kaleratu ditu bi ikerketa arlo hauen inguruan.

Londreseko Unibertsitateko Warburg Ikonografia Institutoan ikerketa egonaldiak eginak ditu.

Ehuko zenbait ikerketa proiektuen partaide izan da eta hitzaldiak eman ditu Erdi Aroko Artearen historia inguruan, ikastaro, mintegi, ihardunaldi eta biltzar desberdinetan.