XSLaren edukia

Errenazimentuko Artearen Historia25735

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25735

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Artearen Historiako Gradukoa eta Arte Modernoaren Historiako modulukoa da. Derrigorrezko irakasgai teoriko-praktikoa da eta 2. mailako bigarren lauhilabetean eta arratsaldeko ordutegian irakasten da.

Irakasgai honetan XV. eta XVI. mendeko Europako arte gune nagusiak aztertzen dira, batez ere Italiar Penintsulari garrantzia emanez.

“Errenazimentuko Artearen Historia” ondorengo bi urteetan ikasten diren beste lau irakasgaiek modu egokian osatzen dute. Hala nola, derrigorrezkoak diren eta hirugarren mailan irakasten diren “Barrokoko Artearen Historia” eta “Espainiako Errenazimentuko eta Barrokoko Artearen Historia”, eta hautazkoak diren eta hirugarren eta laugarren mailan ikasi daitezken “Historia del Arte del Renacimiento y del Barroco en el País Vasco” eta “Iconografía Moderna”.

Europan eta bere eraginarenpean egon diren hainbat lurralderen ondare artistiko zati handi bat Errenazimentuaren garaikoa denez, irakasgai hau kultur ondarearekin harremana duten hainbat erakunde profesionaletan lan egiteko lagungarria eta oinarrizkoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUAREN GAITASUNAK

G002. Sailkatzea eta era integralean aztertzea (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuketako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoaren bitartez.

G004. Prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzea, artelana gizartearen eta kulturaren historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumentu eta material batzuekin batera.

G007. Graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzea, eta arlo horietan aplikatzeko.



MODULUAREN GAITASUNAK

CM01. Aro Berriko artearen garapena analizatzea eta interpretatzea, eta estilo-segida, artisten zeregina eta gizartearen eta kulturaren historia baloratzea, artelanen bitartez.

CM02. Sailkatzea eta era integralean aztertzea (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura eta pintura lanak, bere garai historiko eta artistikoan, Aro Berriko artearen hizkuntza espezifikoekin.

CM05. Diziplinara egokitutako ahozko nahiz idatzizko adierazkortasuna eskuratzea.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK

CA01. Europako Errenazimentuko artelanak, artista eta bezeroak aztertzea eta interpretatzea, XV eta XVI. mendeetako marko soziopolitiko eta kulturala baloratzeko ezinbesteko elementuak bezala.

CA02. Europako Errenazimentuko arkitektura, eskultura eta pintura artelan ezberdinak bere hizkuntza espezifikoan formalki eta ikonografikoki klasifikatzea eta komentatzea, garaiaren eboluzioa, Italiako zentru artistikoen arteko ezberdintasunak eta Errenazimenduak Europan izan duen garapena jakiteko.



IRAKASKUNTZAREN EMAITZAK

- Europako Errenazimentuko arkitektura, eskultura eta pintura lanak modu bateratu batean, bai estiloan eta bai ikonografian, sailkatzen eta balioesten ditu.

- Artista eta bezeroen papera XV- XVI. mende bitarteko marko soziopolitiko eta kulturala balioesteko ezinbesteko elementua bezala interpretatzen ditu.

- Testu, dokumentu eta Aro Modernoko teoria artistikoko beste material batzuen analisi kritikoa egiten du.

- Artelana historia sozial eta kulturalaren dokumentu esanguratsu bezala erabiliz, Aro Modernoko prozesu historikoak aztertzen eta interpretatzen ditu.

- Europako Errenazimentuko artelanak aztertzeko, balioesteko eta komentatzeko terminologia eta ahozko eta idatzizko adierazpenak lortzen ditu, beste garai batzuetarako ere egokia dena.

- Irakasgai honetako irakaskuntza emaitzak Artearen Historiako Graduko beste arlo eta diziplinekin erlazionatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera orokorra. Zer de Errenazimentua: orokortasunak eta kontzeptua. Humanismoa. Antzinate klasikoa eta arte tradizioa. Mezenasgoa, artearen eta artistaren kontzepzioa.



I. Quattrocentoa Italian. XV. mendea

2. Quattrocentoko eskultura. Eskulturaren tradizioa eta teoria. Lorenzo Ghiberti, Jacopo della Quercia, Donatello, Luca della Robbia eta beste eskultore batzuk.

3. Quattrocentoko pintura. Berpizkunde piktorikoaren aitzindariak. Masaccio, Paolo Uccello, Piero della Francesca, Sandro Botticelli, Andrea Mantegna eta beste batzuk. XV. mendeko pintura veneziarra.

4. Quattrocentoko arkitektura. Arkitektura tradizioa eta teoria. Hiri-espazioa. Filippo Brunelleschi, Leon Battista Alberti eta beste arkitekto batzuk.





II. Cinquecentoa Italian. XVI. mendea

5. Cinquecentoko arkitektura Italian. Bramanteren klasizismoa. Vatikanoko San Pietroren basilika. Erroma eta Venezia. Tenpluaren, jauregiaren eta villaren garapena. Arkitektura tratatuak. Sebastiano Serlio, Jacopo Vignola eta Andrea Palladio. Manierismoa.

6. Cinquecentoko pintura Italian. Leonardo da Vinci eta Raffaello Sanzio maisuak.

7. Michelangelo Buonarroti. Arkitektura, eskultura eta pintura.

8. XVI. mendeko pintura veneziarra: Giorgione eta Tiziano. Tintoretto eta Veronese.

9. Manierismoa. Teoria eta pintura.



III. Errenazimentua Europako beste guneetan

10. Errenazimentua Flandrian XV eta XVI. mendeetan. Primitibo Flandiarrak, Jheronimus Bosch, Pieter Brueghel, Jan Gossaert, Quentin Metsys eta Joachim Patinir.

11. Pintura Alemanian XVI. mendean: Durero pintore, grabatzaile eta teoriko. Beste pintore batzuk.

12. Errenazimentua Frantzian. Arkitektua, eskultura eta pintura. Fontainebleauko eskola.

MetodologiaToggle Navigation



Klase teoriko-praktikoak. Klase orduak irakaslearen laguntzarekin eta azalpenekin eduki guztiak garatzeko momentuak izango dira. Irakasleak edukiak azalduko ditu baina gehienbat etxean ikasitako edukiak praktikan jartzeko orduak izango dira klaseak. Horrela bada, gela irauliaren metodologiarekin lan egingo dugu eta edukiak etxean landuko dira batez ere, klasean ariketak egin ahal izateko. Ariketa guztien ezaugarriak kurtso hasieran azalduko ditugu eta ikasleen motibazio, ezagutza eta denborara moldatuko dira kurtsoa aurrera doan ahala. Klase orduetan egiten ditugun ariketa guzti horiek izango dira irakasgaia ebaluatzeko erabiliko direnak.

Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, haien garapena online modalitatera moldatuko dugu, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez. Irakasle eta ikasleen arteko harremanak zuzena izaten jarraituko du egoera honetan ere.

Landa praktikak. Normaltasunezko osasun-egoera izanez gero eta posible izanez gero, landa-praktika bat egingo dugu Madrilera, Europako Errenazimentuko pintura eredu garrantzitsuak aztertzeko eta ikasteko. Zehazki, bi museo bisitatuko ditugu, Prado Museoa eta Thyssen-Bornemisza Museoa. Prado Museoan XV. eta XVI. mendeako Europako pintura ikusiko dugu, bai Italiakoa nola Flandriakoa eta Germaniakoa ere. Thyssen-Bornemisza museoan ezagutuko duguna berriz, Europako XVI. mendeko pintura ikonikoak izango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa kurtsoan zehar klase orduetan eta etxean egindako praktika, ariketa eta lanen bitartez egingo da.

Ebaluazio irizpide hauek hartuko dira kontutan:

- Idazkera formalki zuzen izatea eta ikasturtean zehar landutako arte hiztegia zuzen erabiltzea.

- Idatzitako diskurtso egokia: koherentzia eta idazkera eta edukien arteko egokitasuna, idazkera argia eta ordenatua, ideiak modu ordenatuan garatzea eta sistematizatzeko gaitasuna.

- Ikasitako garaiko artelan eta artista nagusienak identifikatu, sailkatu, balioetsi eta kronologikoki zuzen kokatu.

- Garaiko artelan eta artisten jatorria eta garapen lekua zuzen definitu.

- Garaiko arteen hizkuntza plastikoak eta estilo-ezaugarriak zuzen adierazi.

- Artelanen marko geografiko eta kronologikoa zuzen adierazi.

- Proposatutako artelanetan garaiko ezaugarri estilistikoak eta formalak zuzen aplikatu.

- Artelanen ikonografia eta programa ikonografikoak ondo definitu.

- Marko politiko, erlijioso eta soziokulturalaren oinarrizko ezaugarriak eta artelanarekin edo artistarekin dituzten erlazioak modu egokian definitu.

- Erreferentzia bibliografikoak eta iturri dokumentalak modu egokian erantsi edo/eta erlazioak sostengatzeko modu egokian erabili.



UPV/EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak adierazten duen bezala, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, lauhilekoa hasi ostean bederatzi asteko epea izango du ikasleak, ikastegiko eskola egutegian zehaztutako datak kontutan hartuta.

Azken ebaluazio honetako probak ikasturtean zehar garatutako ikaskuntza emaitza guztien lorpena ebaluatuko duenez, ebaluazio jarraian parte hartu duten ariketa guztiak egin beharko dira, eta horretaz gain, ahozko azterketa bat. Proba honen nondik norakoak irakaslea eta ikaslearen artean hitzartuko ditugu uko egitearen dokumentua aurkezten den momentuan.

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100a eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba ohiko deialdiko azken ebaluazioaren berdina izango da. Beraz, nahitaezkoa izango da irakaslearekin kontaktuan jartzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- ARGAN, G.C., Renacimiento y Barroco, Madril: Akal, 1996.
- CHASTEL, A., El Renacimiento Italiano, 1460-1500. Madril: Akal, 2006.
- CENDOYA ECHÁNIZ, I., Errenazimentuko Artea, Bilbao: U.E.U., 2004
- GONZÁLEZ DE ZÁRATE, J.M., Formas y significados en las artes en la época moderna. El Renacimiento, Donostia: Etor, 1987
- TOMAN, R.(ed.), El Renacimiento en Italia, Kolonia: Könemann, 1999
- PAOLETTTI, J., RADKE, G.M., El Arte en la Italia del Renacimiento, Madril: Akal, 2002
- RAMÍREZ, J.A. (zuz.), Historia del Arte 3. La Edad Moderna, Madril: Akal, 1997
- WILKINS, D., HARTT, F., History of Italian Renaissance Art, New Jersey: Prentice Hall, 2007.

- Artearen Historiako bildumak: Akal, Art Book, Espasa, Könemann, Historia 16, Planeta, Summa Artis, Taschen

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- MORRIS, A. E. J., Historia de la forma urbana, Bartzelona: Gustavo Gili, 1991

- HEYDENRICH, L. W., LOTZ, W., Arquitectura en Italia 1400- 1600, Madril: Cátedra, 1999.

- POPE- HENNESSY, J., La escultura italiana en el Renacimiento, Madril: Nerea, 1989

- FREEDBERG, S, J., Pintura en Italia. 1500- 1600, Madril: Cátedra, 1983

Gehiago sakontzeko bibliografia

- DELFANTE, Ch., Gran historia de la ciudad. De Mesopotamia a Estados Unidos, Madril: Adaba Editores, 2006.
- CASTEX, J., Renacimiento, Barroco y Clasicismo. Historia de la Arquitectura, 1420- 1720, Madril: Akal, 1994
- WITTKOWER, R., Sobre la arquitectura en la edad del Humanismo, Bartzelona: Gustavo Gili, 1979
- WITTKOWER, R., Los fundamentos de la arquitectura en la edad del humanismo, Madril: Alianza, 1995
- POPE- HENNESSY, J., El retrato en el Renacimiento, Madril: Akal, 1985.
- WITTKOWER, R., La escultura. Procesos y principios, Madril: Alianza, 1980
- WILDE, J., La pintura veneciana. De Bellini a Tiziano, Madril: Nerea, 1988
- PANOFSKY, E., Los primitivos flamencos, Madril: Cátedra, 1998

Aldizkariak

- Annali di Architettura
- Art Bulletin
- Art Journal
- Beaux Arts Magazine
- The Burlington Magazine
- Descubrir el Arte
- FMR
- Gazette des beaux-arts
- Journal of the Warburg and Courtauld Institutes

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)