XSLaren edukia

Espainiako Erdi Aroko Artearen Historia25736

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25736

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Espainiako Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia, Artearen Historiaren Graduko 2. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta bigarren lauhilabetean irakasten da.

Historiaurreko, Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia Moduluan kokatzen da.

Ikasleak Espainiako Erdi Aroko Artearen Historiaren oinarrizko eta funtsezko ezagutza lortuko du, V. mendetik XV. menderarte. Arkitektura, eskultura, pintura, miniatura eta luxusko arteak landuko dira, Espainiako gune kreatzaile nagusiak aztertuz eta Europako artearekin duten erlazioei arreta ipiniz. Egile eta artelan garrantzitsuen ezinbesteko ezagutza eskeiniko da.



Kontutan eduki behar da ere, 2. maila kurtso honetan, Goi Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia irakasten dela (1go lauhilabetean) eta Behe Erdi Aroko Artearen Historia (2. lauhilabetean).



Ondare artistikoaren zati handi bat Erdi Aroko artelanaz osatzen denez, irakasgai hau oinarrizkoa da jarduera profesionalak garatzeko, bai museoetan, bai eta kultur-kudeaketaz arduratzen diren instituzio publikoetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULUAREN GAITASUNAK:



G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



MODULUAREN GAITASUNAK:



CM01 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK:



-(CA1) Espainiako Erdi Aroko arteari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.(G001,CM01)

-(CA2) Espainiako Erdi Aroko Artearen manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz.(G002, G007, CM2)

-(CA3) Espainiako Erdi Aroko Artearen artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz.(G002, G003, CM03)

-(CA4) Espainiako Erdi Aroko Artearentzako oinarrizkoak diren idatzizko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea(G004, G005, CM04)

-(CA5) Espainiako Erdi Aroko Artea aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea.(G006, CM05)



IKASKUNTZA EMAITZAK



- Ikasleak Espainiako Erdi Aroko artearen prozesu artistikoak interpretatu eta aztertzeko irizpideak menperatzen ditu

- Ikasleak Espainiako Erdi Aroko artelanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatzen ditu.

- Ikasleak Espainiako Erdi Aroko artearen ezagupenerako oinarrizkoak diren iturri idatzien erabilera eta harremantzeko gaitasuna garatu du.

- Ikasleak Espainiako Erdi Aroko artearen azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabiltzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Sarrera Orokorra: Espainiako Erdi Aroko Artearen Historia.

Hispaniako Arte Paleokristaua.

Arte Hispaniar-Bisigodoa.

Arte Asturiarra.

Espainiako Artea X.mendean. Arte Mozarabiarra.

Arte Hispaniar-Musulmana.

Arte Erromanikoa

Arte Gotikoa

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA AKTIBITATEAK:



1. SAIO TEORIKO-MAGISTRALAK:

Irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola taldeko lanaren garapenerako, klaseko eta klasez kanpoko praktiketako eta ikaslearen taldeko eta banakako lanaren jarraibide metodologikoak azalduko ditu. Irakaskuntzarako funtsezkoak dira Egelan eskegitzen diren materialak.



2. SAIO PRAKTIKOAK:

KLASEAN GARATUTAKO SAIO PRAKTIKOAK:

Espainiako Erdi Aroko artelanen analisi zehatza egingo da. Irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek ere irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak, bibliografia edota ikus-entzunezko materiala aztertuko eta komentatuko dute.



ESKOLATIK KANPOKO SAIO PRAKTIKOAK: LANDA PRAKTIKAK (Osasun-larrialdi egoera berri batek ez baditu galarazten).Hiru eguneko bidaia egingo da Bartzelonara bertako Erdi Aroko artelanak aztertzeko (Bidaiaren datak kurtso hasieran adostuko dira ikasleekin).



3. TUTORETZAK: hezkuntza eta irakaskuntza prozesuaren segimendurako funtsezkoak, ikasleak eskatuta eta irakasleak zehaztuta. Banakakoak eta Taldeka. Ikasleei gomendatzan zaie hezkuntza aktibitate honetan parte hartze aktiboa.



4. KLASETIK KANPOKO ARIKETAK:

Irakasleak proposatutako ariketen lanketa. Ikasgaiaren Talde lanaren ahozko eta idatzizko aurkezpena ikasgelan eginiko mintegietan egingo da, irakaslearen laguntzarekin (derrigorrezko tutoretzen bidez).Ikaslearen aldetik idatzitako froga objektiboaren edo azterketaren prestaketa.



Osasun-larrialdi egoera berri batek irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera egokituko dira



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Zereginak/ Proposaturiko lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko froga objektiboa edo azterketa %50 eta proposaturiko lanak / zereginak %50



EBALUAKETAREN TRESNAK:



IDATZIZKO FROGA OBJEKTIBOA: Garatu beharreko idatzizko froga objektiboa edo azterketa (%50).

Gaitasun zehatzak CA1, CA3, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak: Espainiako Erdi Aroko artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena.Garaiko artelan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena.Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa.Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena.Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa.Espainiako eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena, emandako balioztapenak, ereduak eta bibliografiaren araberakoa.Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena idein garapenean eta adierazpenean. Azken notaren zenbatekoa: %50



PROPOSATURIKO LANA: Egin beharreko Ikasgaiaren Talde Lanaren ebaluazioa (%50).

Gaitasun zehatzak CA1, CA2, CA4, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak: Lanaren garapen zuzena.Aspektu formalak (antolakuntza irizpide aproposak, epeak betetzea,lanen aurkezpen zuzena)eta edukiaren aldetikoak(edukiaren kalitatea, planteamenduaren zuzentasuna, ondorioen kalitatea, bibliografia eta iturrien erabilera). Idatzizko eta ahozko aurkezpen zuzena. Terminologia artistiko zehatzaren erabilera zuzena, idatziz zein ahoz. Artelanen eta iturrien integratze zuzena. Talde laneko elkarlana eta koordinazioa. Azken notaren zenbatekoa: %50



OHARRAK: Atal bakoitza(Idatzizko froga objektiboa eta Proposaturiko Lanak) modu independientean gainditu beharko da, ikasgaia bere osotasunean gainditzeko.Proposaturiko Lanak edo Arlo praktikoa gainditu ez duen ikasleak, froga teorikoan berreskuratzeko aukera izango du.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Osasun-larrialdi egoera berri batek ebaluazio presentzialeko frogak garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara egokituz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: artelanen iruzkinak eta irakasgaian zehar proposaturiko eta garatutako lanen edo praktiken inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Osasun-larrialdi egoera berri batek ebaluazio presentzialeko frogak garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara egokituz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Ikasgaiaren bibliografia orokorra (eskuliburuak) eta eskolako apunteak.
- Irakasleak gai bakoitzaren inguruan prestaturiko txostenak eta materialak.
- Irakasleak programaren gai bakoitzaren inguruan emandako bibliografia zehatza.




BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AZCARATE,J.Mª.: Arte gótico en España,Cátedra,Madril,1985.

BANGO TORVISO,I.G.:Alta Edad Media. De la tradición hispanogoda al románico,Sílex, Madril,1989.

BANGO TORVISO, I.G.: Arte Prerrománico Hispánico:El arte en la España cristiana de los siglos VI al XI. VI/2 liburukia. Summa Artis Bilduma, Madril, 2001.

BORRAS GUALIS,G.M.:El Islam.De Córdoba al Mudéjar,Madril, Sílex,1990

MOMPLET,A.E.:El arte hispanomusulman,Encuentro,Madril,2004

OLAGUER FELIU,F.:El arte Medieval hasta el año mil,Taurus,Madril,1998.

OLAGUER FELIU,F.:El arte románico español,Encuentro,Madril,2003.

YARZA,J.Historia del arte hispánico II, La Edad Media,Alambra, Madril,1980

YARZA,J.Arte y Arquitectura en España 500-1250,Cátedra, Madril,1985.

YARZA,J.Los siglos del Gótico,Sílex, Madril, 1992.

Gehiago sakontzeko bibliografia

DODDS, J.D.: AL-Andalus,Las artes islámicas en España,Madril,1992
ARIAS PARAMO,L.: Prerrománico asturiano.El arte de la monarquía asturiana,Gijón,1993
BANGO TORVISO,I.G.:El románico en España,Madril,1992
CARRERO SANTAMARIA,E. RICO CAMPS,D.(zuz.): Catedral y ciudad medieval en la Península ibérica,Murtzia,2005.
CID PRIEGO,C.: Arte Prerrománico de la monarquía asturiana,Oviedo,1995.
DALMASES,N. JOSE PITARCH,A.:L'art gothic.Segles XIV-XV,Bartzelona,1984
DURLIAT,M.:España románica,Madril,1993
ESPAÑOL,Fr.:El gótico catalán,Bartzelona ,2002
FONTAINE,J.:Arte mozárabe,Madril,1978
FRANCO,A.:Escultura gótica en León y provincia.1230-1530,León,1998
GODOY,C.:Arqueología y liturgia.Iglesias Hispánicas(siglos IV al VIII),Bartzelona,1995.
KARGE,H.:La catedral de Burgos y la arquitectura del siglo XIII en Francia y España,Valladolid,1995
LOPEZ GUZMAN,R.:(kord.),La arquitectura del Islam occidental,Bartzelona,1995
MENTRE,M.:El estilo mozárabe.La pintura cristiana en torno al año mil,Madril,1994
SOBRE,J.B.:Behind the Altar Table.The development of the painted retable in Spain,1350-1500,,1989
SUREDA,J.:La pintura románica,Madrid,1984
WETTSTEIN,J.:Le fresque romane.Êtudes comparatives.II.Le route de Saint-Jacques de Tours a Leon,Paris,1978
WILLIAMS,J.:La miniatura española en la Alta Edad Media,Madril,1987

Aldizkariak

Archivo Español de Arte
Boletín Camón Aznar
Cuadernos de Arte e Iconografía
Gesta
Goya

Web helbideak

http://www.artyclopedia.com
http://www.artehistoria.comframes.htm
http://www.arteguías.com
http://www.arteceha.com

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-17:30 (1)

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 206 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)