XSLaren edukia

Abangoardia Historikoak25742

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25742

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Abangoardia Historikoak” Artearen Historiako Graduko 3. mailako oinarrizko gaietako bat da eta bigarren lauhilekoan zehar ematen da. Gai honen bidez ikasleak XX. mendearen lehen erdian zehar agertutako sortzaileak eta mugimendu artistikoen funtsezko ezaugarriak ezagutzeaz gain, beharrezko ezagupen eta ulermen oinarriak finkatuko ditu hurrengo kurtsorako, arte garaikidean eta bereziki “Azken Joerak” gaian sakontzeko asmoz.

“Abangoardia Historikoak” arazo gehiegirik gabe garatzeko beharrezkoa da menperatzea XIX. mendearen amaieran zehar gertatutako eraldakuntza artistikoak, zeinak “Arte Garaikidea” izeneko moduluko beste gai batzuetan ikasten diren.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:



Graduko gaitasunak:



-G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko,eta estilo-segida,artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.

-G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura,eskultura,pintura,zinema,musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

-G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

-G005 Gai izatea obra eta gai historiko-artistikoei buruzko testu, dokumentu eta beste material batzuen analisi kritikoak egiteko.

-G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

-G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



Moduluko gaitasunak:



-CM01 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.

-CM02 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko arkitekturako, pinturako eta Aro Garaikideko beste arte batzuetako lanak, kontuan izanik artelanaren material espezifikoa eta diziplina artistiko bakoitzaren hizkuntza bereizgarria.

-CM03 Gai izatea artelana analizatzeko eta interpretatzeko Aro Garaikideko historia sozio-kulturalaren dokumentu modura, berezkoak dituen beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera, eta aro honetako adierazpen artistikoen izaera globala ulertzea.

-CM04 Gai izatea Aro Garaikideko testuen, dokumentuen eta material nahiz euskarri berrien analisi kritikoak egiteko, artelana hobeto ulertzeko.



Irakasgaiako gaitasunak: G001, G002, G003, G004, G005, G006, G007, CM01, CM02, CM03, CM04



-CA01 Europako abangoardia historikoak, baita funtsezko manifestuak eta bibliografia aipagarrienak identifikatzea eta aztertzea. G001, G005, CM01, CM04.

-CA02 Hizkuntza plastikoen funtsezko ezaugarriak eta mugimendu bakoitzaren oinarrizko artelanak azaltzea, abangoardiako artearen hizketa espezifikoa ongi erabiliz. G001, G002, G006, CM01, CM02.

-CA03 Proposamen artistikoen eta gizarte-kulturazko testuinguruaren arteko erlazioa kritikoki baloratzea, garaiko artean marko historikoak duen eraginaz ohartuz. G004, G007, CM03.



Eraldakuntza helburuak:



-Ikasleek, XIX.mendearen amaieran arteek egindako eraldakuntzak ezagutu ondoren, Europako Abangoardia Historikoak agertzen diren zirkunstantzia sozial, kultural eta politikoak uler ditzatela. Eta ikasleek aurrean esandakoari buruz pentsamendu kritikoa gara dezatela.

-Ikasleek abangoardiako artearen hizketa espezifikoa ongi mendera dezatela. Eta hizketa espezifiko hau bere lan plastiko eta literatur testuinguruan ongi erabil dezatela.

-Ikasleek hizkuntz artistikoen funtsezko ezaugarrien ezagutza erakuts dezatela; baita aztertutako mugimendu bakoitzeko oinarrizko artelanen ezagutza.

-Ikasleek abangoardiako mugimendu nagusiei lotutako literatura artistikoa eta bibliografia ezagut ditzatela, manifestuen literatura eta plastikaren analisian abiatuz.

-Ikasleek proposamen artistikoen eta testuinguru soziokulturalaren arteko harremana kritikoki balora dezatela, garaiko artean marko historikoak duen eragina egiaztatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1- Abangoardia Historikoei sarrera.

2- Fauvismoa.

3- Espresionismoa.

4- Kubismoa.

5- Futurismoa.

6- Abstrakzio Geometrikoa.

7- Dadaismoa.

8- Pintura Metafisikoa.

9- Surrealismoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikas-irakaskuntza motak:



Saio magistrala-teorikoak: irakasleak ikasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak azalduko ditu.

Derrigorrezko saio praktikoak arauen arabera:

-Presentzialak gelan:

Ikus-entzuteko materialaren eta irudien iruzkinak (banaka eta taldeka)

Ahozko aurkezpenak (banaka)

-Ez Presentziala:

Lan zuzendua (irakaslearen azalpenen arabera, gelan eta harrera-orduetan, banaka eta idatzia, liburutegian edo dokumentazio-gunean)



Oharra:

Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hurrengo betekizuna eskatzen da idatzitako froga objetiboa egiteko: praktika eta ariketa guztien entrega eta gainditzea



Gaitasun espezifikoaren zkia.: G001, G002, G003, G004, G005, G006, G007.

CM01, CM02, CM03, CM04.



Ebaluaketarako baliabidea: Idatzitako froga objetiboa.

Ebaluaketarako irizpideak:

-Egindako galderei erantzun egokiak:

-Abangoardietako Artearen bereiztasun nagusien argudiaketa zuzena.

-Zuzenketa, antolaketa eta sintesi kontzeptuala.

-Funtsezko eduki teorikoak menderatzea.

-Termino nagusien ezaguera.

Azken notaren ehunekoa: 50a



Gaitasun espezifikoaren zkia.:G001, G002, G004, G006, G007.CM01, CM02, CM03, CM05.CA02, CA03.

Ebaluaketarako baliabidea:Ahozko aurkezpena (banaka).

Ebaluaketarako irizpideak:

-Hautatutako gaiaren edukien asimilazio egokia.

-Baliabide teknologiko eta dokumentazio egokiaren eralbipena.

-Ahozko aurkezpen garbia, zehatza eta ondo antolatua.

-Ahozko lengoaiaren eta baliabide komunikatiboen menperatzea.

Azken notaren ehunekoa: 25a



Gaitasun espezifikoaren zkia.:G001, G002, G003, G004, G005, G006, G007.CM01, CM02, CM03, CM04.CA01, CA02, CA03.

Ebaluaketarako baliabidea:Lan zuzendua (banaka eta idatzia).

Ebaluaketarako irizpideak:

-Hautatutako gaiaren eduki espezifikioen asimilazio egokia eta koherentea:

-Dokumentazio eta bibliografía egokia.

-Idazketa garbia, zehatza eta ondo antolatua.

Azken notaren ehunekoa: 25a



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira:artelanen iruzkinak, galdera teoriko bat garatzea eta irakasgaian zehar garatutako praktikekn inguruko ariketak. Hala ere, kurtsoan zehar ikasleak lortutako emaitza positiboak gorde ahalko dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Hiztegiak:

-AGUILERA CERNI, V. Diccionario de arte moderno. Ed. Fernando Torres, Valencia, 1979.
-COLORADO, A. (Dir.). Diccionario de arte del siglo XX. Oxford Complutense. Madrid, 2001.
Enciclopedias y Colecciones de Historia del Arte.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ARNALDO, J. Las vanguardias históricas I. Historia 16, Madrid, 1989.

-BLOK, C. Historia del arte abstracto, 1900-1960. Ed. Cátedra, Madrid, 1992.

-CHIPP, H.B. Teorías del arte contemporáneo. Ed. Akal, Madrid, 1995.

-CIRLOT, J.E. Las claves de las vanguardias artísticas del siglo XX. Ed. Labor, Barcelona, 1993.

-CREPALDI, G. El arte moderno. 1900-1945: la época de las vanguardias. Electa, Barcelona, 2006.

-IZQUIERDO, V. Movimientos artísticos contemporáneos. Manual para estudiantes. Universidad Camilo José Cela, 2002.

-MARCHÁN-FIZ, S. Las vanguardias históricas y sus sombras (1917-1930). Summa Artis (vol. XXXIX), Ed. Espasa-Calpe, Madrid, 1995.

-RAMÍREZ, J.A. (Coord.). Historia del Arte. Edad Contemporánea. Alianza, Madrid, 1998.

-WALTHEE, I.F. (Ed.). Arte del siglo XX, 2 vols. Taschen, Bonn, 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-ARNALDO, J. y MOELLER, M.M. (Comisarios). Brücke. El nacimiento del Expresionismo alemán (Catálogo de la Exposición). Madrid, 2005.
-BOZAL, V. Los primeros diez años: 1900-1910, los orígenes del arte contemporáneo. Madrid, 1991.
-CALVO SERRALLER, F. El arte contemporáneo. Ed. Taurus, Madrid, 2001.
-CIRLOT, L. Primeras vanguardias artísticas. Textos y documentos. Parsifal Ediciones, Barcelona, 1999.
-ELDERFIELD, J. El Fauvismo. Ed. Cátedra, Madrid, 1983.
-GRECO CASTAÑO, C. El espejo del orden. El arte y la estética del grupo holandés De Stijl. Ed. Akal, Madrid, 1997.
-MARTIN, S. Futurismo. Ed. Taschen, Bonn, 2005.
-MICHELI, M. DE. Las vanguardias artísticas del siglo XX. Alianza, Madrid, 1996.
-READ, H. Breve historia de la pintura moderna. Ed. Serbal, Barcelona, 1984.
-SELZ, P. La pintura expresionista alemana, Ed. Alianza, Madrid, 1989.
-ZANASI, G. (Ed.). Il surrealismo di Delvaux tra Magritte e de Chirico (Catalogo della Mostra). Torino, 2005.

Aldizkariak

Cuadernos del IVAM
Descubrir el Arte
Goya
La Balsa de Medusa
Lápiz

Web helbideak

www.Artehistoria.com
www.artrenewal.org
www.artres.com
www.artcyclopedia.com
www.ciudadpintura.com

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.13 - LETREN FAKULTATEA (1)