XSLaren edukia

Egungo Musika25758

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25758

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Egungo musika" Artearen historiako graduko bigarren zizkloko irakasgaia da, Musika modulukoa. Bigarren mailako "Musika, Kultura eta Gizartea" derrigorrezko irakasgaiaren jarraipena da, gaur egun munduan dauden praktika musikalak aztergai izanik.

Irakasgai hau egiteko baldintza bakarra unibertsitate honetako derrigorrezko bigarren mailako irakasgai hori edo beste unibertsitateko antzeko irakasgai bat ematea da. Musikaren alde performatiboan eta bere erlazioa bereziki konplexua den giro soziokultural eta politiko garaikidearekiko jarrera irekia eskatzen da.

Artearen historiako gradu baten ingurugiroan espero izatekoa da "Egungo musika" egiten duen ikaslea neurri batean gaur egun ekintza musikaletan parte hartzen duten mota guztietako prozesuetaz eta gizarteak ematen dizkien esanahiez jabetzea. Ezagutza hauek eguneko giro artistikoa hobe ulertzeaz gain, oso baliogarriak izan daitezke kultur-kudeaketarekin zerikusia duten lanbideetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Ekintza musikalak haien giro kulturalean identifikatzea eta analizatzea. (G001, G002, G004) (CM01, CM03)

- Beraiei dagozkie iturriak ezagutzea, fenomeno musikalen berezitasunei partikularki begira (G004) (CM03)

- Hizkuntza musikalen ezaugarri nagusiak aurkitzea eta azaltzea, hiztegi berezia modu zuzenean erabiliz. (G006) (CM04)

- Ekintza musikala bere ekoizpen-prozesuan kokatzea (G003) (CM02)

- Material musikalei dagozkien ahozko eta idatziko adierazpen egokiak erabiltzea. (G006) (CM04)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Musikaren garrantzia eguneko gizartean. Musikaren eginkizunak. Eguneko musiken sailkapena.

Musika eruditua. Eguneko ekintza nagusiak deskribatu eta aztertzen dira, bere garrantzia eta bitartekoak bere imaginario sozial ezagutu eta azpimarratzeko.

Tradiziozko musikak. Tradiziozko musikek une honetan duten papera deskribatu eta aztertzen da, bere garrantzia eta bitartekoak bere imaginario sozial ezagutu eta azpimarratzeko.

Musika popularrak. Musika hauen genero nagusiak deskribatu eta aztertzen dira beren imaginario sozial ezagutu eta azpimarratzeko.

Beste musika batzuk eta hainbat kasu-ikasketa. Jazz eta sailkapen hirutarretik kanpo gelditzen diren musiken papera. Musiken sailkapen egoki bat egiteko zailtasunak azpimarratzen dira, musika-praktikak gero eta kontaktu handiagoa duten mundu batean.

MetodologiaToggle Navigation

1.Saio teorikoak: Irakasleak irakasgaiaren edukin teoriko nagusiak adieraziko ditu

2.Derrigorrezko saio praktikoak:

Ikasgelan saio praktiko presentzialak: Ikasleak, irakasleak lagunduta, irakasgaiaren edukiekin zerikusi duten jarduera batzuk egingo dituzte, hauen artean aukeraturik:

- Entzuketen eta ikus-entzunezko materialen iruzkinak: lehen gelan egingo dira eta gero banan-banan azalduko dira

- Iturrien edo testuen iruzkinak: Irakasleak irakasgaiarekin zerikusia duten iturri eta testuen irakurketa proposatuko du. Lana banan-banan gauzatuko da.

- Irakasleak proposatuko dituen beste ariketa batzuk egingo dira, musika-produkzioari buruzko ekintzak hain zuzen

Ikasgelatik kanpoko praktika presentzialak: Musika-produkzioa, musika-dokumentazioa, musika-zabalkundea edota musika edo musika-objektuak zaintzen dituzten lekuak bisitatuko dira.

- Zuzenean eginiko kontzertuak edo entseiuak proposatuko dira, baita musika-ondarea zaintzen duten lekuen bisitak. Irakasleak ekintza zehatz bat proposatuko du eta ikasleek banan-banan egingo dute.



- Irakasleak ikasleari ematen dion arreta pertsonalizatua, ikaslearen hezkuntza-prozesuak orientatu eta errezteko asmoz



4. Jarduera ez presentzialak

- Ikaslearen lan pertsonala, irakaslearen laguntzaz beharrezkoa denean (tutoretzak)

- Ikasleak egin behar dituen lanen prestakuntza on line bitarte informatikoak erabiliz

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Mota batzuetako ariketak egingo dira: online testak, entsegu laburrak eta idazkerak edo/eta lan praktikoak. Eskoletan bertaratzea eta parte hartzea ebaluatuko dira. Horretarako kontuan hartuko da irakasgaiaren helburu orokorrekin partehartzearen bat etortzea, horrekiko elkarlana eta ekarpena. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasunak ebaluatuko dira. Ebaluazio jarraia da, irakasleak emandako zehaztapenen arabera, goian markaturiko ebaluazio-metodo batzuk erabiliko dira.

Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek idatzi bat aurkeztu behar dute lauhilabeteko lehen bederatzi asteko epean. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute azterketa idatziaren bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografian aipaturiko irakasgaiaren eskuliburuak
Musika-hiztegiak eta erreferentziak diren obrak
Grabaketa bideofonografikoak eta haien erreproduzitzaileak
Software berezia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Blacking, John, ¿Hay música en el hombre? Alianza Editorial, Madrid, 2006 (1973).

Blanning, Tim, El triunfo de la música: los compositores, los intérpretes y el público desde 1700 hasta la actualidad, Acantilado, Barcelona, 2011 (2008).

Chion, M, La Audiovisión: introducción al análisis conjunto de la imagen y el sonido, Ed. Paidós, Barcelona, 1993.

Day, Timothy, Un siglo de música grabada: escuchar la historia de la música, Alianza Ed, Madrid, 2002 (2000).

Gillett, Charlie, Historia del rock: el sonido de la ciudad, Ma non troppo, Barcelona, 2008

Myers, Helen, ed, Ethnomusicology: an Introduction, Norton & Company/McMillan Press, London, 1992.

Tirro, Frank, Historia del jazz clásico, Ma non troppo, Barcelona, 2000.

Tirro, Frank, Historia del jazz moderno, Ma non troppo, Barcelona, 2001.

Titon, Jeff T, Worlds of Music: an Introduction to the Music of the World's Peoples, McMillan, London, 1991.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cook, N.: De Madonna al canto gregoriano: Una muy breve introducción a la música. Madrid: Alianza Editorial, 2001.
Cruces, F. (ed.): Las culturas musicales, lecturas de Etnomusicología. Madrid: Trotta, 2001.
Nettl, B.: Música folk y tradicional de los continentes occidentales. Madrid: Alianza Editorial, 1985.
Peisch, J. (ed.): La historia del rock'n roll. New York: Time-Life Video & Television & Warner Brothers, 2004 (DVDak)
Shuker, R.: Diccionario del rock y la música popular. Barcelona: Ma non troppo, 2005.

Aldizkariak

Ethnomusicology on-line:
http://www.umbc.edu/eol/
Trans:
http://www.sibetrans.com
RPMon line:
http://www.iaspm.net/rpm/

Web helbideak

www.youtube.com
http://lesc-cnrs.fr/crem
https://www.wesleyan.edu/dac/collection/index.html

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)