XSLaren edukia

Arte Klasikoaren Historia25753

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25753

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Arte Klasikoaren Historia lehen mailako bigarren lauhilabeteko derrigorrezko irakasgaia da. Ez da beharrezkoa aurreko irakasgairik gainditu izana, baina lagungarria da Ekialde Hurbileko Artearen Historia ikasi izatea. Irakasgaian Mediterraneo inguruko artea ikasten da, Egeoko brontze aroko kulturetatik abiatuz, Greziako artearen garapena ikusiz eta Erromatar artea Inperioaren erorketa arte aztertuz. Arte klasikoak suposatu zuen aldaketa kontzeptual eta formala aztertuko dugu, garaiko pentsaera eta politikarekin duten lotutari so eginez, eta geroko kultura eta arte-praktiketan izango duen eragina kontutan hartuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HELBURUAK: - Ikasleak Arte Klasikoaren prozesu artistikoak interpretatu eta aztertzeko irizpideak menperatu ditzan

- Ikasleak Arte Klasikoaren prozesu artistikoen interpretazioa eta analisia menpera ditzan

- Ikaslea Arte Klasikoko lanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatzeko gai izan dadin

- Ikasleak Arte Klasikoaren ezagupenerako oinarrizkoan diren iturri idatzien erabilera eta harremantzeko gaitasuna garatu eta menperatu ditzan

- Ikasleak Arte Klasikoaren azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabili dezan



GAITASUNAK:

Tituluaren gaitasunak:

G001 – Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 – Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 – Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 – Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 – Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.

Moduluaren gaitasunak:

CM01 – Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 – Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 – Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 – Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 – Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.

Irakasgaiaren gaitasunak:

- (CA1) Arte Klasikoari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.(G001,CM01)

- (CA2) Arte Klasikoaren manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz.(G002, G007, CM2)

- (CA3) Arte Klasikoaren artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz.(G002, G003, CM03)

- (CA4) Antzinako Artearentzako oinarrizkoak diren idatziko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea(G004, G005, CM04)

- (CA5) Arte Klasikoa aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea.(G006, CM05)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Arte Klasikoari sarrera

Kontzeptua eta esanahia. Estiloa eta ikonografia Arte Klasikoan. Artea eta Gizartea.

2 Arte Aurrehelenikoa

Egeoko Arteari sarrera. Aurkikuntza arkeologikoak. Ziklada uharteak. Kretako artea. Mizenaseko artea.

3. Greziar artea

Ezaugarri orokorrak. Garaien banaketa kronologikoa. Greziar eskultura Tipoak eta teknikak. Estatuagintza. Programa monumentalak.

4. Etruriar artea

Italikako herrien eta etruriarren artea: arte erromatarraren sorreraren gaineko eragina.

5. Erromatar artea

Arte erromatarra: bere esanahia, ezaugarriak eta garaien banaketa kronologikoa.

6. Antzinate klasikoko Hispaniako artea

Arte greziarraren eragina Iberiar penintsulan. Arte iberikoa. Arte erromatarra Iberiar penintsulan.

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA-AKTIBITATEAK:

1. Saio teoriko-magistralak: irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola taldeko lanaren garapenerako, klaseko praktiketako eta klasez kanpoko praktiketako eta ikaslearen banakako lanaren jarraibide metodologikoak azalduko ditu.

2. Saio praktikoak, betebeharrekoak dagokion araudiari jarraituz:

 Klasean garatutako saio praktikoak: irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak (natura desberdinekoak), bibliografia edota ikus-entzunezko materiala aztertuko eta komentatuko dute. Taldeka edo banaka egingo dira eta iruzkin baten oinarria izango dira, banaka edo taldeka egindakoa eta ahoz azaldu beharrekoa. Zenbaitetan, irakasleak eskatuta, emaitza idatziz ere eska liteke, zuzenduta eta sistema desberdinen bidez (heteroebaluazioa edo koebaluazioa) ebaluatuta izan dadin.

3. Tutoretzak, hezkuntza eta irakaskuntza prozesuaren segimendurako, ikasleak eskatuta eta irakasleak zehaztuta.

4. Klasetik kanpoko ariketak:

- Ikaslearen bakarkako lana, irakaslearen laguntzarekin beharrezkoa izanez gero (tutoretzen bidez)

- Ikaslearen aldetik proposatutako ariketen lanketa

- Ikaslearen aldetik idatzitako froga objektiboaren prestaketa

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Hainbat ariketen konbinaketa (ahozko aurkezpenak, taldeko lan kolaboratiboak, irakurketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

FROGA OBJEKTIBOA: Gaitasun zehatzak CA1, CA3, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak: Arte Klasikoaren esparruan kokatutako artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena

Garaiko artelan eta arkitektura lan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena

Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa.

Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena

Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa

Arte klasikoa eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena, emandako balioztapenak, ereduak eta bibliografiaren araberakoa.

Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.

Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena adierazpenean, ideien garapena.

Azken notaren zenbatekoa: 70%



LANAK: Gaitasun zehatzak CA1, CA2, CA4, CA5.

Lanaren garapen zuzena: aspektu formalak (antolakuntza irizpide aproposak, epeekin kunplitzea, lanen aurkezpen zuzena) eta edukinaren aldetikoak (edukinaren kalitatea, planteamenduaren zuzentasuna, ondorioen kalitatea, bibliografia eta iturrien erabilera). Idatzizko eta ahozko aurkezpen zuzena. Talde laneko elkarlana eta koordinazioa

Azken notaren zenbatekoa: 15%



GELAKO PRAKTIKAK: Gaitasun zehatzak CA3, CA4, CA5.

Terminologia artistiko zehatzaren erabilera zuzena, idatziz zein ahoz.

Ikasketa esparruan artelanen eta iturrien integratze eta testu inguruan kokatzerako orduko gaitasuna.

Ikasi beharreko artelanen identifikazio, analisi eta interpretazio formal eta ikonografiko zuzena

Azken notaren zenbatekoa: 15%



Irakasgaia gainditzeko arlo teorikoa eta praktikoa modu independentean gainditu behar dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: Ezohiko deialdian ohiko deialdian agertzen diren elementu berberak hartuko dira kontutan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

BILDUMA HANDIAK
- Cambridge Illustrated History of Ancient Greece, Cambridge University Press, 1993
- Oxford History of Classical Art. Edited by J. Boardman, Oxford, 1997.
- El Universo de las Formas. Madrid, Ed. Aguilar.
- Historia de la Arquitectura. Madrid, Ed. Aguilar.
- Historia General de la Pintura. Madrid, Ed. Aguilar.
- Introducción a la Historia del Arte. Grecia y Roma. Universidad de Cambridge. Barcelona, Ed. Gustavo Gili.
- Manuales de Arte Cátedra. Ed. Cátedra.
- Historia Universal del Arte. 2. La Antigüedad Clásica. Grecia, Roma y el mundo Mediterráneo. Barcelona, Planeta, 1999
- L’art et les grandes civilisations. Paris, ed. Mazenod.
- The Pelican History of Art. Penguin Books.
- Libros de Arquitectura y Arte. Ed. Xarait.
- Historia del Arte. Madrid, Historia 16, 1999
- Historia del Arte Hispánico. Ed. Alhambra.
- Ars Hispaniae. Ed. Plus Ultra
- Introducción al Arte Español. Ed. Silex.

MITOLOGIA

AGHION, I., BARBILLON, C., LISARRAGUE, F., Héroes y dioses de la Antigüedad, Madrid, 1997.
ALVAR, J., BLÁZQUEZ, J.Mª (eds.), Héroes y antihéroes en la Antigüedad Clásica, Madrid, Cátedra, 1997.
CARPENTER,Thomas H. Arte y mito en la Antigua Grecia,Barcelona,Destino,2001.
GARCÍA GUAL, C. Introducción a la mitología griega, Madrid, Alianza.
GEORGOUDI, S. y VERNANT, J.P. (zuz.), Mythes grecs au figuré, de l’Antiquité au Baroque, Paris, Gallimard, 1996.
Mitología griega y romana (de la A a la Z),MARTÍN R.,(dir)10ª ed.,Madrid,2006.
MOORMANN, E.M.; VITTERHOEVE, W., De Acteon a Zeus. Temas sobre la mitología clásica en la literatura, la música, las artes plásticas y el teatro, Madrid, 1997.
De Adriano a Zenobia. Temas de historia clásica en literatura, música y artes plásticas y teatro,. Madrid, 1998.
PEROWNE, S. Roman Mythology, London, 1969.
WOODFORD, S., Images of myths in classical Antiquity, New York, 2003.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANGULO IÑIGUEZ, D., Historia del Arte, vol. I., Madrid, 1980.

BIANCHI BANDINELLI, R., Introducción a la arqueología clásica como Historia del Arte Antiguo, 1992.

BOARDMAN,J.(ed.),The Oxford History of Classical Art,Oxford,1997.

ELVIRA. M.A., Arte Clásico,Madrid,Historia 16, 1996

FAURE, E., Historia del Arte. 1 El Arte Antiguo, Madrid, 1990.

GOMBRICH, E.H., La Historia del Arte, Madrid, 1997.

HOLTZMANN, B. (dir.), L'Art de l'Antiquité, 1. Les origines de l'Europe, París, Gallimard, 1995.

HONOUR, H. y FLEMING, J., Historia del Arte, Barcelona, 1966-67.

JANSON, H.W., Historia General del Arte. 1. El Mundo Antiguo, Madrid, 1990.

MARTIN GONZALEZ, J.J., Historia del Arte, vol. I., Madrid, 1994.

MORALES y MARIN,J.L.(dir) Historia Universal del Arte.Grecia y Roma,Madrid,1996

RAMIREZ, J.A. (dir.), Historia del Arte. El Mundo Antiguo, Madrid, Alianza, 1996.

SANCHEZ FERNANDEZ, C., BENDALA GALAN, M.,El descubrimiento del orden clásico,Barcelona,Planeta,2006

SPIVEY Nigel, SQUIRE, Michael Panorama of the Classical World, Londres, Thames and Hudson, 2004

VASSILIKA, E. Greek and Roman Art, Cambridge, 1998.

V.V. A.A., Historia del Arte Espasa, Madrid, 2002.



RAMIREZ, J.A. (dir.), Historia del Arte. El Mundo Antiguo, Madrid, Alianza, 1996.

SANCHEZ FERNANDEZ, C., BENDALA GALAN, M.,El descubrimiento del orden clásico,Barcelona,Planeta,2006

SPIVEY Nigel,SQUIRE,Michael Panorama of the Classical World ,Londres,Thames and Hudson,2004

VASSILIKA,E. Greek and Roman Art,Cambridge,1998

V.V. A.A., Historia del Arte Espasa, Madrid, 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARTE GREZIARRA

BIANCHI BANDINELLI,R.El arte de la Antigüedad clásica:Grecia,Madrid,Akal,1998
BOARDMAN,J. El arte griego. Barcelona,Destino,1997
BLANCO FREIJEIRO,A. El arte griego,Madrid,CSIC,1996
FULLERTON,M.D. Greek Art, Cambridge,2000
LOMBA FUENTES,J. Principios de Filosofía del arte griego,Barcelona,1987
POLLITT,J.J. Arte y experiencia en la Grecia Clásica,Madrid,Xarait,1996
POURSAT,J.C.,L!art egéen,1.Grece,Cyclades,Crète jusqu!au Milieu du IIe millenaire av.J.C, 2008
RICHTER,Gisela M.A.El arte griego:una revisión de las artes visuales en la Antigua Grecia,Barcelona,Destino,1988
ROBERTSON,M El Arte Griego.Introducción a su historia,Madrid,Alianza,1985
SALADINO,V.,Arte Greca,Firenze,2008
SANCHEZ,C.Una nueva mirada al arte de la Grecia Antigua,Madrid,2006

ERROMATAR ARTEA
ANDREAE,B. L!art de l!ancienne Rome,Paris,Mazenod,1973
GARCIA Y BELLIDO,A.Arte romano,Madrid,1990
HENIG,Martin,El arte romano:una revisión de las artes visuales del mundo romano,Barcelona,Destino,1985
HÖLSCHER,Tonio,The language of images in Roman Art,Cambridge,2004
RAMAGE,N.H/RAMAGE,A. Roman Art: Romulus to Constantine,Londres,1995
WALKER,S.Arte Romano,Madrid,Akal,1999
WHELER,Mortimer El Arte y la Arquitectura de Roma,Barcelona,1995

ARTE ETA LITERATURA
BENEDIKTSON,D.Thomas,Literature and the visual Rome,Arts in ancient Greece and Rome,Oklahoma, 2000
ELSNER,J.(ed),Art and Text in Roman Culture, Cambridge,1996
ELSNER,J. Roman eyes:visuality and subjectivity in art and text,Princeton,New Jersey,2007
GOLDHILL,S.,OSBORNE,R. (eds),Art and Text in Ancient Greek Culture,Cambridge Studies in new Art History and Criticism,Cambridge University Press,1994
POLLIT,J.J.,The Art of Greece.Sources and Documents,New Haven,1965

Aldizkariak

Archivo Español de Arte y Arqueología
Boletín del Museo Arqueológico Nacional
Descubrir el Arte

Web helbideak

http://www.arte clasico.es
http://www.artehistoria.comframes.htm
http://www.artyclopedia.com

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)