XSLaren edukia

Behe Erdi Aroko Artearen Historia25755

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25755

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Behe Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia, Artearen Historiaren Graduko 2. mailako derrigorrezko ikasgaia da eta bigarren lauhilabetean irakasten da. Historiaurreko, Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia Moduluan kokatzen da. Ikasleak Behe Erdi Aroko Artearen Historiaren oinarrizko eta funtsezko ezagutza lortuko du. Arkitektura, eskultura, pintura, miniatura eta luxusko arteak landuko dira, Europako gune kreatzaile nagusiak aztertuz. Egile eta artelan garrantzitsuen ezinbesteko ezagutza eskeiniko da.



Kontutan eduki behar da ere, 2. mailan Goi Erdi Aroko Artearen Historia ikasgaia lantzen dela, lehenengo lauhilabetean, eta Erdi Aroko Artearen Historia Espainian, bigarren lauhilabetean.



Ondare artistikoaren zati handi bat Erdi Aroko artelanaz osatzen denez, irakasgai hau oinarrizkoa da jarduera profesionalak garatzeko, bai museoetan, bai eta kultur-kudeaketaz arduratzen diren instituzio publikoetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULUAREN GAITASUNAK:



G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



MODULUAREN GAITASUNAK:



CM01 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK:



CA1 Behe Erdi Aroko arteari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.(G001,CM01)

CA2 Behe Erdi Aroko Artearen manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz.(G002, G007, CM2)

CA3 Behe Erdi Aroko Artearen artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz.(G002, G003, CM03)

CA4 Behe Erdi Aroko Artearentzako oinarrizkoak diren idatzizko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea(G004, G005, CM04)

CA5 Behe Erdi Aroko Artea aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea.(G006, CM05)



IKASKUNTZA EMAITZAK



- Ikasleak Behe Erdi Aroko artearen prozesu artistikoak interpretatu eta aztertuko ditu.

- Ikasleak Behe Erdi Aroko artelanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatu eta analizatuko ditu.

- Ikasleak Behe Erdi Aroko artearen ezagupenerako oinarrizkoak diren iturri idatzien erabilera eta harremanatzeko gaitasuna garatuko du.

- Ikasleak Behe Erdi Aroko artearen azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabiliko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera. Erdi Aro Betea eta Behe Erdi Aroko Artearen Historia.

2. Arte Erromanikoa.

2.1. Arkitektura erromanikoa. Tipologia arkitektonikoak eta bilakaera.

2.2. Arte figuratiboak: eskultura, pintura eta urregintza.

3. Arte Gotikoa.

3.1. Erreforma zistertarra.

3.2. Arkitektura gotikoa: tipologia arkitektonikoak eta bilakaera.

3.3. Arte figuratiboak: eskultura, pintura eta urregintza.

MetodologiaToggle Navigation

1. Saio teoriko-magistralak.

Irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola klaseko praktiketako eta klasez kanpoko praktiketako jarraibide metodologikoak.



2. Saio praktikoak.

Klasean garatutako saio praktikoak. Irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak, bibliografia edota ikus-entzunezko materiala aztertuko eta komentatuko dute.



Eskolatik kanpoko saio praktikoak. Landa praktika.



3. Tutoretzak.

Hezkuntza eta irakaskuntza prozesuaren segimendurako funtsezkoak dira. Irakasleak zehaztuta eta ikasleak eskatuta egingo dira. Ikasleei gomendatzan zaie hezkuntza aktibitate honetan parte hartze aktiboa.



4. Klasetik kanpoko ariketak.

Ikaslearen bakarkako lana. Proposatutako ariketak gauzatzea: artelanen iruzkinak, testuen eta froga zehatzak. Ikaslearen aldetik idatzitako froga objektiboaren prestaketa.



Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Proposaturiko lanak/ Zereginak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtearen bukaeran idatzizko proba bat egingo da, eta bertan artelan batzuen iruzkina egin beharko da.





Ebaluaziorako irizpideak:

- Behe Erdi Aroko artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena.

- Garaiko artelan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena.

- Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa.

- Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena.

- Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa.

- Europako Behe Erdi Aroko eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena.

- Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.

- Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena ideien garapenean eta adierazpenean.

Azken notaren zenbatekoa: %50



Proposatutako lanak. Ebaluaziorako irizpideak:

- Lanaren edukiak antolatu eta sistematizatzeko gaitasuna izan.

- Irakurketak ongi ulertu eta laburtzeko gaitasuna izan.

- Idazkera zuzena izan eta terminologia egokia erabili.

Azken notaren zenbatekoa: %50



OHARRAK: Ikasgaia bere osotasunean gainditzeko atal bakoitza, idatzizko froga objektiboa eta proposaturiko lanak, modu independientean gainditu beharko da.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: artelanen iruzkinak eta irakasgaian zehar garatutako praktikekn inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Termino artistikoen hiztegiak.
FATAS, G, BORRAS, G., Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología y numismática. Alianza, Madrid, 1988.
LAJO, R., Léxico de Arte. Akal, Madrid, 1997.
BUTIN, H., Diccionario de conceptos de arte. Abada editoria, Madrid, 2009.

Ikonografia hiztegiak.
CARMONA, J., Iconografía cristiana. Guía básica para estudiantes. Istmo, Madrid, 1998.

Bildumak: Historia 16, Historia del Arte.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

VVAA., Historia del Arte Espasa. Editorial Espasa-Calpe. Madrid, 2004.

RAMIREZ, J.A (Dir.)., Historia del Arte. La Edad Media. Tomo 2. Editorial Alianza, Madrid, 1996.

BANGO, I., ABAD,C., Arte Medieval I. Historia 16. Colección Conocer el Arte. Madrid, 1996.

YARZA, J., MELERO,M., Arte Medieval II. Historia 16. Colección Conocer el Arte. Madrid, 1996.

RAMIREZ, J.A (Dir.).: Historia del Arte. La Edad Media. 2. liburukia. Alianza, Madril, 1996.

BANGO, I./ ABAD,C: Arte Medieval I. Historia 16. Conocer el Arte Bilduma. Madril, 1996.

YARZA, J./MELERO,M.: Arte Medieval II. Historia 16. Conocer el Arte Bilduma. Madril, 1996.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BARRAL, X., El Románico. Ciudades, Catedrales y Monasterios. Taschen, Barcelona, 199.
CONANT, K.J., Arquitectura carolingia y románica 800-1200. Madrid, Cátedra, 1982.
DODWELL, C.R., Artes pictóricas en occidente 800-1200. Madrid, Cátedra, 1995
FRANK, P., Arquitectura gótica. Manuales de Arte Cátedra. Madrid, 2002.
LASKO, P., Arte Sacro: 800-1200. Madrid, Cátedra, 1999.
NIETO ALCAIDE, V., La luz, símbolo y sistema visual. Cuadernos de Arte Cátedra, Madrid, 1985.
SIMSON, O.V., La catedral gótica. Alianza, Madrid, 1980.
TOMAN, R., El románico. Arquitectura, Escultura, Pintura.Koneman, Colonia, 1996.
TOMAN, R., El Gótico. Arquitectura, Escultura, Pintura. Koneman, Colonia, 1999.
VVAA., Iniciación al Arte Románico. Fundación Santa María la Real. Aguilar de Campoo, 2001.
WILKINSON, P., Escultura Gótica 1140-1300. Manuales de Arte Cátedra. Madrid, 1997

Aldizkariak

Descubrir el Arte.
El mundo medieval.
Cahiers de Saint Michel de Cuixá.
Gesta.
Cahiers de Civilization Medievale.
Art History.

Web helbideak

http://www.arteguias.com/
http://www.artcyclopedia.com/
http://www.wga.hu/index1.html
http://pintura.aut.org/
http://www.artehistoria.com
http://www.abcgallery.com/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)