XSLaren edukia

Artearen Azken Joerak25746

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25746

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Artearen Azken Joerak" Artearen Historiako Graduko 4. mailako oinarrizko gaietako bat da eta lehen lauhilekoan zehar ematen da. Ikasgai hau "Arte Garaikidearen Historia" izeneko moduluaren barruan dago eta moduluaren osagarriak dira ere hurrengo ikasgaiak: Abangoardia Historikoak eta Ilustrazioko eta XIX. Mendeko Artearen Historia, beste batzuen artean. Ikasgai honetan Bigarren Mundu Gerraren ondorengo mugimendu artistikoen ezaugarriak ikasten dira, 1945. urtetik 80. hamarkadara arte garatutako lengoai artistikoak analizatuz. Bere izaera praktikoa eta aplikatua denez, lagungarria izan behar da arte garaikidea eta bere mugimendu guztiak sakonki ezagutzeko.

Ikasgai honetan garatutako lanari esker ikasleak identifikatu eta interpretatu behar du garai honetako edozein artelan. "Artaren Azken Joerak" arazo gehiegirik gabe garatzeko beharrezkoa da menperatzea Abangoardia Historikoak eta modulu honekin erlaizonatutako bestelako gai artistikoak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduko gaitasunak:



-G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko,eta estilo-segida,artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.

-G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura,eskultura,pintura,zinema,musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

-G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

-G005 Gai izatea obra eta gai historiko-artistikoei buruzko testu, dokumentu eta beste material batzuen analisi kritikoak egiteko.

-G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

-G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



Moduluko gaitasunak:



-CM01 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.

-CM02 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko arkitekturako, pinturako eta Aro Garaikideko beste arte batzuetako lanak, kontuan izanik artelanaren material espezifikoa eta diziplina artistiko bakoitzaren hizkuntza bereizgarria.

-CM03 Gai izatea artelana analizatzeko eta interpretatzeko Aro Garaikideko historia sozio-kulturalaren dokumentu modura, berezkoak dituen beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera, eta aro honetako adierazpen artistikoen izaera globala ulertzea.

-CM04 Gai izatea Aro Garaikideko testuen, dokumentuen eta material nahiz euskarri berrien analisi kritikoak egiteko, artelana hobeto ulertzeko.



Irakasgaiaren gaitasunak: G001, G002, G004, G005, G006, G007 / CM01, CM02, CM03, CM04



-CA01 1945. urtetik aurrera sortutako joera artistikoak, beraien historia eta kultura testuinguruan osatuz, bereiztea eta analizatzea. G001,G002,G006, G007 / CM01, CM02

-CA02 XX. mendearen bigarren erdialdeko joera artistikoak kontzeptualki karakterizatzea, XX. mendearen lehen erdialdeko abangoardiekin erlazionatuz. G001, G002, G004, G007 / CM01, CM02, CM03

-CA03 1945. urtetik aurrera sortutako joera artistikoak ulertzeko eta interpretatzeko derrigorrezkoak diren dokumentuak, testuak, iturriak eta testigantza materialak edo soporteak izpiritu kritikoarekin erabiltzea. G004, G005, G006, G007 / CM03, CM04

-CA04 XX. mendearen bigarren erdialdeko joera artistiko ezberdinen artean erlazioak sortzea, unibertsitate mailarako egokia den norberaren diskurtso erreflexiboa garatuz. G001, G002, G006, G007 / CM01, CM02, CM03, CM04



Helburuak:



-Ikasleek, abangoardia historikoek egindako eraldakuntzak ezagutu ondoren, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo mugimenduak agertzen diren zirkunstantzia sozial, kultural eta politikoak ezagut ditzatela. Eta ikasleek aurrean esandakoari buruz pentsamendu kritikoa gara dezatela.

-Ikasleek Bigarren Mundu Gerraren ondorengo mugimenduen hizketa espezifikoa ongi mendera dezatela eta bere testuinguru plastiko-literarioan honen erabilera zuzena egin dezatela.

-Ikasleek mugimendu bakoitzaren lengoaia artistiko, artista nagusi eta beharrezko artelanekin erlazionatutako oinarri kontzeptualen ezaguera ongi erakuts dezatela.

-Ikasleek XX. mendearen bigarren erdialdeko mugimendu artistikoei buruzko literatura artistikoa eta beharrezko bibliografia ezagut ditzatela.

-Ikasleek testuinguru soziokulturalaren eta proposamen artistikoen arteko erlazioa kritikoki balora dezatela, XX. mendearen bigarren erdialdeko artean marko historikoaren eragina azalduz.

-Ikasleek lan zuzendua garatu eta defenda dezatela, hartuz abiapuntua bezala iturri dokumentalak eta egokitutako bibliografia espezifikoa, erakutsiz maila nahikoa bai idatzitako lanean bai ahozkoan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1-1945.urtetik aurrera sortutako arte plastikoen eboluzioa. Nueva York arte-bilgune nabaria bezala.



2-60. eta 70. hamarkadak: Aro hedakorra. Mendebaldeko testuinguru artistikoan mugimendu eta joera garaikideak.



3-80.hamarkadako artea: Aro atzeragarria. Pentsamendu postmodernoa edota iraganaren berraztertzea.

MetodologiaToggle Navigation

Saio magistrala-teorikoak: irakasleak ikasgaiaren oinarrizko eduki teorikoak azalduko ditu. Irakasleak norabide metodologikoak emango ditu, praktika presentzialak eta ez presentzialak egiteko eta ikaslearen lana zuzentzeko asmoz.

Derrigorrezko saio praktikoak arauen arabera:

-Presentzialak gelan:

Ikus-entzuteko materialaren eta irudien iruzkinak (banaka eta taldeka)

Lan zuzendu eta idatzien ahozko aurkezpenak.

Ikaskuntzaren prozesuaren segimendua.

-Presentzialak gelatik kanpo:

Lan zuzendua eta idatzia.

Oharra: Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, eGelaren eta Blackboard Collaborateren bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hurrengo betekizuna eskatzen da idatzitzako froga objetiboa egiteko: praktika eta ariketa guztien entrega eta gainditzea.

IDATZITAKO FROGA OBJETIBOA: Azken notaren ehunekoa: 50

Gaitasun espezifikoaren zkia: G001, G002, G004, G005, G006, G007, CM01, CM02, CM03, CM04

CA01, CA02, CA03, CA04.

Ebaluaketarako irizpideak: Hautatutako artelanen egile, joera eta kronologiaren identifikazio zuzena; Aldi garaikideko joera desberdinen ezaugarri plastiko eta formalen ezaguera zehatza. Testuinguru historiko-kultural konkretu batekin joera hauen loturak jakitea; Joera artistikoen oinarrizko ezaugarri kontzeptualen ezaguera zuzena eta ongi arguditurik; Hautatutako artelanekin erlazionatzen diren idatzizko iturriak eta erreferentzia bibliografikoak erabiltzea; Ariketa idatziaren edukien sintesi kontzeptuala, antolaketa eta zuzenketa, ikasgaian ikusitako terminologia espezifikoa erabiliz; Ariketa idatziaren antolatze egokia, jarritako ideien koherentzia, garbitasuna eta ordena kontuan izanez.



LAN ZUZENDUA ETA IDATZIA: Azken notaren ehunekoa: 25

Gaitasun espezifikoaren zkia: G001, G002, G004, G005, G006, G007, CM01, CM02, CM03, CM04,

CA01, CA02, CA03, CA04.

Ebaluaketarako irizpideak: Ikuspuntu formal batetik garapen egokia: idatzizko espresio egokia, ikasgaian ikusitako terminologia espezifikoa erabiliz; antolaketa garbia, aurkezpen zuzena eta lana entregatzeko epeak betetzea; Edukiaren ikuspuntutik garapen egokia: planteamendu egokia, edukien kalitatea, aurkezpen koherentea, ikus eta idatzizko dokumentazioaren erabilera egokia, emaitzen balorazio kritikoa.



AHOZKO AURKEZPENA: Azken notaren ehunekoa: 25

Gaitasun espezifikoaren zkia: G002, G004, G005, G006, G007, CM01, CM02, CM03, CM04,

CA03, CA04.

Ebaluaketarako irizpideak: Ahozko diskurtsoaren antolatze garbia; Ikus-entzuteko materialaren koherentzia eta egokitasuna; Baliabide teknologikoen erabilera egokia;

Komunikazio-errekurtsoen erabilera zuzena.



Ebaluazioa ohiko deialdian.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.

Etengabeko ebaluazioari uko egitean, ikasgai honekin erlazionatutako gaitasun guztiak lortu arte, azken azterketak hiru ebaluazio-jarduera izango ditu: ikasgaiaren eduki teorikoei buruz idatzitako froga objetibo bat (ehuneko 60a); ahozko froga (ehuneko 30a); iruzkin-proba pertsonala (ehuneko 10a).



Oharra: Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.













Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: ikasgaiaren eduki teorikoei buruz idatzitako froga objetibo bat (ehuneko 90a); iruzkin-proba pertsonala (ehuneko 10a).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Arte Terminoen hiztegiak
Arte kontzeptuen hiztegiak
Abangoardia mugimenduen hiztegiak
Erakusketa-katalogoak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-CIRLOT,L. Últimas Tendencias. Barcelona, 1993.

-GUASCH,A.M. El arte del siglo XX en sus exposiciones. 1945-1995. Barcelona, 1997.

-El arte último del siglo XX. Del Postminimalismo a lo multicultural. Madrid, 2000.

-HUGHES,R. El impacto de lo nuevo. El arte en el siglo XX. Barcelona, 2000.

-LUCIE-SMITH,E. Movimientos artísticos desde 1945. Barcelona, 1995.

-SAN MARTÍN,J. Últimas tendencias. Las artes plásticas desde 1945. En: -RAMÍREZ, J. (Dir.) Historia del Arte, Vol. IV. Madrid, 1997.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-BOZAL,V. El tiempo del estupor. La pintura europea tras la segunda guerra mundial.
Madrid, 2004.
-FOSTER,H. El retorno de lo real. La vanguardia a finales de siglo. Madrid, 2001.
-GOLDING,G. Caminos a lo absoluto. Mondrian, Malevich, Kandinsky, Pollock, Newman, Rothko y Still. México D.F., 2003.
-GUASCH,A.M. Los manifiestos del arte posmoderno. Madrid, 2000.
- La crítica dialogada. Entrevistas sobre arte y pensamiento actual. Murcia, 2006.
-LIPARD,L. Seis años: la desmaterialización del objeto artístico de 1966 a 1972. Madrid, 2004.
-MARCHAN FIZ,S. Del arte objetual al arte de concepto, 1960-1974. Madrid, 1986.
-RUSH,M. Nuevas expresiones artísticas a finales del siglo XX. Barcelona, 2002.
-VV.AA. La tradición de lo nuevo. Obras maestras de la colección Guggenheim, 1945-1990. Bilbao, 1994.

Aldizkariak

Art Bulletin
Art Journal
Cimal
Cuadernos del IVAM
Goya
Lápiz
Trasdós
Revistas edición electrónica
Am L¿Art
Anales de Historia del Arte
Archivo Español de Arte
Arte contexto
Acción paralela
Acto
Cahirs du Musée nacional d¿art moderne
De arte
Estudios visuales
Museos.es

Web helbideak

www.arteguias.com
www.historia-del-arte.net
www.artcyclopedia.com ( con numerosos links de contacto)
www.metmuseum.org
www.centrepompidou.fr
www.museoreinasofia.es
www.guggenheim-bilbao.es
www.guggenheim.org
www.museenkoeln.de
www.philamuseum.org
www.moma.org

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (1)
  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (1)