XSLaren edukia

Euskal Herriko XIX. eta XX. Mendeetako Artearen Historia25750

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25750

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Artearen Historiako Graduko kurtso indiferenteko irakasgai hautazkoa da, bigarren lauhilabetean zehar garatzen dena.



Irakasgai honek irakaskuntza 6 kreditu dauzka, iharduerako 150 ordu hain zuzen: horietariko 60, gelako orduak dira (40 magistral eta 20 praktikakoak) eta 90, gelatik kanpo bete behar dira.



Euskal Herrian XIX eta XX mendeetan garatu ziren arte-adierazpen garrantzitsuenak ezagutzera ematen ditu irakasgai honek, bere oinarrizko ezaugarriekin batera.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Euskal Herrian XIX eta XX. mendeetan garatutako adierazpen artistiko nagusienak identifikatu eta aztertzea, iturri garrantzitsuenak eta bibliografia espezifikoa kritikoki maneiatuz.



2. Adierazi eta ezaugarritu garaiko Euskal Herriko lengoai plastiko eta obra garrantzitsuenen ezaugarriak, Arte Garaikideko hiztegi espezifikoa eta idatzizko nahiz ahozko adierazpen egoki bat erabiliz, diziplinara eta unibertsitate-gradura egokiturik.



3. Kritikoki baloratu garaiko adierazpen artistikoen erlazioa bere testuinguru sozio-kulturalarekin, agerian uzteko euskal egoeraren eragina momentuko artean.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Artea Euskal Herrian XIX. Mendean. XIX. mendeko Euskal Herriko egoera ekonomiko, sozial eta politikoa aztertzeko sarrera bat egiten da. XIX. mendean zehar garatutako adierazpen artistiko inportanteenen ezaugarriak aztertu egiten dira eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetara XIX. mendeko ohiturak hedatzen dituzten artisten lana.



2.Euskal Herriko Gerraurreko adierazpen artistikoak. Euskal Herrian XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendearen lehenengo hiru hamarkadetan garatutako adierazpen artistikoak ikertzen dira, lehenengo artista modernoen lanetatik abiatuta Abangoardiaren lehenengo pausoak arte, 1930. hamarkadan.



3.Euskal Herriko Gerraosteko adierazpen artistikoak. Gerraosteko eskultura eta pinturako artisten ibilbide inportanteenak aztertu egiten dira.



4.Belaunaldi berriak Euskal Herrian. Diktaduraren amaierako egoera artistikoa aztertu egiten da, testuinguru politiko eta sozial berrian sortzen den giroa eta artisten belaunaldi berriek sortutako adierazpen artistikoak.

MetodologiaToggle Navigation

1. Saio teoriko-magistralak: irakasleak klasean azalduko ditu irakasgaiaren eduki teorikoak.



2. Derrrigorrezko saio praktikoak:

-Gelan: ikasleek irakaslearen laguntzarekin artelanak, iturriak, bibliografia eta ikus-entzunezko materialak aztertu eta eztabaidatuko dituzte.

-Gelatik kanpo: ikasleek posible badaukate eta irakaslearekin horrela adosten badute Bilboko Arte Ederren Museoari eta Arabako Arte Ederren Museori bisitak gauzatzea posiblea izango da. Irteera hauek ez dute inolako material ebaluagarria sortuko.

3. Gogozko tutoretzak: bakarka edo taldeka irakaskuntza-ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko eta ebaluaketa frogen inguruko zalantzak planteatzeko.

4. Ikasleak egin beharreko lan ez-presentziala: ebaluaketa froga ezberdinak prestatzea helburutzat duen bakarka edo taldekako lana.



Osasun-larrialdi egoera berri batek irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da posta elektronikoa, eGela eta Blakcboard Collaborate erabiliz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Bi aipamen bibliografiko, ahoz aurkezteko bakarkako lan bat eta kurtsoan zehar planteatutako praktiken gauzatzea (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan ikaslegoari gomendatzen diogu ebaluaketa jarraiaren sisteman parte-hartzea. Irakaskuntza presentziala izanez, saio praktikoei dagokien kalifikazioari eskubidea izateko, %70 gutxienezko parte-hartze zuzena eskatzen da aipatutako saio praktikoetan. Irakasgaiaren kalifikazioa jarraian zehazten diren proba eta betekizunen ondorioa da:



- Azken proba idatzia: gai teorikoen azalpena eta irudien iruzkin historiko-artistikoen garapena (%50).



- Irakasleak planteatutako pare bat testuren inguruko bakarkako aipamen bibliografikoak (%20).



- Irakasleak proposatutako gai baten inguruko ahozko aurkezpena (% 20).



- Gelan garatuko diren praktiken garapen egokia eta zehaztutako eperako prestatzea edo entregatzea (%10).



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du (lauhilabetea hasten denetik kontatzen hasita).



Azken ebaluazioan, honako probak eta zereginak gauzatu beharko dira:



1. Idatzizko proba teoriko-praktikoa:



- Gai teorikoen garapenari eta artelanen analisi eta iruzkinei amaierako notaren %60a dagokio.



- Beharrezkoa izango da ikasleak irakasleak ikasturte horretan proposatutako irakurtzeko derrigorrezko testu baten inguruko galdera bat erantzutea. Erantzun honi amaierako notaren %15 a dagokio. Ikaslearen ardura izango da aurrerapenarekin irakaslearekin harremanetan jartzea jakiteko zein testu den irakurtzeko derrigorrezkoa ikasturte horretan.



- Beharrezkoa izango da momentuan kurtsoan zehar garatutako praktiken antzeko bat idatziz egitea. Ariketa honi amaierako notaren %10a dagokio.



2. Ahozko defentsa:



- Beharrezkoa izango da ahoz defendatzea irakasleak proposatutako gai bat, lauhilabetean garatu diren eduki teorikoen artean aukeratua. Aurkezpen honi amaierako notaren %15a dagokio.



Bai etengabeko ebaluazioa aukeratzen duen ikaslearen kasuan bai azken ebaluazioa aukeratzen duenarenean, proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika-koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.



Osasun-larrialdi egoera berri batek irakaskuntza eta zeregin presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.



Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak irakaslearekin horrela adosten badu, kurtsoan zehar praktiketan izandako emaitza positiboak kontserbatu daitezke eta amaierako notaren %60a balio duen proba idatzi bakar bat egin daiteke.



Kurtsoan zehar praktiketan emaitza negatiboak eta praktikarik egin gabe daukaten ikaseek, azken ebaluazio baten eskubidea daukate honako proba eta zereginez osatuta:



1. Idatzizko proba teoriko-praktikoa:



- Gai teorikoen garapenari eta artelanen analisi eta iruzkinei amaierako notaren %50a dagokio.



- Beharrezkoa izango da ikasleak irakasleak ikasturte horretan proposatutako irakurtzeko derrigorrezko testuen inguruko pare bat galdera erantzutea. Erantzun honi amaierako notaren %20a dagokio. Ikaslearen ardura izango da aurrerapenarekin irakaslearekin harremanetan jartzea jakiteko zein testu diren irakurtzeko derrigorrezkoak ikasturte horretan.



- Beharrezkoa izango da momentuan kurtsoan zehar garatutako praktiken antzeko bat idatziz egitea. Ariketa honi amaierako notaren %10a dagokio.



2. Ahozko defentsa:



- Beharrezkoa izango da ahoz defendatzea irakasleak proposatutako gai bat, lauhilabetean garatu diren eduki teorikoen artean aukeratua. Aurkezpen honi amaierako notaren %20a dagokio.



Bai etengabeko ebaluazioa aukeratzen duen ikaslearen kasuan bai azken ebaluazioa aukeratzen duenarenean, proba eta zeregin ezberdinetan ortografia eta gramatika-koherentziako akatsek nota jeitsi dezakete suspenditu arteraino diskurtsoa ez delako egokitzen unibertsitate-maila batetara.



Osasun-larrialdi egoera berri batek irakaskuntza eta zeregin presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.



Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Bibliografia basikoa.
- Arteder datu-basea eta Bilboko Arte Ederren Museoko on-line katalogoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARAÑANO, Kosme Mª; GONZÁLEZ DE DURANA, Javier y JUARISTA, Jon. Arte en el País Vasco. Madrid: Cátedra, 1987.

GUASCH, Ana Mª. Arte e ideología en el País Vasco, 1940-1980. Madrid: Akal, 1985.

Revisión del Arte Neoclásico y Romántico. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n.21 (2002).

Revisión del Arte Vasco entre 1875-1039. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 23 (2004).

Revisión del Arte Vasco entre 1939-1975. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 25 (2006).

Revisión del Arte Vasco entre 1875-2005. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 26 (2008).

BILBAO, Mikel. ¿Bibliografía del Arte Vasco entre 1875 y 1939¿. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 23 (2004).

BILBAO, Mikel. ¿Bibliografía del Arte en el País Vasco entre 1939 y 1975¿. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 25 (2006).

BILBAO, Mikel. ¿Bibliografía del Arte en el País Vasco entre 1975 y 2006¿. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 26 (2008).

ZORROZUA, Julen y GÓMEZ GÓMEZ, Agustín. ¿Bibliografía del arte neoclásico y romántico en Euskal Herria¿. En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n.21 (2002).



Gehiago sakontzeko bibliografia

BILBAO, Mikel. "Bibliografía del Arte Vasco entre 1875 y 1939". En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 23 (2004).
BILBAO, Mikel. "Bibliografía del Arte en el País Vasco entre 1939 y 1975". En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 25 (2006).
BILBAO, Mikel. "Bibliografía del Arte en el País Vasco entre 1975 y 2006". En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n. 26 (2008).
ZORROZUA, Julen y GÓMEZ GÓMEZ, Agustín. "Bibliografía del arte neoclásico y romántico en Euskal Herria". En: Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales/Eusko Ikaskuntza, n.21 (2002).
MANTEROLA ISPIZUA, Ismael. Hermes y los pintores vascos de su tiempo. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia, 2006.
VV.AA. Arte y artistas vascos de los años 30. Donosita-San Sebastián: Museo San Telmo, 1986.
VV.AA. Arte y artistas vascos en los años 60. Donostia-San Sebastián: Koldo Mitxelena Kulturgunea, 1995.
VV.AA. Arquitectura neoclásica en el País Vasco. Bilbao: Departamento de Cultura y Turismo del Gobierno Vasco, 1990.

Aldizkariak

- Bidebarrieta: Anuario de Humanidades y Ciencias Sociales de Bilbao.
- Kobie. Bellas Artes.
- Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales.

Web helbideak

- http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/fondodocumental/
- http://www.museobilbao.com/
- http://pintura.aut.org/ - http://pintura.aut.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.52 - LETREN FAKULTATEA (1)