Teknologiak eta Prozesuak26880
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Titulazioa
- Arteko Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26880
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
PINTURA TP
Pinturaren praktikan sakontzeko asmoarekin , prozedura ezberdinen inguruko esperimentazio garapena.
Pintura prozedurek eskaintzen dizkiguten ahalbideen miaketan oinarritutako pintura praktika bat proposatzen digu irakasgai honek. Hortarako, eta jakinda bigarren mailako enborrezko irakasgai bat dela, bere gain hartzen ditu Pintura I eta Pintura II irakasgaien oinarrizko edukiak eta ikaslearen trebeziak eta abileziak aberasten saiatuko da praktikaren bitartez.
ESKULTURA TP
Esperientziak adierazten digunez ikasleari berez egiten uzten zaionean ez du programatzen ezta ere ikasten duena birplanteatzen, eta nahiz eta nolabaiteko gaitasunak landu, hauek ez dute bereziki bere ezaguera eta oinarri kritikoarengan eragin sakonik izaten. Horregatik, etengabeko erreflexio teoriko baten oinarritutako praxia proposatzen dugu, non ez bakarrik egitea baizik eta nola egin, zergatik eta ezagumendu horren norakoa zein den: Pentsatzen jakitea.
GRABATUA TP
Irakasgai teoriko praktiko honek, kalkografia, serigrafia edo xilografia moduko grabatuaren hizkuntz berezietara hurbilduko du ikaslea. Alor honetako sorkuntzaren eboluzioan oinarritzen den garapen historikoaren ikuspuntu teoriko praktikoak landuko ditu irakasgai honek; bai lexiko zehatzak erabiltzerakoan baita matrizeak egiterakoan edo estanpazio prozesuetan erabiltzen diren produktuen arautegiak aplikatzerakoan.
Enborrezko irakasgai honek grafikaren eremura sartzen lagunduz gain 3.eta 4. Kurtsoetako irakasgai hauetan eukiko du jarraipena:
26952 Prototipoa eta edizioa.
26906 Grafika landa hedatuan
26891 Grafika teknologikoa
26905 Paper art
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgai honen edukiak hiru ataletan banatzen dira, non grabatuko, eskulturako eta pinturako teknologiak eta prozesuak garatuko diren. Atal bakoitzean, eduki teoriko praktikoen bitartez, erabiltzen diren material eta teknika berezien ikuspegi zabala eskainiko da.
1. GRABATUKO TEKNOLOGIAK ETA PROZESUAK
Klase teoriko praktikoen bitartez ikaslea grabatuko hizkuntz berezietara hurbilduko da, hau da: grabatu kalkografikoa, xilografia eta serigrafia. Ikasgaiaren atal honek alor honetan sormenak historian zehar izan duen garapenak sustatzen duten alde teoriko - praktikoak lantzen ditu, hiztegi teknikotik, tresna eta materialetara. Gainera, prozedura bakoitzean jarraitu beharreko pausoak eta parte arte hartzen duten produktuak, bai matrizak eratzeko orduan eta bai estanpatzerakoan, sakonki aztertuko dira.
BEREZKO GAITASUNAK
- Grabatuko eta estanpazioko alorretan aztertzeko eta esperimentatzeko gaitasuna bereganatzea
- Grabatuan eta estanpazioan berezkoak diren arazo metodologikoak, prozedurazkoak eta teknologikoak ulertzen ikasi, bere balio estetikoak, artistikoak eta kulturalak bereiztuz.
- Teknika bakoitzean propioak diren formulazioak ezagutzea eta erabiltzea, berezkoak zaien atalen oinarrizko berezitasunak, aukerak, aldaketak eta aplikazioak ulertzeko.
2. ESKULTURAKO TEKNOLOGIAK ETA PROZESUAK
Esperientziak adierazten digunez ikasleari berez egiten uzten zaionean ez du programatzen ezta ikasten duena birplanteatzen, eta nahiz eta nolabaiteko gaitasunak landu, hauek ez dute bereziki bere ezaguera eta oinarri kritikoarengan eragin sakonik izango. Horregatik, etengabeko hausnarketa teorikoengatik lagundurik, jakintza praktiko baten alde apustu egiten dugu. Honek ez digu bakarrik zerbait egin edo gauzatzeko aukera emango, baizik eta aldi berean, nola egin, zergatik eta jakintza horrek nora garamatzan aztertzeko aukera eskainiko digu, hau da, pentsatzen jakin.
BEREZKO GAITASUNAK
G2. Hiru dimentsioetako alorrean aztertzeko eta esperimentatzeko gaitasuna bereganatzea
G3. Material eta prozedura konkretuekin burututako eskulturetan berezkoak diren arazo metodologikoak, prozedurazkoak eta teknologikoak ulertzen ikasi, bere balio estetikoak, artistikoak eta kulturalak bereiztuz.
G4. Material bakoitzarekin ekintza plano desberdinak ikasiko ditugu: euskarriak (materia eta materialaren arteko erlazioa), antolakuntza ( parteak eta osotasunaren arteko erlazioa) eta esanahia (inguruarekiko erlazioa, ideologia, poetika, zoria, eta abar)
3. PINTURAKO TEKNOLOGIAK ETA PROZESUAK
Pinturaren praktikan sakontzeko helburuarekin, hainbat prozedura piktorikoen inguruko garapen esperimentala landuko da. Atal honek, prozedura piktorikoak eskaintzen duten aukeren miaketa oinarritutako praktika piktorikoa planteatzen du. Horregatik, ikasgai honek, ikasketa plangintzan bigarren urteko funtsezko ikasgaiaren partea izanik, Pintura I eta Pintura II ikasgaiak lantzen dituzten oinarrizko nozioak bereganatzen ditu, praktikaren bitartez ikaslearen egiteko jakintza aberasten laguntzen duelarik.
BEREZKO GAITASUNAK
G2. Teknologia Piktorikoen alorrean praktikarako gaitasuna bereganatzea
G3. Material eta prozedura konkretuekin burututako pinturetan berezkoak diren arazo metodologikoak, prozeduzkoak eta teknologikoak ulertzen ikasi, bere balio estetikoak, artistikoak eta kulturalak bereiztuz.
G4. Materialekin ekintza arlo desberdinak ikasiko ditugu: materia piktorikoaren berezko arazoak( pigmentuak, aglutinatzaileak, bernizak, disolbatzaileak eta bestelako gehigarriak) euskarriari dagokionak (materia eta materialaren arteko erlazioa, forma eta neurria), espazio piktorikoaren antolakuntzari (atalen eta osotasunaren arteko erlazioa) eta esanahia (inguruaren arteko erlazioa( ideologia, poetika, zoria, eta abar) dagokionak.
ZEHARKAKO GAITASUN OROKORRAK
G1. Artearen jakintza, jakintza teknikoa bezala ezagutzea
G5 Ikertzeko baliabideak eta metodologia sortzaileak edo/eta zientifikoak erabiltzea, baita galdeketa kritikoak ere, bai taldeka edo bakarka, aurrea hartzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak erakutsiz.
G6. Artearen historia, teoria eta ezagupen adierazgarrienak ezagutzea, baita artisten pentsamoldeak bere artelanen bitartez eta beste arte moldeekin izan ditzakeen erlazioen bitartez, lan piktorikoa, eskultorikoa, eta abar.
Proposamenetan garatutako gaietan teknikak ahalik eta era egokienean egokitzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. GRABATUA TP
IKASGAIAREN AURKEZPENA
Historian zehar inprimatutako irudi batean izan daitezkeen hainbat ikuspuntuen aurrean, beti irudi errepikatua izatearena azpimarratua izan da. Sormen grafikoaren aurrean kopia, errepikapena eta erreprodukzio bezalako nozioak nabarmendu egin dira. Grabatuak matrizeen bitartez originalak errepikatzeko duen gaitasuna, ez da prozesuaren alde nagusiena, honen emaitza baizik. Horregatik, oinarri teknikoak ezarri ondoren, teknika bakoitzetik bakarka edo konbinatuz, matrizeen erakuntzatik zabaltzen den esparru sortzailea garatuko da.
Errepikapena, erreprodukzioa eta seriea bezalako kontzeptuak ez dira nahastatu behar.
Edukiak hiru modulutan sailkatu eta ariketa praktikoak bezala landuko dira. Bakoitzean matrizeak eratzeko eta estanpatzeko prozesu, material eta tresna desberdinak erabiliz:
1. MODULUA. GRABATU KALKOGRAFIKOA: LERROA ETA ORBANA
Grabatu kalkografikoa, matrizeak eratzeko euskarria kobrea izango da. Garatuko diren teknikak:
- Teknika zuzena: Punta lehorra, zuzenean xafla marratuz (kobrea edo plastikoa erabili daiteke)
- Teknika ez-zuzenak: Akuafortea eta Urtinta
2. MODULUA. XILOGRAFIA: KEINUA ETA EGITURA
Xilografia edo egurrean zizelkaturiko grabatua, matrizea eratzeko euskarria egurra edo linoleoa izango dira. Ohitura jarraituz ehunaren norabideak jarraituz edo Testa erara zizelkatzen da.
3. MODULUA. SERIGRAFIA: KOLORE LAUA
Serigrafian matrizearen euskarria poliesterrezko pantaila berrerabilgarria da. Irudiak klisatuz edo pantaila partzialki estaliz lortzen da.
- Klixea eratzeko eskuzko teknika zuzenak eta ez zuzenak: produktu betegarriak edo txantiloiak erabiliz
- Klixea eratzeko teknika fotomekaniko zuzena: emultsio fotosensiblea eta fotolitoak erabiliz, (kolore lauak ez ezik, marrazkiak eta argazkiak ere klisatu eta estanpatu daitezke).
2. ESKULTURA TP
1. GAIA. IKASGAIAREN AURKEZPENA
Teknologiak artearekin eta eskulturarekin erlaziopean:
- Nabarmenki jakintza tekniko bat bezala asmatutakoa edo amestutakoa gauzatzeko gai dena.
- Teknologiak eta prozesuak formazio artistikoan: Teknologia balio estetikoa bezala;Teknologia eta sormena artean; Teknologia eta eskultura
- Ukimenaren garrantzia azpimarratzea, elementu desberdintzaile eta baliokidea, espazioaren perzepzioan eta mundua ulertzeko eran.
2. GAIA. MASAREN IZATEA ESKULTURAN
Jaikitzea, zapaltzea, hustea, antolatzea. Muga teknikoak, baliabide teknologikoak eta prozedurazkoak, prozesuaren berezitasunak.
- Prozesua formari egokitzea: prozedura gehigarriak, ebaspenak, eraikitzea; modelatzean berezkoak diren guztiak, zizelkatu, eta abar; ohituraz daudenak eta eguneratuz joan direnak.
- Osoa eta parteen arteko erlazioa: osotasunaren kontzeptua
- Izaera, jatorria, konposaketa eta materialek tektonika
- Neurria eta eskala prozedurazko erabilera eta teknika diziplinarretan
- Medio eta materialei egokitzea: moldeak eta bestelako baliabideak formak eratzeko
3. GAIA. ESPAZIOAREN GAIA ESKULTURAN
Zulatzea, eraiki, mugatu: muga teknikoak, baliabide teknologikoak eta prozedurazkoak eta prozeduraren berezitasunak.
- espazio eta denbora binomioaren ezarpena. Ez dugu espazio birtualetan pentsatzen (errealitate birtuala) elkar lotuak, batez ere ikusmenarekin, baizik eta fisikoki bizi daitekeen espazioa.
- Espazioa irudikatu edo iradoki beharrean, eraikitzeko materialetako elementu bat bezala erabiliko dugu
Denboraren izatea une desberdinetan ematen diren prozesu pertzeptiboen banakapenari lotuko litzateke
- Mugimenduaren nozioa ezinbestekoa eta berezkoa da espazioan eta denboran; espazioa materia mugimenduan existitzen denaren eite objektiboa eta erreala dela esan genezake
- Zatiketaren kontzeptua: harreman eta artikulazio espaziala
3. PINTURA TP
1. GAIA. IKASGAIAREN AURKEZPENA
Programaren aurkezpena. Lan proposamenak. Praktiken plangintza. Dokumentazioa bisuala. Erreferentzia bibliografikoak.
Teknologia eta prozesu piktorikoak artearen historian
Teknologia piktorikoak pinturaren praktika garaikidean
2. GAIA. OLEO PINTURAREN AUKERAK
Gardentasuna, opakotasuna eta materia
Adierazpenezko hiru ariketen bitartez, non irudia eta hondoaren arteko erlazioa nabarmentzen den gaia jorratuz, honako aukerak aztertuko dira:
- Lausodurak: grisaia akrilikoa oinarritzat duen oleoa eta bernizezko lausodurak kartoi harrizko euskarriaren gainean aplikatuak
- Alla prima: oleoaren estaltzeko eta opakutasuna emateko duen gaitasuna lantzea, zurgatzailea den inprimakia duen euskarriaren gainean.
- Gai piktorikoen adierazgarritasuna. Kolorearen erabileran sakonduz. Yuthe oihala euskarri bezala erabiliz.
3. GAIA. EUSKARRIAK ETA INPRIMAKIAK: BERE AUKERAK
- Euskarri materiala, forma eta formatoa
- Inprimakiak: emango zaien erabilerari egokitzea
Teknika berezien erabilera: Tenplea, Enkaustika, Collage
Klase ez presentzialetan burutu beharreko lanak: Pastela, Akuarela, Gouache
MetodologiaToggle Navigation
MINTEGIA
Ikasleek, taldeka edo bakarka aurkeztuko dituzten lanak ,elkarkidetzan bideratu eta erresolbitzeko metodología eraginkorren konbinaketa bideratuko da mintegian, hauek irakasgaiko beste proiektu batzuekin baloratuak eta kontrajarriak izanik.
Kasu bakoitzean alternatibak eta soluzio teoriko praktikoak eskainiz parteartzaileek proiektu bat azaldu eta garatzeko gai izan daitezen laneko testuinguru bat sortzea planteatzen da.
Mintegi hauetan irakasleak azalpen gutxi batzuk emango ditu, denborarik gehiena lan ekintza ezberdinak bultzatuz, bakarka edo taldeka.
LANTEGIA
Proiektuaren aurre burutazio eta argudiaketan oinarritutako proiektu personal bat bideratzeko lekua izan nahi du lantegiak. Irakaslearen laguntzarekin, bai teknikoki eta baita kontzeptualki.
Era partehartzaile batean konponduko dira bertan sortutako galdera eta arazoak.
Materiaren ezagumendu teorikoetan sakondu nahian, banaka edo taldean erresolbitzeko ariketa eta ereduak emango zaizkie ikasleei. Taldeko lana eta sintesirako gaitasunaren bila, eta, ikasleek ahozko komunikazioan treba daitezen, estabaida irekietara eta galdekizunen formulaziotara bultzatuak izango dira.
TUTORETZAK
Ikasleari banako harrera emateko espazio izango da Tutoretza, bakarrik lana egiteko gaitasuna ahalbideratuz, arazo pertsonalak zuzentzen saituz, eta, proiektuaren interesa eta helburuak era zehatz baten azaltzera bultzatuz. Banako, zein taldeko tutoretza era jarraian egiteak ahalbideratuko du ikaslearen inplikazio maila eta erantzuteko gaitasuna ikustea, lortu dituen ezagumendu eta abileziekin.
Bakoitzaren lan pertsonala ,bakarka edo taldean, kontsultak, bibliografía, izango dira ikaskuntza autonomo baten osagaiak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
- Banakako lanak (%): 30
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
OHIKO DEIALDIA
Ebaluazio jarraiaren bitartez egingo da ikaslearen ezagumendu eta konpetentzien ebaluaketa. Hau honela ulertzen delarik “ikas-irakatzkuntzan zehar era mailakatuan aplikatuko den prozesu, baliabide eta estrategia didaktiko multzoa, irakas-gidan definitzen diren legez. Ezberdinak izan daitezke ebaluatzeko sistema eta baliabide hauek: ekintzetan parte hartzea, praktikak, ahozko edo idatzizko lanak, txostenak, proiektuen garapenak, ariketa ireki eta praktikoen erresoluzioak, ikas koadernoak edo beste ebaluazio froga motak, azken finean, konpetentzia zehatzen eta zeharkakoen garapena ziurtatzea.“
Pentsatutako metodologiari egokitua dago ebaluazio sistema, bai banaka edo taldean proposatutako ariketak erresolbitu ahala balorazio jarraitu bat eskainiz. Epe ertaineko proiektu baten beharrei eta fase ezberdinei era baikorrean erantzun ahal izatea izango da ebaluazio jarraiaren helburua.
Asistentzia eta finkatutako epean lanak erresolbitzea balietsiko da, lantegi-mintegian egindako lanen jarraipenean oinarrituko da ikaslearen eboluzioaren ebaluaketa.
DEIALDIARI UKO EGITEA
Irakasgaiaren azterketaren data ofiziala baino hilabete lehenago irakasleari zuzendu beharko dio ikasleak, idatziz, deialdiari uko egitearen asmoa.
EBALUAZIO SISTEMARI UKO EGITEA
Azken azterketa baten bitartez ebaluatua izateko eskubidea eukiko du ikasleak. Hortarako ebaluazio jarraiari uko egiten diola idatziz adierazi beharko du, lau hileko irakasgaietan 9 asteko epea eukiko du hau egiteko, eta, 18 astekoa urte osokoetan, kurtso bakaoitzaren hasierako data hartuz abiapuntutzat.
EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA:
Ebaluazio presentzialaren ordez, ohiko deialdian.
Ohiko deialdian ebaluazio ez-presentziala edo urrutikoa egin behar bada, egutegi ofizialean aurreikusitako datak jarraituko dira. Irakasleak ikasleekin harremanetan egongo dira, eta proposatutako ariketen dosierra entregatuko dute e-mail bidez, pdf formatuan (gehienez 10 mega) eta/edo eGelaren bidez (gehienez 20 mega).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZOHIKO DEIALDIA
Ezohiko deialdietan ezin denean finkatutako ebaluazio sistema aplikatu, irakasgaiari dagozkion
ezagumendu eta konpetentziak ikasleak bereganatu dituela akreditatzeko sistema bat ezarriko da.
Azken ebaluketa egingo zaie ezohiko deialdian, ebaluazio jarraian parte hartu ez duten ikasleei
aplikatzen zaien irizpide berberekin.
Ebaluazioan zehar atal bakoitzerako eskatzen diren lan guztiekin osatutako karpeta aurkeztu beharko dute ikasleek. Atal guztietatik (pintura, eskultura edo grabatua) bat gainditu gabe eukita, atal horren azken probara aurkeztuko da. Bi edo hiru atalak gainditu gabe eukita, hiru ataletan eskatzen diren lan guztiak aurkeztuz gain , azken azterketa zein ataletan egin nahi duen aukeratu beharko du.
DEIALDIARI UKO EGITEA.
Irakasgaiaren azterkerta data ofiziala baino hilabete lehenago aurkeztu beharko zaio irakasleari deialdiari uko egiteko idazkia.
EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA:
Ebaluazio presentzialaren ordez, ezohiko deialdian.
Ezohiko deialdian ebaluazio ez-presentziala edo urrutikoa egin behar bada, egutegi ofizialean aurreikusitako datak jarraituko dira. Ikasleek proposatutako ariketen dossierra entregatuko dute e-mail bidez pdf formatuan (gehienez 10 mega) eta/edo eGelaren bidez (gehienez 20 mega).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Produktu kimikoekin edo beste elementu arrikutsuekin lan egiteko orduan babespen neurri bereziak hartu beharko dira eta ezinbestekoa izango da ziurtasun neurriak betearaztea lan prozesu hauetan.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
PINTURA
DOERNER, M. (1998). Los materiales de pintura y su empleo en arte. Barcelona: Ed. Reverté.
HAYES, C. (1980). Guía completa de pintura y dibujo. Técnicas y materiales. Barcelona: H. Blume.
IRUJO, J. (2008). La materia sensible. Técnicas experimentales en pintura. Barcelona: H. Blume.
SMITH, R. (1990). El manual del artista. Barcelona: H. Blume.
ESKULTURA
FOCILLON, H. (1983). La vida de las formas y elogio de la mano. Madrid: Xarait.
FRANCASTEL, P. (1990). Arte y técnica del siglo XIX y XX. Madrid: Debate.
LURIA, A.R. (1981). Sensación y percepción. Barcelona: Fontanella.
MARCHÁN FIZ, S. (1994). Del arte objetual al arte del concepto. Madrid: Akal.
NAVARRO LIZANDRA, J.L. (2005). Maquetas, modelos y moldes: Materiales y técnicas para dar forma a las ideas. Castelló de la Plana: Universtat Jaume I.
PALLASMAA. J. (2006). Los ojos de la piel. Barcelona: Gustavo Gili.
GRABATUA
DAWSON, J. (1982). Guía completa de grabado e impresión. Técnicas y materiales. Madrid: H. Blume.
IVINS, W.H. Jr. (1975). Imagen impresa y conocimiento. Análisis de la imagen prefotográfica. Barcelona: Gustavo Gili.
RUBIO MARTINEZ, M. (1979). Ayer y hoy del grabado. Sistemas de estampación. conceptos fundamentales. Historia y Técnica. Tarragona: Tarraco.
Gehiago sakontzeko bibliografia
GRABATUA
1. Moduloa Punta lehorra eta grabatu kalkografikoa
BARAÑANO, K. (1996) Albrecht Dürer. Obra gráfica. Bilbao: BBK.
CORDARO, M. (1990). Morandi. L’opera grafica. Rispondenze e variazioni. Roma: Electa.
FIGURA, S. (2007). Lucian Freud. The Painter’s Etchings. Nueva York: MOMA
VV.AA. (2012). Giovanni Battista Piranesi. La memoria visionaria. Dolianova: Grafica del Parteolla.
2. Moduloa Xilografia y linograbatua
CALZA, G.C. (2003). Hokusai. Londres: Phaidon.
ESCHER, M.C. (2002). M.C.Escher: estampas y dibujos. Colonia: Taschen.
FINE, R. (1993). Helen Frankenthaler: Prints. Washington: National Gallery of Art.
MARÉCHAL, F. (1982). Xilografías de Francoise Maréchal. Madrid: Erisa.
3. Moduloa Serigrafía
CHERIX, Ch. (2012). Print Out. New York: MOMA.
COLDWELL, P. (2010). Printmaking. A Contemporary Perspective. Londres: Black Dog Publishing.
PASTOR, J. (2013). Sobre la identidad del grabado. La Coruña: Ediciones del Limón.
WYE, D. (2004). Artists and Prints. Nueva York: MOMA.
Aldizkariak
GRABATUA
Grabado y Edición
Nouvelles de l´estampe
Printmaking Today
Web helbideak
PINTURA
http://www.arte10.com/foro/materiales-tecnicas/
GRABATUA
http://www.vam.ac.uk/content/articles/a/books-artists/
www.grabadoyedición.com
www.ogamipress.com
www.paulstolper.com
www.paceprints.com
www.geminigel.com
www.ulae.com
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARTEAGOITIA GARCIA, DAVID
- LARREA PRINCIPE, IRATXE
- LINAZA VIVANCO, GENOVEVA
TaldeakToggle Navigation
01A Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 13:00-16:00 (1) | ||||
11-20 | 13:00-16:00 (2) | ||||
21-30 | 13:00-16:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 13:00
- Ekain : 2023-06-12 13:00
Ikasgela(k)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
01B Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-17 08:30
- Ekain : 2023-06-14 08:30
Ikasgela(k)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
02A Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 13:00-16:00 (1) | ||||
11-20 | 13:00-16:00 (2) | ||||
21-30 | 13:00-16:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 13:00
- Ekain : 2023-06-12 13:00
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
02B Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 10:00-13:00 (1) | ||||
11-20 | 10:00-13:00 (2) | ||||
21-30 | 10:00-13:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-17 10:00
- Ekain : 2023-06-14 10:00
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
03A Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 13:00-16:00 (1) | ||||
11-20 | 13:00-16:00 (2) | ||||
21-30 | 13:00-16:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 13:00
- Ekain : 2023-06-12 13:00
Ikasgela(k)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
03B Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-17 08:30
- Ekain : 2023-06-14 08:30
Ikasgela(k)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
04A Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-16 08:30
- Ekain : 2023-06-13 08:30
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
04B Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 15:00-18:00 (1) | ||||
11-20 | 15:00-18:00 (2) | ||||
21-30 | 14:00-17:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-17 15:00
- Ekain : 2023-06-14 15:00
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
05A Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-18 08:30
- Ekain : 2023-06-15 08:30
Ikasgela(k)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
05B Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 12:00-15:00 (1) | ||||
11-20 | 12:00-15:00 (2) | ||||
21-30 | 12:00-15:00 (3) |
Irakasleak
- BARRAGAN MARTIN, MARTA
- DIAZ SARATXAGA, IRATXE EDURNE
- GARCIA RODRIGUEZ, DAVID
- JAUREGUI AZKARATE, SAHATSA
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-18 12:00
- Ekain : 2023-06-15 12:00
Ikasgela(k)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
31A Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 08:30
- Ekain : 2023-06-12 08:30
Ikasgela(k)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
31B Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 14:00-17:00 (1) | ||||
11-20 | 14:00-17:00 (2) | ||||
21-30 | 14:00-17:00 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-16 14:00
- Ekain : 2023-06-13 14:00
Ikasgela(k)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
32A Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 08:30
- Ekain : 2023-06-12 08:30
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
32B Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 12:30-15:30 (1) | ||||
11-20 | 13:30-16:30 (2) | ||||
21-30 | 13:30-16:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-16 13:30
- Ekain : 2023-06-13 13:00
Ikasgela(k)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
33A Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 08:30-11:30 (1) | ||||
11-20 | 08:30-11:30 (2) | ||||
21-30 | 08:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-15 08:30
- Ekain : 2023-06-12 08:30
Ikasgela(k)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)
33B Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 13:30-16:30 (1) | ||||
11-20 | 13:30-16:30 (2) | ||||
21-30 | 13:30-16:30 (3) |
Irakasleak
Azterketa
- Maiatz : 2023-05-16 13:30
- Ekain : 2023-06-13 13:30
Ikasgela(k)
- AULA PINTURA 00C10 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
- ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)
- AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (3)