Sarrera-arteko-gradua

Arteko Gradua

Aplikazio habiaratuak

grado-arte-presentacion

Arteko Graduak artearen oinarri tradizionalak eta egungo panoramako proposamen berri eta abangoardistenak sakon ezagutzeko behar dituzun tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu. Hizkuntza, prozedura eta teknologia berriak ikasi eta probatuko dituzu eta sormenaren, ekoizpenaren, zabalkundearen eta ikerketaren arlo desberdinetako prestakuntza jasoko duzu.

Titulazioak eskainiko dizun ikasketa programa zabala eta malgua da, eta barne hartzen ditu norberaren proiektuak eta lankidetzakoak, proiekzio profesional garrantzitsua izateaz gain, pertsonen bizitzan ere proiekzioa daukatenak. Gainera, hiru aipamen izango dituzu espezializatzeko: Arte Medioak eta Teknologia; Eskultura: Testuinguruak eta Lekuak; eta Pintura eta Grafikoak.

Era berean, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.

Guzti horrek erakutsiko dizu jarduera artistiko eta sortzailea norbera eta taldea ezagutzeko bide bat ere badela. Izan ere, ezinezkoa baita gizartea osotasunean ulertzea bere erreferente estetikoetan eta horien esanahian sakondu gabe.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Arte Ederren Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

arteederrak.fak@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

8,398 ezohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

148 plaza

botoia-liburuxka-Arte-Ederren-Fakultatea

4_razones_Bellas Artes_Arte

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Arteak, sormenak eta irudiak gero eta pisu handiagoa daukate gizartean, ekonomian eta lan merkatuan.
  • Arte Ederren Fakultatea eta bere irakasleak prestigiodunak dira estatu mailan.
  • Kalitatezko ekipamendua: tailerrak, laborategiak, platoak, informatika gelak, etab.
  • Artista, museo, enpresa eta erakundeekin lankidetzak, eta egitarau osagarri zabala jarduera, tailer, lehiaketa, deialdi eta abarrekin.

arteko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Artearen eta kulturaren adierazpen desberdinak (pintura, eskultura, ikus-entzunezko teknologiak, etab.) interesatzen bazaizkizu, pertsona sortzailea eta jakinguraz betetakoa bazara eta estetikak ardura badizu, Arteko Graduan dago zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

  • Sorkuntza artistikoa: pintura, eskultura, irudigintza, grabatua, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak eta teknologia berriak
  • Ikus-entzunezko errealizazioa eta produkzioa
  • Arte kritika eta erakusketen komisariotza
  • Kulturguneen eta erakusketa guneen zuzendaritza, kudeaketa eta horien gaineko aholkularitza enpresetan eta erakundeetan
  • Irakaskuntza eta ikerketa