XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Antolaketarako eta plangintzarako gaitasuna automobilgintzako enpresaren arloan, kalitate printzipioak eta metodoak aplikatuz.
  • Arazoak ekimenez konpontzea, erabakiak hartzea, sormena, arrazoibide kritikoa eta lidergoa izatea, eta ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzea eta transmititzea.
  • Arduratsua, autonomoa eta txukuna izatea lanean, eta prest egotea ikasteko eta berritzeko, kontuan hartuta ezinbestekoa izango duela etengabeko prestakuntzan jarraitzea eta ingurune aldakorretara egokitzeko gauza izatea.
  • Automobilgintzaren arloan nahitaez bete beharreko zehaztapenak, arautegiak, legeak eta arauak erabiltzea.
  • Automobilgintzaren ingeniaritzako eta ibilgailuen fabrikazioko teknikak aplikatzea ikerketa eta garapenaren eta legegintzaren arloan.
  • Automobilgintzaren ingeniaritzako irtenbide teknikoen inplementazioak gizartean daukan inpaktua analizatzeko eta baloratzeko gaitasuna, eta inplementazio horretan garapen jasangarriaren printzipioak aplikatzeko gaitasuna, inpaktu ekonomikoak kontuan hartuta.
  • Automobilgintzaren ingeniaritzaren arloko proiektuak garatzea egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektriko eta elektronikoak, instalazio eta planta industrialak eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak diseinatu, eraiki, fabrikatu, instalatu, muntatu edo ustiatzeko.
  • Gai oinarrizkoak eta teknologikoak eta tresna informatikoak ezagutzea, metodo eta teoria berriak ezagutu ahal izateko, eta gai izateko egoera berrietara egokitzeko, automobilgintzaren ingeniaritzaren arloko datu base zientifikoak, argitalpen teknikoak eta legeria erabiliz..
  • Ingeniaritzako arazoak ebaztea ikuspegi eta tresna konputazionalez.
  • Ingeniaritzako metodologiaren estrategiak aplikatzea: arazoak kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, hipotesiak egitea eta irtenbideak proposatzea automobilgintzaren ingeniaritzako modeloak erabiliz.
  • Ingeniaritzako proiektuak zuzendu eta diseinatzea ibilgailuen fabrikazioari aplikatuta.
  • Neurketak egitea ,bai eta kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak, lan planak eta antzekoak ere bai automobilgintzaren ingeniaritzaren arloan.
  • Taldean eraginkortasunez lan egitea, gaitasunak eta ezagutzak bateratuz erabakiak hartzeko, diziplina anitzeko eta hizkuntza anitzeko ingurune batean.
  • Teknologia edo enpresa ingurune aldakorrean lan egitea, betiere kontuan izanik pertsonen, enpresen eta erakundeen helburuak.
  • Tresna konputazionaletan oinarritutako ezagutza teknikoak erabiltzea ibilgailuak eta haientzako tresneria diseinatzeko.