Breadcrumb

Sarrera-grado-ingenieria-automocion

Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

automobilgintzaren-ingeniaritzako-gradua-presentacion

Automobilen sektorea estrategikoa da gure inguruan, eta garrantzitsuenetako bat, mundu osoan. Erronka asko eta zirraragarriak ditu: 3Dn inprimatutako autoak, auto elektrikoak, auto autonomoak… Bide horretan, automobilgintzaren ingeniaritzaren profesionalek parte hartze aktiboa izaten dute.

Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduak beharrezkoa den prestakuntza emango dizu instalazioak eta ekipoak proiektatu, kalkulatu, diseinatu, analizatu, eraiki, martxan jarri eta haiekin jarduteko gai izan zaitezen, industriaren arloan, oro har, eta, automobilgintzako industrian, bereziki. Diziplina anitzeko ingurunetan proiektuak gidatzeko eta zuzentzeko gai izango zara, baita enpresak antolatzeko eta planifikatzeko ere.

Gradu honek lan merkatuaren eskaerei erantzun behar die; hortaz, ikasketa plana konfiguratzean kontuan hartu dira sektoreko enpresak. Hala, graduan, ikasle guztiek enpresetan egonaldiak egiteko prestakuntza dualeko 42 kreditu izango dituzte, beren prestakuntza pertsonalizatze aldera.

Ikasketa planak EHUduala Ereduaren irizpideak betetzen ditu, baita 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak ere. Beraz, aldi brean tartekatu ahal izango dituzu unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin lotura zuzena duen ordaindutako lan jarduera. Gainera, banakako prestakuntza proiektu bati esker, eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzaz, albait etekinik handiena aterako diezu bi mundu horietan izandako esperientziari.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Araba

Harremanetarako

subdir.oacademica.ei-vi@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

10,685 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Gasteizko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-automocion-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Auto eta motorren zale amorratua bazara, gozatuko zara graduko ikastaro guzti-guztietan.
  • Aurre egin ahal izango diezu ibilgailuarekin lotutako erronka berri guztiei: nabigazio autonomorako sistemak, ibilgailu elektrikoak…
  • Formakuntza osatu ahal izango duzu sektoreko enpresa nagusienetan, bertan ikasketa pertsonalizatua izanik.
  • Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.

automobilgintzaren-ingeniaritzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Auto eta motorren zale amorratua bazara, ekimen, sormen eta arrazonamendu kritikorako gaitasunak, eta erabakiak hartzeko eta líder izateko dohainak badituzu, eta matematika eta fisikako oinarrizko ezagutzak badituzu, Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua titulu egokia da zuretzat.

Irudia

Irteera profesionalak

Diziplina anitzeko ingurunetan, automobilgintzaren barruan, eta askotariko industria ingurunetan, batez ere:

  • Antolakuntzan
  • Fabrikazioan
  • Mantentze-lanetan
  • Kalitate bermean
  • Bulego teknikoetan
  • Produkzioan
  • Langileen kudeaketan
  • Taldeen zuzendaritzan

Baita teknologia berriei lotutako arloetan eta Industria 4.0ri lotutako gaietan ere.