Breadcrumb

Titulua-negozioen-kudeaketako-eta-LLHH-eta-GB-gradu-bikoitza

Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak

Aplikazio habiaratuak

Aurkezpena-negozioen-kudeaketako-eta-LLHH-eta-GB-gradu-bikoitza

Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitzak arlo ekonomikoan eta enpresen gestioan profesionalki aritu nahi duten eta horretarako bokazioa duten ikasleak ditu helburuko jasotzaile, bai eta lanaren munduan, lan harremanen eta giza baliabideen arloan ere.

Enplegu falta eta dagoen lanaren kalitate eskasa dira gaur egun gure gizartearen kezka nagusia. Aldi berean, enpresa gehien-gehienak txiki eta ertainak dira, aholkularitza eta gestio egoki eta ona behar dituztenak. Horregatik, gradu bikoitz honek erantzuna ematen dio behar honi: arlo juridiko eta ekonomikoan prestatutako eta gizartearen eta pertsonen premiekiko konpromiso handia agertuko duten profesionalen beharrari.

Bost ikasturte akademikotan zehar, gaitasun eta trebetasun ugari eskuratuko dituzu eta diziplina anitzeko prestakuntza osoa jasoko duzu helburu hauekin: enpresa eta lan munduaren ikuspegi zabal eta kualifikatua lortzeko, edozein enpresa zein antolakunde gestionatzeko gai izateko edo zeure enpresa proiektuari ekiteko, lan agertoki berriak ulertu, interpretatu eta bertan parte hartzeko gai izateko.

Gradu bikoitz hau Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Leioa-Erandio eremuan) eta Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkano, Bilbon) irakasten da.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

360 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,42 €

Gutxieneko nota

8,781 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

30 plaza

botoia-liburuxka-Lan-Harreman-eta-Gizarte-Langintza-Fakultatea

Arrazoiak-negozioen-kudeaketako-eta-LLHH-eta-GB-gradu-bikoitza

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Enpresa eta negozioak gestionatuko dituzu, baita abian jarri ere zeure enpresa proiektua bera.
  • Prestakuntza jasoko duzu arlo juridikoan, ekonomian eta lan eta giza baliabideen antolakuntzan. Honetara, lan egin ahal izango duzu enpresekin eta langileekin.
  • Edozein dimentsiotako enpresetan lan egiteko gai izango zara, bereziki ETEetan, gure inguru honetan gehienak direla kontutan hartuta.
  • Ingurune akademiko parte hartzaile bateko kide izango zara, berdintasun eta justiziarekin konpromezua daukana.

Profila-negozioen-kudeaketako-eta-LLHH-eta-GB-gradu-bikoitza

Sarrera-profila

Baldin eta gaitasun analitikoa baduzu; antolatzeko eta plangintzak egiteko gai bazara; interesgarri baderitzezu ekonomiari, enpresei eta lan munduko gaiei, edozein eratakoak direla ere; inguruko gizarte, ekonomia, kultura eta politikaren errealitatearekiko sentibera eta konprometitua bazara, zeuretzat duzu Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza.

Irudia

Irteera profesionalak

Edozein tamainatako enpresetan eta administrazio publikoan, zeregin hauetan:

  • Enpresen kudeaketa integrala.
  • Ekonomia, finantza, zerga eta lan arloetako kudeaketa eta aholkularitza.
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa.
  • Giza baliabideen zuzendaritza eta kudeaketa.
  • Finantza, kontabilitatea eta ikuskaritza zuzendaritza.
  • Aholkularitza eta lan kudeaketa sindikatu edo enpresa batean gizarte gradudun moduan.
  • Langile eta enpresen ordezkaritza judiziala.
  • Lan sustapenerako eta laneratzeko estrategiak landu eta ezartzea.
  • Lan arriskuen prebentzioa.
  • Administrazio publikoa: ekonomia eta finantza gestioa, diruzaintza, lan ikuskaritza, laneko segurtasun eta osasuna eta abar.
  • Irakaskuntza, unibertsitatean, bigarren hezkuntzan eta lanbide hezkuntzan.

Horrez gainera, tresnak eta jakintza nahikoak izango dituzu zeure enpresa proiektua martxan jartzeko.