XSLaren edukia

Irakasleak

ELENA NATIVIDAD CATALAN MARTINEZ

Ezagutza arloa
Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
Saila
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.catalan@ehu.eus

Zaragozako Unibertsitatean Historian lizentziatua (1986). Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Ekonomikoan doktorea (1992) eta Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak saileko irakasle agregatua.

Bere ikerketa-lerroak kleroaren analisi ekonomikoan oinarritzen dira, baina baita ere joera demografikoetan eta Euskadin eta Errioxan Aro Modernoan zehar baserri eta hiri munduan jazotako ekonomia-hazkundean. Halaber, sozietate-egituren analisiaren bidez Gipuzkoako industrializazioan eta bertako enpresa-ekimenen jatorrian sakondu du. Guztira, honako argitalpenen egilea da: 4 liburu, 9 liburu-kapitulu, inpaktu aldizkarietako (JCR) 6 artikulu, SCOPUS aldizkarietako (SJR) 5 artikulu, RESHean ondo kokatutako nazio-hedadurako aldizkarietako 16 artikulu eta nazio eta nazioarteko kongresuetako 35 txosten. CNEAIk aitortutako bi seiurteko ditu.

Goi-mailako Irakaskuntza Europako Hezkuntza Eremura egokitzeko prozesuan parte hartze aktiboa izan du, irakasleen eta irakasle-taldeen hezitzaile gisa. Horrekin batera, konpetentzien garapenari eta ikaslegoaren atxikimenduari lotutako Hezkuntza-Berrikuntzako hainbat taldetako partaide izan da (horietako batean ikertzaile nagusi ere bai). 13 artikuluren eta 2 libururen egile da beste taldekide batzuekin batera. Gainera, Ekonomiaren eta Ekonomia Historiaren irakaskuntzaren inguruko 32 kongresutan parte hartu du, horietako 4tan Batzorde Zientifikoko kide izanez.