XSLaren edukia

Irakasleak

PATRICIA ABELAIRAS ECHEVARRIA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
patricia.abelairas@ehu.eus

Patricia Abelairas Etxebarria Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko Ekonomia Aplikatua V Saileko irakaslea da.

Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen 2001. urtean Analisi Makroekonomikoa-Monetario eta Finantza Ekonomiako Arloan. Doktoratu zen 2008. urtean Politika Publikoak Europar Batasunean doktoretza eginez eta La Problemática de los Suelos Rústicos Periurbanos: Un Análisis de Precios Hedónico Espacial de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y Zonas Limítrofes izenburua jarritako tesia irakurriz.

Euskaraz eta gaztelaniaz irakasten du Ekonomiarako Sarrera irakasgaietan, bai Mikroekonomia eta Makroekonomia arloan. Enpresa Kudeaketarako Sistema Informatikoak irakasgaia ere irakasten du.

Bere ikerketa-ildo nagusiarekin zerikusia duten hainbat ikerketa-proiektuetan parte hartu du, hau da, etxebizitza eta lurraren prezioak aztertzea espazio ekonometriako tekniketan oinarrituta. Ikerketa horien emaitzak aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko kongresu ugarietan. Nazioarteko aldizkarietan argitaratutako artikulu zientifikoko egilekidea da, hala nola, Land Use Policy. Unibertsitateko ikasgeletan sare sozialen aplikazioaren inguruan ere ikertzen du, arearen gaineko hainbat kongresutan parte hartuz eta aldizkari zientifikoetako hainbat artikulu argitaratuz.