XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA ANGELES BUSTAMANTE GALLEGO

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
marian.bustamante@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lizentziatua (1995) eta doktorea (2002) da Elikagaien Zientzia eta Teknologian. 2007az geroztik Nutrizio eta Bromatologia Arloan (Farmazia Fakultatean) egiten du lan irakasle. UPV/EHUko IKD egituratutako irakaskuntza ZEHARGAITUZ taldeko kidea da.

LACTIKER (Animalia jatorriko elikagaien kalitatea eta segurtasuna) ikerketa-taldeko kidea da, non bere ikerketa-jarduerak ildo hauetan garatu baitu: Gazta eta gatzagien karakterizazioa; esnean, gaztetan eta animalien elikaduran gantz-disolbagarriak diren bitamineko isomeroak zehaztatzea; eta Gaztaren errendimendua hobetzeko faktore teknologikoak.

2008az geroztik UPV/EHUko Gluten Analisiaren Laborategiko ikerketa taldearekin egiten du lan, ENACek ziurtatutako (774/1626 zk), laborategiaren kalitatearen arduradun.

Haren ikerketa jarduaren ondorioz, artikulu zientifiko, liburu eta liburu kapituluetako egikilea da. Horretaz gain, parte hartu du ikerketa proiektuetan, OTRIren bidez egindako transferentzia kontratuaetan eta nazio eta nazioarteko kongresu zientifikoetan.

Unibertsitateko eremuz gain, elikagaien enpresetarako osasun eta higiene aholkularitzan zein elikagaien segurtasun sistemak ezartzeko arloetan ere egin du lan (2001-2005). 2011z geroztik, Akreditazio Erakunde Nazionalarekin (ENAC) laguntzen du ikuskatzaile tekniko, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren menpeko azterketa-laborategietan ikuskapenak egiten.