XSLaren edukia

Irakasleak

IÑAKI ETAIO ALONSO

Ezagutza arloa
Elikagaien Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.etaio@ehu.eus

Iñaki Etaio Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Farmazia fakultateko irakaslea da, baita Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea-ren (LASEHU) eta Lactiker - Animalia jatorrizko produktuen segurtasun eta kalitatearen ikerketa taldearen ikertzailea ere. Bere ikerketa eremua elikagaien kalitatea zentzumenen bidez neurtzeko metodoen garapenari lotuta dago. Estatuan akreditatzen lehena izan zen ardoaren kalitate sentsoriala neurtzeko metodoaren garapena eta praktikan jartzea bere doktoretza-tesiaren zatia izan zen. Kalitatea neurtzeko metodoez haratago, deskribapenerako eta kontsumitzaile ikerketan ere parte hartu edota zuzendu ditu, ardoaz gain, gazta, txahal, arkume edota moxal haragia, oliba olioa, ogia, babarrunak eta tomate produktuekin, besteak beste.