XSLaren edukia

Irakasleak

ELENA FORMOSO ESTENSORO

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Kimika Fisikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.formoso@ehu.eus

Kimikan lizentziatua (2004 Madrilgo Autonoma Unibertsitatea) Sari Bereziarekin eta Kimika Teorikoa eta Konputazionalean doktore cum-laude (2010 UPV/EHU).

Doktorautza garaian RNase A entzimak katalizatzen duen RNA-ren hidrolisi erreakzioaren mekanismoa ikertu zuen. Horretareko teknika konputazional desberdinak erabili behar izan zituen (dinamika molekular klasikoetatik hasieta QM/MM metodo hibridoak arte). Hauek menderatu ahal izateko hainbat talde internazionaletan egin zituen egonaldiak.

Lehengo post-doktorautza Prof. Michele Parrinello-ren taldean egin zuen (2011-2014 Universita Svizzera della Italia eta ETH Zurich), simulazio metodo berritzaileak eta puntakoak ikasten. Bigarren post-doktorautzan, Prof. Jesus Ugalderen taldean (2014-2017 Donostia International Physics Center), ikasitakoa inplementatu eta aluminioak sistema biologikotan duen eragina ikertzen igaro zuen.

2017 -tik aurrera UPV/EHU-n ikerkuntza eta dozentzia lanak egiten egon da, irakasle atxikiaren plaza Kimika Fisikoa Sailan 2018. urtean lortu zuen arte.

Irakasgaiak Farmaziako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduetan lehenego mailan eta Theoretical Chemistry and Computational Modelling master interunibertsitarioan ditu.

17 artikulu nazioarteko errebistetan ditu, 11 konferentzi internazionaletan hitzaldi gonbidatua eman du eta 16 ikerkuntza proiektutan aritu da, horietatik bitan ikertzaile nagusi gisa.

http://www.ehu.eus/chemistry/theory/1_group/dr-elena-formoso/