XSLaren edukia

Irakasleak

CARMEN MASDEU MARGALEF

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa I
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
carmen.masdeu@ehu.eus

Farmazian Lizentziatua 1997. urtean Bartzelonako Unibertsitatean. Bertan, bere ikerketa-jarduera Kimika Organiko Laborategian hasi zen, Farmazia Fakultatean. 1998. urtean Master Esperimentala aurkeztu zuen, Sintesi Organikoan eta Kimika Farmazeutikoan.

2000. urtean, Almirall enpresaren medikuntza-kimikoaren sailean lanean hasi zen. Bitartean, 2007. urtean, Lavilla irakaslearen zuzendaritzapean Bartzelonako Unibertsitatean, Farmazian doktore titulua eskuratu zuen, Doktoregoko Sari Berezia lortuz.

Ondoren, Espainako Zientzia eta Hezkuntzaren Ministerioak beka bat eskaini zion, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean Claudio Palomo irakaslearen taldean doktoretza osteko egonaldia egiteko, Sintesi asimetrikoaren arloan.

2010. urtean, Cossio irakaslearen taldeak eratutako spin-off-ean, Ikerchem-ean, kontratatu zuten. Enpresa honen ikerketa-jarduera nagusiena itu epigenetikoei bideratutako minbiziaren aurkako farmakoen bilaketa zen.

Irakaslea 2015. urtean hasi zen UPV/EHUko Farmazia Fakultatean Kimika Organikoa I Sailean gaur egun arte. Irakasgai teorikoak zein praktikoak irakasten ditu Farmaziako, Giza Nutriozio eta Dietetikako, Ingurumen Zientzietako, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduetan.

Gaur egun, bere ikerketa-jarduera Palacios irakaslearen taldeari lotuta dago.