XSLaren edukia

Irakasleak

IRATXE URKIA SUSIN

Ezagutza arloa
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
iratxe.urkia@ehu.eus

Iratxe Urkia dietista-nutrizionista da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eskutik (2017), eta “Elikadura, Nutrizioa eta Metabolismo Master Europarra” burutu zuen Nafarroako Unibertsitatean (2018).

Ikerkuntza munduan lehenengo pausoak Basque Culinary Centerreko Ikerketa eta Garapeneko sailean egin zituen, eskolako haurren elikadura portaerak aztertzen zituen esku-hartze programa batean parte hartuz. Gerora, Kopenhageko Unibertsitatean Nutrizio, Ariketa Fisiko eta Kirol sailean egindako egonaldian zehar PREVIEW ikerketan kolaboratu zuen, bestelako gai bat jorratuz, dietako proteina kantitatea eta apetitu sentsazioen arteko erlazioa, hain zuzen ere.

Egun, “Mindfulness-ean eta onarpenean oinarritutako talde esku-hartze programa baten eraginean gainpisua edo obesitatea duten pertsonen ongizate fisiko eta emozionalean” izenpeko MINECO ikerketa proiektu batean lanean dihardu dietista-nutrizionista gisa, EHUko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendu sailean.

Era berean, haurren elikagai berriekiko onarpenean eragina duten faktoreen ezaugarritzearen hurbiltze kuasi-esperimental baten inguruko doktoretza gauzatzen dabil (Dastatuz proiektua), EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientzien sailean.