XSLaren edukia

Mikrobiologiaren Oinarriak25113

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25113

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3969
Gelako p.66
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Mikrobiologia bizitzaren zientzien taldean barneratzen den diziplinetariko bat da eta bertan mikroorganismoen oinarrizko alderdi teorikoak eta praktikoak aztertzen dira. “Mikrobiologiaren oinarriak” Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduko 2. mailako oinarrizko gaietako bat da. Biologia eta Biokimika (M02) izeneko moduluaren barruan dago. Ikasgai hau era egokian jarraitzeko komenigarria da ikasleak aurretik Biologia eta Biokimika esparruetako ezagutza izatea.

Irakasgai honen helburua ikasleak mikroorganismoen aniztasun handia ezagutzea da. Horretarako, organismo prokarioto, eukarioto eta azelularren talde nagusien ezaugarri orokorrak, egiturak eta fisiologia deskribatuko dira. Gainera, mikroorganismoak kontrolatzeko metodoak eta mikroorganismo eta gizakien arteko interakzioak aztertuko dira, ostalariaren defentsak eta mikroorganismoen patogenia zehazten duten faktore nagusiak ikasiz. Beraz, irakasgai hau lagungarria izan behar da Graduan geroago ikasten diren “Elikagaien Mikrobiologia eta Higienea” edo “Mikrobiologia Industriala” irakasgaiak ulertzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK

1. Mikroorganismo prokariotoen eta eukariotoen izaera deskribatu eta beraien antolaketa mailak ezagutu. Egitura nagusiak dagokien funtzioarekin erlazionatu eta aztertu.

2. Egituraren zein erreplikatzeko mekanismoaren arabera organismo azelularren (birusak, biroideak eta prioiak) izaera bereizgarria azaldu.

3. Mikroorganismoek jasan ditzaketen aldaketa genetikoak eta beraien erabilera manipulazio genetikoan ulertu eta azaldu.

4. Mikroorganismoen populazioak inhibitzeko, suntsitzeko edo deuseztatzeko kontrol-mekanismo nagusiak ezagutu. Mekanismo hauek mikroorganismoak kontrolatzeko nola aplikatu jakin, materialen arabera.

5. Mikroorganismo-gizaki erlazio ekologikoa, ostalariaren defentsa mekanismoak inbasioaren aurka eta mikroorganismoen ihesbideak aztertu.

6. Mikroorganismoen manipulaziorako eta aztertzeko oinarrizko trebetasuna lortu laborategiko ohitura zuzenak jarraituz.

7. Terminologia zientifiko egokia ezagutu eta erabili.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ATALA: MIKROBIOLOGIAREN SARRERA

1. Mikrobiologiaren orokortasunak.

2. Mikroorganismoen izaera eta kokapena sistema biologikoetan.

3. Mikroorganismoen behaketa.



II. ATALA: BAKTERIOLOGIA

Bakterio-zelula: egitura eta funtzioa.

4. Bakterioen morfologia. Horma zelularra.

5. Mintza eta zitoplasma.

6. Material genetikoa eta zatiketa zelularra.

7. Beste egitura batzuk.

Bakterioen elikadura, metabolismo eta hazkuntza.

8. Bakterioen elikadura eta kultiboa.

9. Bakterioen metabolismoa.

10. Bakterioen hazkuntza.

11. Bakterioen hazkuntzan eragiten duten faktoreak.

Bakteriologian erabilitako metodoak.

12. Bakterioen taxonomia.

13. Bakteriologian erabilitako metodoak



III. ATALA: BIROLOGIA

14. Organismo azelularrak: birusak, biroideak eta prioiak.

15. Birusen ugalketa.

16. Birologian erabilitako metodoak.



IV. ATALA: ZELULA EUKARIOTOAK: ONDDOAK ETA PARASITOAK

17. Onddoen egitura eta morfologia.

18. Onddoen hazkuntza eta sailkapena.

19. Mikologian erabilitako metodoak.

20. Protozooak eta helmintoak.



V. ATALA: MIKROORGANISMOEN GENETIKA

21. Mutazioa eta errekonbinazioa.

22. Material genetikoaren transferentzia bakterioen artean.

23. Ingeniaritza genetikoa.



VI. ATALA: MIKROORGANISMOEN KONTROLA

24. Mikroorganismoen kontrola. Eragile fisikoak.

25. Mikroorganismoen kontrola. Eragile kimikoak.



VII. ATALA: MIKROORGANISMOAREN ETA OSTALARIAREN ARTEKO ERLAZIOA

26. Giza mikrobiota.

27. Ostalariaren erantzuna infekzioari.

28. Mikrorganismoen patogenizitatea.

29. Zelula ostalariaren eta birusaren arteko erlazioa.

30. Gaixotasun infekziosoen epidemiologia.



PROGRAMA PRAKTIKOA

1. Hazkuntza-medioak prestatu.

2. Mikroorganismoen ereintza-teknikak hazkuntza-medio solido eta likidoetan.

3. Mikroorganismoak isolatu eta hazi: hazkuntza-medio elikagarrien, hautakorren eta bereizgarrien erabilera. Kultibo puruak.

4. Mikroorganismoen behaketa mikroskopioan. Behaketa freskoa eta tindaketak.

5. Bakterioen identifikazioa: froga biokimikoen bidez.

6. Hazkuntzaren kuantifikazioa. Unitate kolonia-eratzaileen kontaketa.

7. Desinfektzaileen balorazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan irakasleak gaiaren kontzeptuak azaltzeko azalpenak emango ditu. Gainera, hainbat jarduerak egingo dituzte klasean eta laborategiko praktiketan klase magistraletan zehar deskribatutako alderdi batzuk garatuko dituzte.

Irakasgai honen kalifikazioa jarduera desberdinetan lortutako emaitzetan oinarrituko da.

COVID-19 pandemiaren ondoriozko egoera soziosanitarioak aurrez aurreko irakaskuntza zaildu edo eragotziko balu, irakaskuntza on-line emango litzateke UPV/EHUk duen plataforma erabiliz, webgunean eskuragarri dauden sarbide libreko baliabide digitalekin batera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 75
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A) ETENGABEKO EBALUAZIOA

Atal hauek izango ditu:

- Test motako azterketa partziala (ez baztertzailea). Balioa: nota finalaren %10a.

- Proposatutako ariketak/problemak egitea. Balioa: nota finalaren %10a.

- Laborategi praktikak. Eduki praktikoaren eta laborategian izandako jarreraren banakako ebaluazioa. Balioa: nota finalaren %15a.

- Banakako amaierako proba integratzailea. Erantzun anitzeko test motako galderaz osatutako galdetegi bat izango da (galdera bakoitzak zuzena den erantzun bakarra izango du, puntu bateko balioarekin, eta huts bakoitzak 0,33 puntu kenduko ditu). Teoria-programako UNITATE DIDAKTIKO guztiak barne hartuko ditu. Balioa: nota finalaren %65a.



Azkeneko kalifikazioa aurreko kalifikazioen gehiketatik lortuko da, baina laborategiko praktiken azterketa eta banakako amaierako proba teorikoa independenteki GAINDITZEA BEHARREZKOA izango da.



B) AZKEN EBALUAZIOA

Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez duten ikasleek ebaluazio mota horri uko egiteko aukera izango dute lauhilabetearen lehenengo 9 asteetan zehar. Horretarako, aipatutako epean irakasgaiaren irakasleari entregatu beharko diote sinatutako uko-egitearen eskaera.

Kasu honetan, irakasgaiaren ikaskuntza-emaitzen lorpena azken ebaluazio sistema bidez frogatuko dute, hurrengoaz osatuta egongo dena:



1. Banakako amaierako proba. Balioa: irakasgaiaren nota finalaren %85a.

Erantzun anitzeko test motako galderaz osatutako galdetegi bat izango da (galdera bakoitzak zuzena den erantzun bakarra izango du, puntu bateko balioarekin, eta huts bakoitzak 0,33 puntu kenduko ditu). Teoria-programako UNITATE DIDAKTIKO guztiak barne hartuko ditu.



2.Laborategiko praktikak. Balioa: irakasgaiaren nota finalaren %15a.

Laborategiko praktika bat burutu beharko da, zeinean teknika mikrobiologikoen eta parasitologikoen erabilerarekin loturiko ikaskuntza-emaitzak ebaluatuko diren, edo, praktikak aurretik burutu badira, laborategiko praktiken azterketa bat egin beharko da. Lehenengo aukera burutzeko (laborategiko praktika), gutxienez tutoretza akademikozko 2 orduetara aurkeztu beharko da ikaslea.



Azken ebaluazioaren kasuan ebaluazioaren zati biak (azken proba teorikoa eta laborategiko praktikak) independenteki GAINDITU BEHARKO DIRA ere.



Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da eskura dauden baliabideak erabilita.



DEIALDIARI UKO EGITEA

2019-20 ikasturterako, Ikasleen Ebaluazio-Araudiko 12. artikuluaren berriztutako 2. puntuaren arabera eta azterketa finalaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren %65 izanda, bai ebaluazio etengabean zein azken ebaluazioan azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiaren ebaluazio sistema azken ebaluazioa izango da, ohiko deialdian azaldutako irizpideak jarraituz. Ikasleak ohiko deialdian laborategiko praktikak gainditzen baditu, praktiketako nota gordeko zaio.

Kurtsoan zehar etengabeko ebaluazioa egin duten ikasleek, jarduera hauetan lortutako emaitza positiboak ezohiko deialdirako mantentzea eskatu dezakete. Horretarako, jakinarazi beharko diote irakasgaiaren arduraduna den irakasleari. Etengabeko ebaluazio hori mantentzea eskatzen duten ikasleentzat banakako proba finalak etengabeko ebaluazioan aipatutako irizpideak izango ditu.

Etengabeko ebaluazioan lortutako nota positiboak eta laborategi-praktiketako notak soilik gordeko dira uneko ikasturte akademikoan zehar.



Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da eskura dauden baliabideak erabilita.



Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez bertaratzearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Praktikak egiteko protokoloa eta koadernoa
- Laborategiko bata
- Errotuladorea
- Pizgailua
- Ilea lotzeko goma

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Madigan M, Martinko J, Bender K, Buckley D, Stahl D. Brock. Biología de los Microorganismos. 14th ed. Pearson. 2015.

- Madigan MT y cols. Brock Biology of Microorganism. 15ª ed. Pearson Education. 2021.

- Willey J, Sherwood L, WoolvertonCJ. Microbiología de Prescott, Harley y Klein. 7ª ed. MacGraw-Hill Interamericana. 2009.

- Willey J, Sherwood L, WoolvertonCJ. Prescott's Microbiology. 10th ed. MacGraw-Hill. 2016.

- Tortora GJ, Funke BR; Case CL. Introducción a la Microbiología. 9ª ed. Ed. Panamericana. 2007.

- Tortora GJ, Funke BR; Case CL. Microbiology: An Introduction. 13th ed. Perason. 2021.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Pommerville JC. Fundamentals of Microbiology. 10th ed. Jones & Bartlett Pub. 2014.
- Abbas AK, Lichtman AHH, Pillai S. Inmunología básica. Elsevier. 2014.

Web helbideak

1. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Biosfera proiektua: http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/
2. Microbiologia outside:http://www.microbiologia.com.ar/mapa/index.php
3. José Luis Sánchez Guillén. Biología y Geología de la ESO y Bachillerato. BIOGEO_OV: http://web.educastur.princast.es/proyectos/biogeo_ov/
4. Cells Alive: http://www.cellsalive.com/
5. Mikrobiologia arloko hipertestuak. Universidad Nacional de Nordeste (Argentina: http://www.biologia.edu.ar/
6. Dr. Clive Bennett. Ectoparasites and endoparasites: http://www.southampton.ac.uk/~ceb/
7. Nola ebatzi Microbiologiaren gaineko alderdi praktikoak OCW ikasgaia: http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=196

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO MONSALVE, RODRIGO
  • MARTINEZ MALAX-ECHEVARRIA, IRATI
  • POSTIGO RESA, IDOYA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

2-4

16:00-17:00 (3)

2-6

16:00-17:00 (4)

2-8

16:00-17:00 (5)

2-13

16:00-17:00 (6)

5-8

16:00-17:00 (7)

9-13

16:00-17:00 (8)

10-13

16:00-17:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-16

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

16:00-17:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

10:00-13:00 (1)

10:00-13:00 (2)

10:00-13:00 (3)

10:00-13:00 (4)

10:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

2-6

17:00-18:00 (3)

2-7

17:00-18:00 (4)

2-8

17:00-18:00 (5)

17:00-18:00 (6)

8-13

17:00-18:00 (7)

9-13

17:00-18:00 (8)

10-13

17:00-18:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-16

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

17:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

10:00-13:00 (1)

10:00-13:00 (2)

10:00-13:00 (3)

10:00-13:00 (4)

10:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)