XSLaren edukia

Kimika Orokorra25106

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25106

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3645
Gelako p.923
Laborategiko p.1522

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Elikagaien arloa interesatzen zaizulako eta euren kalitatea hobetzeko Zientzia eta Teknologia aplikatzea gustatuko litzaizukelako ziur aski, Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren (EZT) profesional bat izatea aukeratu duzu. Horretarako gizakion kontsumorako elikagaien ekoizpenean eta diseinuan lan egingo duzu segurtasuna sustatuz.

Elikagaien industrian produktu kimikoak erabiltzen hasi zirenetik, merkatuetan punta-puntako produktuak garatu nahi dira, bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunak sahiesteko. Gaur egun, elikagaien ekoizpen eta ikerkuntzaren erronka sekulakoa da eta batek daki etorkizunak zer ekarriko duen! Ideia honen harira prestatu da EZT Graduaren Kimika Orokorra irakasgaia.



EZTren graduko lan profila definitzen den bezala ezinbestekoa da kimika orokorraren oinarri sendo bat edukitzea. Gradu honetan zehar gaitasun espezifikoez gain, zenbait trebetasun eta zeharkako gaitasun garatu beharko dituzu, hala nola, autonomoki eta lan-taldetan lan egitea, eta informazio idatzi eta esperimentalari aurre egiteko gai izatea. Kimika Orokorra irakasgaia kimika moduluan aurkitzen da Gradu ofizialeko dokumentuak dioen bezala, lehen mailako eta lehen lauhileko ikasgaia da eta 6 kreditu (ECTS) ditu

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



G.E.1. Elikagaien ikerketa kimiko eta biokimikoa egiteko beharrezkoak diren oinarrizko teknika instrumental eta laborategiko prozedurak aplikatzeko beharrezko ezagutzak barneratu.



G.E.2.Konposatu kimikoak formulatu eta izendatu,eta oinarrizko neurri unitateak ezagutu erreakzio eta prozesu kimikoak interpretatzeko.



G.E.3.Materiaren egitura, oreka eta prozesu kimikoen oinarriak ezagutzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



Z.G.1. Bibliografia iturrietatik jasotako informazioa bilatu, hautatu eta interpretatzeko gai izatea.

Z.G.2. Problema zehatzen inguruko datu esperimentalak bildu eta jasotako jakintzaren arabera interpretatzen jakiteko gaitasuna garatzea.

Z.G.3. Lan idatzien bidez informazioa sintetizatzeko eta ondorioak adierazteko gai izatea

Z.G.4. Talde-lanak egiteko gai izatea.



IKASTE EMAITZAK (I.E)



I.E. 1. Konposatu organiko eta ezorganikoak zuzenki formulatzen eta izendatzen ditu.

I.E. 2. Materiaren egoera desberdinak sailkatzeko gai da eta oinarrizko magnitudeak ezagutzen ditu.

I.E. 3. Erreakzio kimikoen estekiometriaren kontzeptua barneratu du eta estekiometriari buruzko ariketak ebazten ditu etekin eta purutasun kontzeptuak ulertuz.

I.E. 4. Kontzentrazio unitateak modu egokian erabiltzen ditu.

I.E. 5. Molekula organikoen hibridazio motak ezagutzen ditu.

I.E. 6. Lewis egiturak idazten ditu eta molekulen geometria iragartzen du.

I.E. 7. Molekula polar eta ez polarren artean bereizten du molekulen geometria eta egitura kimikoan oinarrituz.

I.E. 8. Molekulen indar loturak ezagutzen ditu eta konposatuen propietate fisikoak iragartzen ditu.

I.E. 9. Oreka kontzeptua ezagutzen du eta hau, kontzentrazioak kuantitatiboki determinatzeko aplikatzen du.

I.E. 10. pH eta azidotasun kontzeptua ulertzen du. Azido/base gogor/ahulen disoluzioen pHa ondo kalkulatzen du.

I.E. 11. Disoluzio indargetzailearen kontzeptua ulertzen du.

I.E. 12. Disolbagarritasunaren kontzeptua eta disolbagarritasunean eragina duten faktoreak ulertzen ditu.

I.E. 13. Erredukzio eta oxidazio prozesuak bereizten eta analizatzen ditu. Nernst ekuazioa aplikatuz, erredox erreakzio baten norantza iragartzeko erredukzio potentzial estandarrak interpretatzen eta erabiltzen ditu.

I.E. 14. Datu esperimentalak modu egokian interpretatzen ditu materiaren egitura kimikoa edo prozesu kimikoaren naturarekin lotuz.

I.E. 15. Disoluzioak ondo prestatzen ditu eta laborategiko materiala modu egokian erabiltzen du, erreaktibo eta hondakinak segurtasun arauei jarraituz.

I.E. 16. Konposatu kimikoen banaketa eta purifikazio oinarrizko prozesuak egiten ditu.

I.E. 17. Teknika bolumetriko bidez interesezkoak diren parametro kimikoak determinatzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKIAK



1. FORMULAZIO ETA NOMENKLATURA KIMIKOA



2. MATERIAREN KONPOSIZIOA

Materiaren sailkapena: sustantzia puruak eta nahasketak, elementuak eta konposatuak. Propieta fisiko eta kimikoak. Mol kontzeptua. Formulak eta ekuazio kimikoak. Estekiometria kalkuluak.



3. EGITURA ATOMIKOA

Partikula subatomikoak. Zenbaki atomikoak. Isotopoak.

Argiaren uhin izaera. Energiaren kuantizazioa. Eredu mekano-kuantikoa. Konfigurazio elektronikoa. Taula periodikoa: Elementuen propietate periodikoak.



4. LOTURA KIMIKOA

Lotura Ionikoa. Lotura kobalentea. Lewis-en Teoria. Balentzia orbitalen Teoria: Hibridazioa.

Polaritatea. Indar Intermolekularrak. Lotura metalikoa. Lotura eta sustantzien propietateen arteko erlazioa.



5. DISOLUZIOAK ETA KOLOIDEAK

Likidoen propietateak. Kontzentrazio unitateak. Indar Intermolekularrak eta disoluzio prozezua. Disolbagarritasuna: eragiten duten faktoreak. Koloideak: eraketa, motak eta propietateak.



6. OREKA KIMIKOA

Oreka constantea. Oreka aldatzen duten faktoreak. Gas faseko oreka. Disoluzio inguruneko orekak. Oreka heterogenoak.



7. AZIDO-BASE OREKA.

Azido-Base Teoriak. Uraren autoionizazioa. PH-aren eta POH-ren kontzepto eta kalkulua. Azido eta base ahulen oreka konstantea. Hidrolisia. Disoluzio indargetzaileak. Azido-base indikatzaileak. Azido-base balorazioak.



8. DISOLBAGARRITASUN OREKA

Prezipitatuen eraketa. Disolbagarritasun biderkadura.



9. OREKA ELEKTROKIMIKOA

Erredox erreakzioak, Erredoz potentzialak , Nerst-en ekuazioa.





EDUKI PRAKTIKOAK



DISOLUZIOEN PRESTAKUNTZA ETA LABORATEGIKO MATERIALAREN ERABILERA.

PURIFIKAZIO METODOAK: Kristalizazio simplea.

TEKNIKA BOLUMETRIKOAK: Zuku eta ardo-aren gradu azidoaren determinazioa. C vitaminaren determinazioa (Iodometria)

MetodologiaToggle Navigation

Aurrekoa kontuan izanik, Kimika Orokorra irakasgaiak eskatzen dituen gaitasun espezifikok eta zeharkakoak garatu nahi dira, zuen ibilbide profesionalean aurkituko duzuen errealitateari hurbiltzeko. Kimika Orokorra irakasgaiaren edukiak, klase magistralez gain, problemen ebazpenaren bidez landu nahi dira, ikasleak kimikaren oinarriak elikagaietan duen garrantzia hausnartu dezan, aurkeztutako arazoei irtenbiderik onena bilatuz.



Gela iraulia erabiliko da irakasgaian zehar. Jarduera guztiek gelako lan presentziala eta aurretiko edota geroztiko lan ez presentziala ekarriko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Laborategiko praktikak eta oinarrizko kalkuluen atala gainditzea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko.





EBALUAKETA JARRAIA: Laborategiko praktikak (% 20), idatzizko frogak (% 20) eta idatzizko azterketa finala ( % 60).

===================





- Laborategiko Praktikak: ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa. Ikasgaiaren ezohiko deialdirako gordetzen da, ( %20), ondorengo eran banatuta:

- Laborategian egindako lana eta txosten idatziak (% 10).

- Praktikei buruzko azterketa idatzia (% 10).

- Bi frogak gainditu behar dira haztapena aplikatu ahal izateko.

- Laborategiko saio guztietara bertaratzea derrigorrezkoa da.

- Laborategiko ebaluaketa jarraia gainditu ez duten ikasleentzat, azterketa praktikoa egongo da.



-Froga idatziak (% 20): Bi ebaluazio froga egongo dira lauhilekoan zehar.

- Formulazioa eta Nomenklatura kimikoa (% 10).

- Oinarrizko kalkuluak (% 10).



- Idatzitako azken azterketa (% 60):

- Garatzeko galderak eta zenbakizko problemak izango dira.

- Ikasgaia gainditzeko 4,5/10 lortu behar da idatzizko azken azterketa honetan.





EBALUAZIO BALORAZIO IRIZPIDEAK



Hizkuntza zientifikoaren zehaztasuna, problema edo galderaren egituraketa, prozedura eta garapena eta lortutako emaitzak, zenbatetsiko dira.



Idatzizko lan eta ebaluazio proba guztietan, ortografia eta sintaxi akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira.



Ebaluazioa "Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa" jarraituz burutuko da. Zehazki 4. artikuluan aipatzen diren jarraibideak erabiliko dira fraude, plagio edo kopia zalantzen aurrean.





EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA:



Indarrean dagoen araudia jarraituko da. Ikasleek irakasleari jakinarazi behar diote lauhileko bakoitzeko lehenengo 9. astea amaitu aurretik.





EBALUAZIO EZ-JARRAIA: Laborategiko praktikak (% 20) eta idatzizko azterketa finala ( % 80).

=====================



- Kalifikazioaren % 80a, azken azterketa globarari dagokio.

- Garatzeko galderak eta zenbakizko problemak izango dira.

- Ikasgaia gainditzeko 4,5/10 lortu behar da idatzizko azken azterketa honetan.



- Kalifikazioaren % 20a laborategiko praktikei dagokio.

- Ikasturte honetan praktikak gaindituta izan ezkero, ez dira errepikatu beharko.

- Laborategiko praktikak gainditu gabe izan ezkero:

a)Saio praktikoak ez baditu egin edo gainditu ez baditu, azterketa praktikoa egin beharko du.

b)Praktiketako test aztekerta gainditu ez badu, hau errepikatu beharko du.





EBALUAZIO IRIZPIDEAK



Jarraiko ebaluazioan aipatutakoak izango dira.





DEIALDIARI UKO EGITEA

=====================

-Ebaluazio-deialdiari uko egiteko klaseko azko egunenarte izango da epea. Bete beharreko dokumentua irakasleari entregatu behar zaio.

-Deialdiari uko egin ezkero, kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.





EBALUAZIO EZ PRESENTZIALA:

==========================

Ebaluazio presentzialaren argibideak jarraituz egingo da, eta Kanpus Birtualean eskuragarri dauden tresna teknikoak erabiliko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Laborategiko praktikak eta oinarrizko kalkuluen atala gainditzea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko.





Laborategiko praktikak (% 20) eta idatzizko azterketa finala ( % 80).



Laborategiko praktikak (% 20):

- Ezohiko deialdian, praktikak gaindituta izan ezkero, ez dira errepikatu beharko. Ohiko deialdian praktiketan lortutako nota gorde egiten da.

- Laborategiko praktikak gainditu gabe dituen ikasleak:

a) Saio praktikoak ez baditu egin edo gainditu ez baditu, azterketa praktikoa egin beharko du.

b) Praktiketako test aztekerta gainditu ez badu, hau errepikatu beharko du.





Idatzizko azterketa finala (% 80):

Garatzeko galderak eta zenbakizko problemak izango dira





EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Ohiko deialdian aipatutakoak izango dira.





EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA

Azken azterketan ez bertaratzeak ebaluazio-deialdiari uko egitea du ondorio, eta orotarako kalifikazioa “Ez aurkeztua” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kalkulagailua
Laborategiko bata eta betaurrekoak.
Taula Periodikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Ralph H. Petrucci, William S. Harwood, F. Geoffrey Herring. Química General (8ª ed.). Prentice Hall, Madrid: 2003 (traducción de Concepción Pando y Nerea Iza).

2. Peter Atkins y Loretta Jones. ¿Principios de Química: los caminos del descubrimiento (3ª ed.). Editorial Médica Panamericana, Madrid: 2006 (traducción de Claudi Mans).

3. Raymond Chang. Química (7ª ed.). McGraw-Hill, México:2003 (traducción de María del Carmen Ramírez Medeles y Rosa Zugazagoitia Herranz)

4. American Chemical Society. Química, un proyecto de la ACS. Reverté, Madrid: 2006.

5. William L. Masterton y Cecile N. Hurley. Química: principios y reacciones (4ªed.). Thomson-Paraninfo, Madrid: 2003 (traducción de Marta Valledor y Patricia Roldán; revisión técnica, Nerea Iza).

6. Kenneth W. Whitten, Raymond E. Davis, M. Larry Peck. Química General (5ª ed.). McGraw-Hill, Madrid: 1999 (traducción Eduardo Gayoso y José Manuel Vila).

7. Miguel Domínguez Reboiras. Química. La ciencia básica. Thomson, Madrid: 2006.

8. Morris Hein, Susan Arena. Fundamentos de Química. Thomson, Madrid: 2001 (traducción de Consuelo Hidalgo).

9. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, N. Etxebarria, E. Martinez de Marigorta. Kimika Orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo: 1996.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Jaume Casabó. ¿Estructura atómica y enlace químico. Reverté, Barcelona: 1997.
2. Kotz, J.C. y Treichel, P.M.: Química y Reactividad Química, 5ª edición.
International Thomson Editores. México, etc., 2003
3. Cabildo, M.P., García, A.,López, C., Santa, M.D., Gutiérrez, M. Química Orgánica. U.N.E.D., Madrid, 1999
4. Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Mc Graw-Hill. Madrid, etc.
5. Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y formulación de los compuestos inorgánicos. Mc Graw -Hill. Madrid, etc.
6. Andres F., Arrizabalaga A. Formulazioa eta nomenklatura kimikan. Servicio Editorial Universidad del Pais Vasco. Bilbo, 1994.

Aldizkariak

Revista Eureka Sobre Enseñanza y Divulgación de las Ciencias,
https://revistas.uca.es/index.php/eureka (azkenekoz begiratua 2023/05/18)

Web helbideak

IUPAC Nomenklatura http://www.acdlabs.com/iupac/nomenclature/
Taula periodikoa: http://www.mcgraw-hill.es/bcv/tabla_periodica/mc.html
Oritalen irudikatzea: Orbital Viewer, v3.1 (copyright David Mantley, 2004),
http://www.orbitals.com
Kontzeptu orokorren errepasoa http://fresno.cnice.mecd.es/~fgutie6/quimica2/index.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA PARA, ERNESTO
  • MARTINEZ PEREZ DE MENDIOLA, ROBERTO
  • SARACIBAR RUIZ DE OCENDA, AMAIA
  • FORMOSO ESTENSORO, ELENA
  • RUIPEREZ CILLAN, FERNANDO
  • SARACIBAR RUIZ DE OCENDA, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-16:00 (1)

2-6

16:00-17:00 (2)

2-7

16:00-17:00 (3)

2-16

16:00-17:00 (4)

4-5

15:00-16:00 (5)

7-9

16:00-17:00 (6)

10-14

16:00-17:00 (7)

12-12

15:00-16:00 (8)

15-16

16:00-17:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-16

16:00-17:00 (1)

11-11

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

09:30-12:30 (1)

09:30-12:30 (2)

09:30-12:30 (3)

09:30-12:30 (4)

09:30-12:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

09:30-12:30 (1)

09:30-12:30 (2)

09:30-12:30 (3)

09:30-12:30 (4)

09:30-12:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-5

16:00-17:00 (1)

2-6

17:00-18:00 (2)

2-9

15:00-16:00 (3)

16:00-17:00 (4)

7-7

16:00-17:00 (5)

10-13

15:00-16:00 (6)

10-15

16:00-17:00 (7)

15-16

15:00-16:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:00-18:00 (1)

16-16

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

10:00-13:00 (1)

10:00-13:00 (2)

10:00-13:00 (3)

10:00-13:00 (4)

10:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

10:00-13:00 (1)

10:00-13:00 (2)

10:00-13:00 (3)

10:00-13:00 (4)

10:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)