XSLaren edukia

Biokimika25112

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25112

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6597.5
Gelako p.57.5
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Biokimika Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduko 2. mailako oinarrizko irakasgaietako bat da. Biokimika lantzean ikaslea izaki bizidunen molekulen egitura eta funtzioaz jabetzen da. Zelulen metabolismoaren ikuspegi orokorra eta integratua ere lortuko du, bionergetikaren ikuspuntutik. Helburu horrekin, zeluletako bide metaboliko nagusiak, degradatzaileak zein biosintetikoak, aurkezten dira, prozesu desberdinetako energia-etekinetan arreta berezia jarriz. Irakasgai honek atal esperimentala ere badauka, ikasleek biokimikaren oinarrizko metodologiak ezagutu ditzaten.



Irakasgai honek, ikasleen biokimikaren hastapenak finkatzen ditu, graduan ondorengo irakasgai asko garatzeko eta sakontzeko oso baliogarriak/beharrezkoak izango direnak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Izaki bizidunen osagai nagusien egitura, ezaugarri fisiko-kimikoak eta funtzioa ezagutu.

- Giza organismoak elikagaiak eraldatzeko, energia lortzeko eta bere oinarrizko osagaiak sintetizatzeko egiten dituen prozesu kimikoak ikasi.

- Baldintza nutrizional, fisiko edota osasun egoera ezberdinetan organismoan gertatzen diren aldaketa metabolikoak iragartzen eta interpretatzen jakin.

- Aldaketa (akats) metaboliko batek osasunean izan dezakeen eragina iragartzen jakin.

- Gai biokimikoak, oinarrizkoak eta gizakiaren osasunarekin zerikusia dutenak, idatziz eta ahoz, era egokian adierazten jakin.

- Giza osasunarekin erlazionatutako edozein gai biokimikoa lortzeko, ulertzeko eta kritikatzeko gai izan.

- Biomolekulen analisi kimikoa edota biokimikoa egiteko gaitasuna izan. Analisi hauetatik informazioa lortzeko eta aztertzeko gai izan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LEHEN ATALA. BIOKIMIKA ESTRUKTURALA

0.-AURKEZPENA:

1.AMINOAZIDOAK: Aminoazido proteinogenoen sailkapena. Ezaugarri fisiko-kimikoak. Aminoazido ez-proteinogenoak.

2.PEPTIDOAK ETA PROTEINAK: Lotura peptidiko. Talde peptidikoaren ezaugarri fisiko-kimikoak. Kate peptidikoaren ezaugarriak. Proteinen konformazioa. Egituraketa mailak. Egitura primarioa.

3.PROTEINEN EGITURA SEKUNDARIOA: Egitura sekundarioa: α helizea. β orri tolestua. β ukondoa. Proteina haritsuak eta proteina globularrak.

4.PROTEINEN EGITURA TERTZIARIOA ETA KUATERNARIOA: Egitura tertziarioa egonkortzen duten indarrak. Domeinuak. Proteinen desnaturalizazioa. Egitura kuaternarioa.



BIGARREN ATALA. ENTZIMOLOGIA.

5. ENTZIMAK, KATALITZAILE BIOLOGIKOAK: Entzimen izaera kimikoa. Kofaktoreen definizioa. Entzimen nomenklatura eta sailkapena.

6. ERREAKZIO ENTZIMATIKOEN MEKANISMOAK: Entzima-substratu konplexua. Gune aktiboa: lotura eta katalisia.

7. ERREAKZIO ENTZIMATIKOEN ZINETIKA: Michaelis-Menten ekuazioa. Konstante zinetikoen esanahia. Adierazpen grafikoak. Bi substratudun erreakzio entzimatikoak.

8. AKTIBITATE ENTZIMATIKOA ETA INHIBIZOA: Aktibitate entzimatikoa aldarazten duten faktoreak. Inhibizio-motak. Inhibizio konpetitiboa eta ez-konpetitiboa. Inhibizio-mekanismoak.

9. AKTIBITATE ENTZIMATIKOAREN ERREGULAZIOA: Entzima alosterikoak: kontzeptua eta ezaugarriak. Aktibitate entzimatikoaren erregulazioa aldaketa kobalentearen bidez (fosforilazioa-desfosforilazioa, zimogenoen aktibazioa). Isozimak.



HIRUGARREN ATALA. METABOLISMOA.

3.1.- Sarrera

10. BITARTEKO METABOLISMOA. Bide metabolikoaren kontzeptua. Bide metaboliko-motak. Anabolismoa eta katabolismoa. Metabolismoaren erregulazioa.

11. METABOLISMOAREN ENERGETIKA: Bioenergetika. ATP-a eta energia biologikoaren transferentzia.

12. OXIDAZIO BIOLOGIKOAK: Erredox erreakzioak metabolismoan. Erredox erreakzioen koentzimak.



3.2.- Karbohidratoen metabolismoa.

13. KARBOHIDRATOAK: Deskribapena, sailkapena eta funtzioak.

14. KARBOHIDRATOEN METABOLISMOAREN OINARRIAK. GLIKOLISIA: Aspektu orokorrak. Glikolisia: Erreakzio-saila eta balantzea.

15. PIRUBATOAREN HELBURUAK: Glikolisi anaerobikoa. Glikolisiaren erregulazioa. Anezka-sistemak.

16. AZIDO TRIKARBOXILIKOEN ZIKLOA: Erreakzio-saila, balantze energetikoa eta funtzioak. Erregulazioa

17. ARNAS KATEA: Kokapena, osagaiak, erreakzioak eta kontrola.

18. FOSFORILAZIO OXIDATIBOA: Definizioa. Mitchell-en teoria kimiosmotikoa. ATP sintasa. ATP-aren sintesiaren mekanismoa. Arnas kontrola. Glukosaren oxidazioaren balantzea.

19. GLUKONEOGENESIA: Urratsak eta balantze.Substratuak. Cori zikloa. Glukolisiaren eta glukoneogenesiaren erregulazio koordinatua.

20.GLUKOGENOAREN METABOLISMOA: Glukogenolisia. Glukogenosintesia. Erregulazio alosterikoa eta hormonala.

21. PENTOSA FOSFATOEN BIDEA.



3.3.- Lipidoen metabolismoa.

22. LIPIDOAK: Kontzeptua, sailkapena eta funtzio biologikoa.

23. LIPIDOEN DIGESTIOA ETA MOBILIZAZIOA. Lipidoen digestioa, absortzioa eta lipoproteinen bidezko garraioa. Gantz-ehunaren garrantzia. Gantz-ehuneko triglizeridoen mobilizazioa.

24. GANTZ-AZIDOEN KATABOLISMOA: Gantz-azidoen aktibazioa. Gantz-azido aseen beta-oxidazioa. Balantze energetikoa. Karbono kopuru bakoitia duten gantz-azidoen oxidazioa. Gantz-azido asegabeen oxidazioa.

25. GORPUTZ ZETONIKOAK: Gorputz zetonikoen biosintesia eta degradazioa. Gorputz zetonikoen funtzioa. Zetosia.

26. GANTZ-AZIDOEN DE NOVOko SINTESIA: Malonil-Ako-ren sintesia. Gantz-azido sintasaren konplexua. Palmitatoaren sintesiaren erreakzio-saila eta balantzea. Palmitatoaren sintesirako NADPH eta azetil-Ako-ren jatorria. Gantz-azidoen luzapena eta asegabetzea.

27. KOLESTEROLAREN METABOLISMOA: Kolesterolaren biosintesia. Erregulazioa. Garraioa. Behazun azido eta gatzak eta Hormona esteroideen sintesia.



3.4.- Konposatu nitrogenodunen katabolismoa.

28. METABOLISMO PROTEIKOA:Eskema orokorra. Aminoazidoen amino taldearen metabolismoa. Transaminazioa eta desaminazio oxidatiboa.Ehunen arteko amonioaren garraioa.

29. UREAREN ZIKLOA. Erreakzio saila eta balantze energetikoa.

30. AMINOAZIDOEN KATE KARBONODUNAREN KATABOLISMOA. Aminoazido glukogeniko eta zetogenikoak.

31. AMINOAZIDOEN SINTESIA

32. NUKLEOTIDOEN METABOLISMOA: Purinen eta pirimidinen degradazioa eta sintesia.



LAUGARREN ATALA. INFORMAZIO GENETIKOAREN TRANSMISIOA ETA ADIERAZPENA.

33. DNAren EGITURA.

34. DNAren ERREPLIKAZIOA.

35. MUTAZIOA ETA DNAren KONPONKETA.

36. DNAren TRANSKRIPZIOA.

37. PROTEINEN SINTESIA.

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK:

Arbela, ordenagailua eta kanoia duen gela arruntean.- 65 ordu



LABORATEGI PRAKTIKAK:

Laborategian.- 4 orduko bosna saio.

1.- Estraktu entzimatiko baten prestaketa. Jarduera entzimatikoaren neurketa(I): entzima kantitatearen eragina.

2.- Jarduera entzimatikoaren neurketa(II): substratu kontzentrazioaren eragina. Km eta Vmax kalkulatzea.

3.- DNA eta proteinen erauzketa eta karakterizazioa.

4.- Ehun desberdinetako lipidoen erauzketa. Lipidoen bereiztea eta identifikazioa kromatografia bidez.

5.- Polisakarido disolbagarri baten analisia: Almidoiaren isolamendua eta karakterizazioa



GELAKO PRAKTIKAK:

Arbela, ordenagailua eta kanoia duen gela arruntean, 2.5 orduko 2 saio.

Laborategi-praktiketarako sarrera eta entzimei buruzko ariketak.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 15
    • Test motatako proba (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken azterketak teoriari buruzko atal bat eta praktikei buruzko beste bat izango ditu. Azterketa teorikoak azken notaren % 65 balio du, zeinetan test atal bat (%50) eta garatu beharreko galderak (%15) egongo diren. Azterketa praktikoak azken notaren % 20. Irakasgaia gainditzeko bi atalak gainditzea derrigorrezkoa da. Gainontzeko % 15a ikasturtean zehar irakasleak eGela-n jarritako eta eskola teorikoetan bertan egindako galderei erantzunez eta bi banakako frogen bitartez lortu ahal izango da. Ikasleak laborategiko lanean duen trebetasuna erakustea ere ezinbestekoa izango da irakasgaia gainditzeko, eskola praktikoetara etorriaz edo laborategian azterketa bat gaindituaz.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Bai etengabeko ebaluazioaren kasuan zein azken ebaluazioaren kasuan, ez aurkezte hutsak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Zati bakoitzak azken notan duen eragina ohiko deialdiko berbera da.



Hala ere, ohiko deialdian bi zatietakoren bat gaindituz gero, ez litzateke ezohiko deialdian errepikatu beharko. Ohiko deialdian gainditu gabeko zatiari buruzko azterketa egin beharko litzateke bakarrik, alegia.



UKO EGITEA: Azterketa idatzia ez egitea nahikoa izango litzateke ohiko deialdiari uko egiteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiaren garapen egokia lortzeko eGelaren erabilera ezinbestekoa izango da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Lehninger, A.L.; Nelson, D.L. y Cox, M.M. Principios de Bioquímica. 7ª edición. Ediciones Omega. Madrid, 2018. http://www.worthpublishers.com/lehninger.

- LEHNINGER, A.L.; NELSON, D.L. eta COX, M.M. “Biokimikaren Oinarriak" (2.edizioa). EHUko argitalpen zerbitzua. 2007

- E. Feduchi eta lank..,“Bioquímica. Conceptos esenciales.” 2.edizioa. Médica Panamericana, 2014.

- FRYAN. Metabolismoaren Erregulazioa Giza Organismoan. 3.edizioa. EHUko Argitalpen Zerbitzua. 2015





Gehiago sakontzeko bibliografia

- D. Voet, J.G.Voet, J.G. eta Pratt, C.W. Fundamentos de Bioquímica. La vida a nivel molecular. 4. edizioa. Editorial Médica Panamericana. Madrid, 2016. http://www.medicapanamericana.com/voet.
- A. Herraez "Texto ilustrado e interactivo de biología molecular e ingeniería genética“, 2.ediz. Editorial Elsevier, 2012.
- Lozano, J.A. y Galindo, J.D. Bioquímica y Biología Molecular para las ciencias de la salud. 3ª edición. Editorial MacGraw-Hill Interamericana. Madrid, 2005. http://www.mcgraw-hill.es.

Web helbideak

http://www.ehu.es/biomoleculas
http://sebbm.bq.ub.es
http://www.biorom.uma.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • HERNANDEZ OCHOA, IGOR
  • OSINALDE MORALEJA, NEREA
  • VIRTO LECUONA, MARIA DOLORES

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

14:00-15:30 (1)

2-6

14:00-15:00 (2)

2-9

14:00-15:00 (3)

14:00-15:00 (4)

2-16

14:00-15:00 (5)

7-11

14:00-16:00 (6)

10-13

14:00-15:00 (7)

10-14

14:00-15:00 (8)

13-15

14:00-16:00 (9)

15-15

14:00-15:00 (10)

15-16

14:00-15:00 (11)

16-16

15:00-16:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

14:00-16:00 (1)

15-15

09:00-11:00 (2)

16-16

14:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-13:00 (3)

09:00-13:00 (4)

09:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-13:00 (3)

09:00-13:00 (4)

09:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

15:30-17:00 (1)

2-6

15:00-16:00 (2)

2-9

15:00-16:00 (3)

2-15

15:00-16:00 (4)

2-16

15:00-16:00 (5)

7-12

16:00-17:00 (6)

17:00-18:00 (7)

10-14

15:00-16:00 (8)

14-15

17:00-18:00 (9)

14-16

16:00-17:00 (10)

15-16

15:00-16:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

16:00-18:00 (1)

16-16

10:00-12:00 (2)

15:00-16:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-13:00 (3)

09:00-13:00 (4)

09:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA (5)