XSLaren edukia

Zirkuitu Elektrikoak27857

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27857

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3040
Gelako p.1530
Laborategiko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zirkuitu Elektrikoak irakasgaia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren barne dago, Industria Adarrarekin Bat Datorren moduluan, zeinek Ingeniaritza Industrialeko esparruaren titulazioekin bat datozen irakasgaiak barne baititu. Bigarren ikasmailako nahitaezko irakasgaietako bat da, eta lehenengo lauhilekoan irakasten da, ondoren irakasten diren elektrizitate eta elektronikaren arloko irakasgaiei aurre egin ahal izatea bere helburua delarik. Ingeniaritza Elektriko saileko irakasleek irakasten dute.



Zirkuitu Elektrikoak sistema elektriko eta elektronikoei sarrera emateko erabiltzen den irakasgaia da. Teknologia elektrikoen hastapen eta ezaugarri garrantzitsuenei ikuspuntu orokor bat ematea da bere helburu nagusia. Lehenengo, elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak aztertzen dira eta zirkuitu elektrikoen analisirako oinarrizko erremintak garatzen dira. Ondoren, mendeko iturriei dagozkien ereduen ezaugarriak eta sare elektrikoen analisirako teorema garrantzitsuenen erabiltzea lantzen dira. Bestalde, sare trifasikoen analisi eta diseinurako funtsezko oinarriak sartzen dira, haien artean muntaiak, neurketa-aparatuak eta mota honetako sareekin lotura dituzten gailuak nabarmenduz.







Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CRI03 gaitasun espezifikoa: Zirkuituen teoria eta makina elektrikoen oinarriak ezagutzea eta erabiltzea.



CRI03 gaitasun espezifikoaren ikastearen emaitzak:



1.- Zirkuituen teoriako hastapenak ezagutzen ditu.



2.- Zirkuituen teoriako printzipioak ulertzen ditu eta zirkuitu elektrikoko ariketen analisian aplikatzeko trebetasuna du.



3.- Zirkuitu elektrikoak aztertzen ditu, erregimen egonkor sinusoidalean.



4.- Zirkuitu elektrikoen analisiei dagozkien metodo analitiko eta teknikoen bidez gailu ezberdinak dituzten sistemen portaera identifikatu, sailkatu eta deskribatzeko trebetasuna du.



5.- Zirkuitu elektrikoko laborategiari dagozkien tresnak erabiltzen ditu.



6.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzenki erabiltzen ditu eta zirkuituen teoriako hastapenekin erlazionatuz, lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



G011 Zeharkako gaitasuna: Etengabeko prestakuntza edota ondorengo ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-abileziak (giza eskubideen eta pertsona guztien aukera-berdintasunaren errespetuan oinarrituak) autonomia-maila handiarekin garatzea.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



7. Informazio-iturri fidagarrietan bilaketak eginez ikasketa autonomoa egiten du eta zenbaki konplexuekin behar bezala operatzeko gaitasuna du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia.- Zirkuitu elektrikoen sarrera.

Gai honetan, oinarrizko gailu elektrikoak, zirkuitu elektrikoen oinarrizko legeak, analisi nodala, sare-korronteen metodoa eta korronte zuzenean harilen eta kondentsadoreen jokamoldea deskribatuko dizkigute.



1.1: Zirkuitu elektrikoen oinarrizko legeak.

1.2: Begizta-korronteen metodoa.

1.3: Zirkuitu erresistiboak.

1.4: Zirkuitu induktiboak.

1.5: Harilen portaera korronte zuzenean.

1.6: Kondentsadoreen portaera korronte zuzenean.

1.7: Kondentsadore baten karga eta deskarga.

1.8: Elkarketa ezberdinen kapazitate baliokidea.

1.9: Erresistentziak eta kondentsadoreak osatzen dituzten korronte zuzeneko sareen analisia.

1.10: Thévenin eta Norton-en teoremak.



2. gaia.- Uhin-forma periodikoak.

Gai honetan, uhin-formen oinarrizko ezagutzak, funtzioen batez besteko balioa eta balio eraginkorra, anplitude-faktorea eta forma- edo kizkur-faktorea ikasiko ditugu.



2.1: Uhin-forma periodikoen oinarrizko kontzeptuak.

2.2: Funtzio periodikoen batezbesteko balioa.

2.3: Funtzio periodikoen balio efikaza.

2.4: Anplitude faktorea.

2.5: Forma-faktorea edo kizkurra.

2.6: Sinuak eta kosinuak dituzten funtzioen balio efikaza.



3. gaia.- Zirkuituen analisia, korronte alternoan.

Gai honetan, berriz, inpedantzien oinarriak, sorgailu sinusoidalek kitzikatutako zirkuituak, fasore-kontzeptua eta bere aplikazioak, potentzia aktiboa, potentzia erreaktiboa eta itxurazkoa, potentzia-faktorea, potentzia-faktorearen zuzenketa eta mendeko iturriak dituzten zirkuituak landuko ditugu.



3.1: Inpedantzien oinarrizko ezagutzak.

3.2: Sorgailu sinusoidalek kitzikatutako zirkuituak.

3.3: Fasorearen kontzeptua eta aplikazioak.

3.4: Potentzia elektrikoa.

3.5: Potentzia aktiboa, potentzia erreaktiboa eta itxurazko potentzia.

3.6: Potentzia konplexua.

3.7: Boucherot-en teorema.

3.8: Potentzia-faktorearen zuzenketa.

3.9: Mendeko iturri-motak.

3.10: Mendeko iturrien bidez gailuen modelizazioa.

3.11: Thévenin eta Norton-en teoremak, mendeko iturriekin.

3.12: Mendeko iturriekin osatuta dauden sareak aztertzeko metodologia.



4. gaia.- Oinarrizko teoremak.

Gai honetan, zirkuitu elektrikoak ebazteko oso erabilgarriak diren hainbat teorema eta teknika aztertu eta landuko ditugu.



4.1: Sare elektriko linealen analisia.

4.2: Gainjartze teorema.

4.3: Potentziaren transferentzia maximoaren teorema.

4.4: Beste teorema batzuk.



5. gaia.- Sistema polifasiko orekatuak.

Gai honetan, sistema elektriko trifasikoak aztertuko ditugu; hain justu, era honetako sistemetan ohikoenak diren konfigurazioetan.



5.1: Sistema trifasiko orekatuak.

5.2: Sistema trifasiko orekatuei dagozkien kontzeptuak.

5.3: Sekuentzia zuzena eta alderantziako sekuentzia, izar orekatu konexioan.

5.4: Sekuentzia zuzena eta alderantziako sekuentzia, triangelu orekatu konexioan.

5.5: Izar-triangelu eta triangelu-izar transformazioak

5.6: Zirkuitu baliokide monofasikoa.

5.7: Potentziak, sistema trifasiko orekatuetan.

5.8: Potentziak neurtzeko erabiltzen diren metodoak.





LABORATEGI PRAKTIKAK:



Ikasleek zazpi praktika gauzatuko dituzte eta praktika bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Laborategiko praktika hauek ikasgelan azaldutako kontzeptu teorikoei buruzkoak izango dira.



1. praktika.- Neurketak, korronte zuzeneko zirkuituetan.



2. praktika.- Kondentsadoreen eta harilen parmetroen neurketak.



3. praktika.- Oinarrizko teoremen egiaztapena.



4. praktika.- Neurketak, korronte alternoko zirkuituetan.



5. praktika.- Potentzien neurketa, korronte alternoko zirkuituetan.



6. praktika.- Neurketak, zirkuitu trifasikoetan.



7. praktika.- Potentzien neurketa, zirkuitu trifasikoetan.





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia teoria sesio magistral (M), gela praktika (GA), laborategi praktika (GL) eta irakaslearen bulegoan ematen diren banan-banako tutoretzetan antolatzen da.



Ikasgai teorikoak ohizko eta ikus-entzumenezko metodoak konbinatuz ematen dira. Behar diren jakintza teorikoak ematen diren heinean, eGela plataformaren bitartez ariketak eskaintzen dira ikasleek ebatz ditzaten. Bestalde, ebatzitako ariketak dituzten apunteak, azterketetan proposatutako ez-ebatzitako ariketak eta lauhilekoan zehar egin beharreko laborategi praktiken multzoa ematen zaie ikasleei. Zentzu honetan, praktikak ariketen ebazpen teorikoan eta ikasleek egin beharreko muntaietatik lortzen dituzten banan-banakako neurketak jasotzen dituzten tauletan oinarritzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatu ahal izateko, klaseetara erregulartasunez joan behar da.



Kalifikazioko tresnak:



- Azterketa idatzia: Bukaerako notaren % 70a balio du. Azterketa idatzian 10etik gutxienez 4 puntu lortu behar dira. Azterketa idatzia azterketa aldi ofizialean egingo da. Atal honetan zeharkako gaitasuna ebaluatuko da eta bere balioa % 5ekoa izango amaierako notan.



- Laborategi-praktikak: Bere balioa % 10ekoa izango da amaierako notan. Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Laborategi proban, gutxieneko nota 10etik 5 izan beharko da.



- Banakako lanak: Bere balioa % 20ekoa izango da amaierako notan. Lauhilekoaren zehar 3 banakako lan egingo dira. Banakako lan batera aurkezteak esan nahi du ezin zaiola jada uko egin ebaluazio jarraituaren sistemari. Era berean, banakako lanik ez aurkezteak ez du esan nahi, berez, ebaluazio jarraituko sistemari uko egiten zaionik. Azkenik, banakako lanen batera ez aurkezteak 0 bat ekarriko du lan horretan, azken nota kalkulatzerako orduan.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 90a, zeharkako gaitasuna kontuan hartuta) eta laborategi praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 10a) osatzen dute. Derrigorrezkoa da azterketan 10etik 4 lortzea eta jarduera praktikoan gutxienez 10etik 5 lortzea. Proba guztiak azterketa aldi ofizialean egingo dira.



UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluaren arabera, ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 90a, zeharkako gaitasuna kontuan hartuta) eta laborategi praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 10a) osatzen dute. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako laborategi praktiken emaitza positiboak gordeko dira. Derrigorrezkoa da idatzizko azterketan gutxienez 10etik 4 lortzea eta proba praktikoan gutxienez 10etik 5 lortzea.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zirkuitu Elektrikoak. Apunteak. J.I. San Martín, F.J. Asensio

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Zirkuitu Elektrikoen Teoria. R. Sanjurjo, E. Lázaro, P. Miguel.

Análisis de Circuitos Lineales I y II. A. J. Álvarez, P. Amo, M. Labrador, F. López, J. Palmero.

Teoría y Problemas de Circuitos Eléctricos. J.A. Edminister.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Análisis de Redes. Van Valkenburg. Ed. Limusa
Electric Circuits. J.W. Nilsson, S.A. Riedel. Ed. Prentice Hall
Fundamentos de Circuitos Eléctricos. C.K. Alexander, M.N. Sadiku. Ed. McGraw-Hill
Tecnología Eléctrica. J.R. Folch, M.R. Guasp, C.R. Porta. Ed. Síntesis



Aldizkariak

Cuadernos de energía
Anales de Mecánica y Electricidad
Ingeniería Energética

Web helbideak

https://egela.ehu.es/
http://www.ingeniaritza-elektrikoa.ehu.es
http://www.ree.es/es/
http://www.unesa.es/
http://www.iberdrola.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASENSIO DE MIGUEL, FRANCISCO JAVIER
  • GONZALEZ PEREZ, MIKEL
  • ORDOÑO MURILLO, ANDER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:30 (1)

15-15

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-10:00 (1)

3-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-11:00 (1)

1-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)
  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (2)