XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Arazoak ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz konpontzea eta energia berriztagarrien eremuan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzea.
  • Energia berriztagarrien eremuan, xede gisa aurreko epigrafean deskribatutako funtzioak dituzten proiektuak idazten, garatzen eta zuzentzen jakitea.
  • Energia berriztagarrietako ingeniariaren lanbidean jarduteko gaitasun zientifiko eta teknikoak eta aholkularitza, auditoria, azterketa, kalkulu, proiektu, eraikuntza, mantentze eta instalazioen ustiapenari lotutako funtzioei buruzko jakintzak eskuratzea.
  • Energia berriztagarrietako ingeniariaren lanbidean nahitaez bete beharreko zehaztapenak, erregelamenduak eta arauak ezagutu, ulertu eta aplikatzea.
  • Enpresan eta beste instituzio eta erakunde batzuetan antolatu eta planifikatzea.
  • Etengabeko prestakuntza edota ondorengo ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-abileziak (giza eskubideen eta pertsona guztien aukera-berdintasunaren errespetuan oinarrituak) autonomia-maila handiarekin garatzea.
  • Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egitea.
  • Ingeniaritzako metodo eta teoria berriak eta tresna modernoak ikastea ahalbidetuko duten jakintzak eskuratzea oinarrizko arloetan eta arlo espezifikoetan, eta egresatu guztiak egoera berrietara egokitzeko aldakortasun nahikoa ematea.
  • Judizioak emateko datu garrantzitsuak bilatu eta interpretatzea (gai sozial, zientifiko edo etikoei buruzko hausnarketa barne), eta neurketa, kalkulu, balioespen, tasazio, peritazio, azterlan, txosten, lan-plan eta beste antzeko lanetan aplikatzea.
  • Kalitatearen printzipioak eta metodoak aplikatzea.
  • Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki analizatzea, hipotesi eta soluzioak proposatzea energia berriztagarrietako ingeniaritzako eredu propioak erabilita.
  • Soluzio teknikoek gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten inpaktua aztertu eta balioestea.
  • Taldean eraginkortasunez lan egitea, eta energia berriztagarrietako ingeniaritzaren eremuan erabakiak hartzeko gaitasunak eta jakintzak integratzea.