XSLaren edukia

Irakasleak

ANA ROSA GONZALEZ MURUA

Ezagutza arloa
Konstituzio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
anarosa.gonzalez@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatetik Arlo Juridiko-Ekonomikoan espezializatua eta Zuzenbidean doktorea UPV/EHU-tik (2009).

1989 urteaz geroztik Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da eta 2011 urtetik Irakasle Agregatua. Zuzenbide Fakultateko Irakaskuntza Berrikuntzako eta Kalitatezko Dekanordea izan da (2013-2019). Abokatutza Masterraren Batzorde Akademikoko (2018 urtetik) kidea da. Bikaintasunez ebaluatua Docentiaz Programan (2018).

Hamar Ikerketa Proiektu baina gehiagotan hartu du parte. Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna (IT1190-19) Eusko Jaurlaritzak kontsolidatuko Ikertaldeko partaide da.

3 liburu argitaratu ditu (2 elkarlanean), 20 kapitulutik gora aldizkari espezializatuetan eta elkarlanean eginiko liburuetan. Kongresu ugaritan hartu du parte, antolatzaile, txostengile zein komunikatzaile gisa.

Ikerketa egonaldi ugari egin ditu-askoren artean- Antonio Cicu Instituto Giuridico della Universitá degli Studi de Bologna institutuan, Florentziako Ikerketa Europarren Institutuan, Estrasburgoko Europar Konseiluan, Bruselaseko Datu Babeserako Gainbegiratzaile Europarrean, Edinburgoko Zuzenbide Fakultatean eta Institut Suisse de Droit Comparé Lausannen.

Bere ikerketa lerroak datu babesa, gardentasuna, oinarrizko eskubideak eta Autonomien Egoera, generoa eta Autonomien Egoera, Estatu-krisia, imigrazioa eta globalizazioa dira. Gaur egun 3 tesitan zuzendari gisa dihardu (zuzendarikidetza).