XSLaren edukia

Irakasleak

ARTIZAR ERAUSKIN TOLOSA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
artitzar.erauskin@ehu.eus

Artitzar Erauskin Tolosa, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Aplikatua I saileko Irakasle Agregatua, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Gipuzkoako atala. GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbidea Kooperatiboaren Institutua) institutuko kidea.



Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua, Ekonomia adarra, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean-Sarriko, Ekonomiako ikasketa aurreratuak UPV/EHU eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea, Ekonomia adarra, UPV/EHU. Estatu zein nazioarteko lehen mailako (ISI-JCR zein SJCR inpaktu dunak edota Latindex-en katalogatuak) aldizkarietan hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu. Argitaratuko artikuluetan landutako gai nagusiak erosketa publiko berdea, erosketa publiko soziala eta eko-berrikuntza izan badira ere ekonomia soziala eta ekonomia ekologikoa ikerketa arloak ere interesekoak ditu.



Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateak zein Euskal Administrazioak finantzatutako hainbat proiektuetan parte hartu du.