XSLaren edukia

Mikroekonomia25833

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25833

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Mikroekonomia" irakasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduaren 2. kurtsoko nahitaezko materia da (6 kreditu). Irakasgai honekin lehen mailako lehen lauhilekoan landutako "Ekonomiarako Sarrera I: Mikroekonomia" irakasgaiari jarraipena ematen diogu.



"Mikroekonomia" irakasgaiarekin merkatuen analisian sakondu egiten da. Lehia perfektuko merkatutik abiatuta, ez lehiakorrak diren merkatu-egiturak aztertzen dira, eta produkzio-erabakiak hartzeko eta prezioak sortzeko prozesuan enpresek erabilitako estrategiak identifikatzen dira. Monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolistikoko merkatuen kasuak

aztertzen dira, baita ere efizientzia ekonomikoari, ongizateari, eta arautzeko aukerei dagokienean. Halaber, merkatua efizientea ez izateko "hutsegiteen arrazoiak aztertzen dira, eta horiek zuzentzeko industria-politika tresnen eraginkortasuna aztertzen da. Irakasgaia jasangarritasunerako irizpideek gizarte soberakinaren gainean nola eragiten duten kontuan hartuta lantzen da, bereziki 5. Gaian merkatuaren hutsegiteak aztertzean.



Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua 5 moduluetan antolatuta dago, eta "Mikroekonomia" irakasgaia lehen moduluan kokatuta dago (M01) oinarrizko materia bezala. Ezagutza-arloari dagokionean, "Mikroekonomia" Ekonomia Aplikatuaren eremuan Ekonomia Orokorra aztertzen dituzten 6 irakasgaietariko bat da. Hala, lehen aipatutako "Ekonomiarako Sarrera I: Mikroekonomia" irakasgaiaz gain (1. kurtsoa, 6 kreditu, amarraren oinarrizkoa), eremu honetako

gainontzeko 4 irakasgaiak honakoak dira: "Ekonomiarako Sarrera II: Makroekonomiaren Oinarriak" (1. kurtsoa, 6 kreditu, adarraren oinarrizkoa), "Egitura Ekonomikoa" (2. kurtsoa, 6 kreditu, nahitaezkoa), "Makroekonomia" (3. kurtsoa, 6 kreditu, nahitaezkoa) eta "Nazioarteko Finantza Sistema" (4. kurtsoa, 5 kreditu, hautazkoa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. GRADUAREN GAITASUN NAGUSIAK



Irakasgai honen bitartez gradu hau amaitzear eskuratuko diren bi gaitasun nagusi landuko dira:



N2. Enpresa edo erakunde bat zuzendu eta antolatzea, haren kokapen lehiakorra eta erakunde-kokapena ulertu eta haren sendotasunak eta ahultasunak identifikatuz.



N3. Iturri desberdinak dituen informazioa bilatu, identifikatu, aztertu eta laburtzea enpresaren egoera eta hark izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun kritikoarekin; arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomia, enpresa, gizartea eta etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea jasangarritasunerako irizpideak kontuan hartuta.



JARDUERAK: Datu-base elektronikoetan bilaketak egitea, prentsa-artikuluak irakurtzea eta aztertzea, ariketa eta kasu praktikoak taldeka ebaztea.



EBALUAZIOA: Bi gaitasun horiek klase praktikoetan ebaluatuko dira irakaslearen laguntzarekin.



2. GAITASUN ESPEZIFIKOAK



E1. Merkatuen funtzionamenduarekin lotutako gertaera ekonomikoak identifikatzea eta ereduen bitartez azaltzea.



E2. Enpresek merkatu oligopolistikoetan, monopolioetan eta lehia perfektuko merkatuetan hartzen dituzten erabakiak ulertzea.



E3. Enpresen jokabide estrategikoa azaltzeko ereduak eta errealitatearen problema ekonomikoak eta ingurugiro-problemak erlazionatzea.



E4. Enpresek produkzio- eta prezio-erabakiak hartzeko erabilitako estrategiak aztertzea.



E5. Merkatua efizientea ez izateko "hutsegiteen" arrazoiak ulertzea, eta hutsegite horiek zuzentzeko eta bereziki jasangarritasuna sustatzeko ezarritako industria-politika tresnen eraginkortasuna ebaluatzea.



3. ZEHARKAKO GAITASUNAK



Z1. Ikasleak gai izatea talde-lanean aritzeko, arduraz eta errespetuz, iniziatiba eta lidergoa erakutsiz.



JARDUERAK: Klase praktikoetan jarduerak taldeka egitea, guztion partehartze arduratsua bermatuz.



EBALUAZIOA: Jarduera horiek klase praktikoetan ebaluatuko dira irakaslearen laguntzarekin.



Z2. Ikasleak gai izatea idatziz erraztasunez komunikatzeko.



JARDUERAK ETA EBALUAZIOA: Idatzik egindako probak klasean landutako eduki teorikoak eta kasu praktikoak garatzeko.



4. IKASTEAREN EMAITZAK:



- Merkatuen funtzionamenduarekin lotutako gertaera ekonomikoak ereduen bitartez azaltzen jakitea.



- Mikroekonomia-ereduen emaitza ekonomikoak eta ingurugiro-emaitzak interpretatzen jakitea.



- Merkatu ez lehiakor mota bakoitza sortzeko baldintzak identifikatzen jakitea.



- Enpresek produkzio- eta prezio-erabakiak hartzeko erabilitako estrategiak ulertzea.



- Merkatua efizientea ez izateko "hutsegiteen" arrazoiak ulertzea, eta hutsegite horiek zuzentzeko eta bereziki jasangarritasuna sustatzeko ezarritako industria politika tresnen eraginkortasuna ebaluatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ikasgaia. Merkatu konkurrentzialak. Epe motzeko oreka. Epe luzeko oreka eta baliabideen esleipenaren eraginkortasuna. Eskaintza konkurrentziala.



2. Ikasgaia: Monopolioa. Merkatu-boterea eta sarrera-hesiak. Oreka, ez-eraginkortasuna eta gizarte-kostua. Prezio-diskriminazioa monopolioan. Monopolio naturala eta erregulazioa.



3. Ikasgaia: Monopolio-konkurrentzia eta produktu-desberdintzea. Mozkinaren maximizazioa eta gehiegizko ahalmena. Prezio-lehiarik gabeko konkurrentzia: aniztasuna eta publizitatea.



4. Ikasgaia: Oligopolioa. Lehia eta portaera estrategikoa. Kolusio-soluzioak eta soluzio ez-kolusiboak. Oligopolioa enpresa dominatzailearekin. Sarrera-hesiak. Industri antolamendu berria.



5. Ikasgaia: Oreka orokorra eta ongizatea. Gizarte-hautapena. Merkatu-akatsak eta politika publikoak.

MetodologiaToggle Navigation

- Teoria-klaseak bi egun astean (3 ordu) eta praktika-klaseak egun bat astean (ordu 1).



- Apunteak erreprografian edota eGelan izango dira.



COVID Agertokiak: Osasun egoerak hala behartu ezkero, eGelan argitaratutako Ikaslearen Gidan zehaztutako prozedura erabiliko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • Praktikak egitea, ariketak, kasuak, buruketak eta test galderak, taldeka edota banaka (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da.



Ikasleek aukera dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu.



Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Idatzi hori aurkezteko epea klaseak amaitu baino hilabete bat lehenago bukatuko da.



EBALUAZIO JARRAITUA:



a) kontrolak eta ikasturtean zehar egindako probak: kalifikazioaren %55eraino.



b) azterketa finala: kalifikazioaren finanalaren gainontzeko portzentajea, ikasturtean

izandako ikasketa-emaitzen arabera.



Kronograma eta ebaluazio-sistemaren gainontzeko xehetasunak eGelan argitaratuko dira eta irakasgaia aurkeztean azalduko dira.



COVID Agertokiak: Osasun egoerak hala behartu ezkero, eGelan argitaratutako Ikaslearen Gidan zehaztutako prozedura erabiliko da.



EBALUAZIO FINALA



Azken azterketa: kalifikazioaren %100.



UKO EGITEA



- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



- Ebaluazio jarraituaren kasuan, azken probak irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



- Ikasturtean zehar ebaluazio jarraituaren ebaluazioaren kalifikazioa positiboa bada, kalifikazio hori ezohiko deialdirako mantenduko da ikasturte horretan.



- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko.



COVID Agertokiak: Osasun egoerak hala behartu ezkero, eGelan argitaratutako Ikaslearen Gidan zehaztutako prozedura erabiliko da.



UKO EGITEA



- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



- Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Apunteak, erreprografian edota eGelan izango dira.
- Ariketak, erreprografian, eGelan edota klasean bertan eskuratu ahal izango dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EUSKARAZ



- PINDYCK, R.S. eta RUBINFELD, D. L : "Mikroekonomia" (7/a), 2010. Deustuko Unibertsitatea.



- SAMUELSON, P. A. eta NORDHAUS, W.: "Ekonomia", Euskal Herriko Unibertsitatea (1999). (Jatorrizko liburua: Economics (16/a), 1998. McGraw-Hill).



- VARIAN, H.R: "Erdi-mailako mikroekonomia" (5/a), (2000). Deustuko Unibertsitatea.



GASTELANIAZ



- CALLEJÓN, M. (coord.): "Economía Industrial". Cívitas Ediciones. Madrid, 2001.



- FRANK, R. H.: "Microeconomía y Conducta", 5ª ed., McGraw-Hill, Madrid, 2005.



- KRUGMAN, P. eta WELLS, R. Introducción a la Economía. Microeconomía. Ed. Reverté, Barcelona, 2009.



- SANTOLAYA, M.: "Ejercicios prácticos de Economía (Microeconomía)". Tirant lo Blanch. Valencia. 2013.



- STIGLITZ, J eta WALSH, C. Microeconomía. Ariel. Barcelona, 2009.



- SARD, M eta TUGORES, M: Ejercicios de Economía Industrial. Universitat de les Illes Balears. Palma de Mallorca. 2007

Web helbideak

Erakundeak
http://www.ine.es/
http://www.eustat.es/
http://ec.europa.eu/dgs/competition/index_es.htm
http://www.competencia.euskadi.eus/z02-home/es/
https://www.cnmc.es/

Albiste ekonomikoak
http://www.gaindegia.org/
https://cincodias.elpais.com/
http://www.expansión.es

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

10:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - . (1)
  • Aula 2.1 - . (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - . (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.2 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.1 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.2 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

10:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - . (1)
  • Aula 0.3 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - . (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.2 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.3 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 0.2 - . (1)