XSLaren edukia

Irakasleak

GORKA HORACIO GALICIA AIZPURUA

Ezagutza arloa
Zuzenbide Zibila
Saila
Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
gorka.galicia@ehu.eus

Zuzenbide Zibileko Katedraduna. Lizentziaduna eta doktorea UPV/EHUn. 1992an Ikasketa Amaierako KUTXA Saria jaso zuen, bere promozioaren espediente akademikorik onenari. Francisco de Asís Sancho Rebullida III Saria ere jaso zuen, Nafarroako Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen eskutik, 2000. urtean zehar zuzenbide zibilaren arloan irakurritako doktoretza-tesi onenari. UPV/EHUko Zuzenbide Zibila saileko Zuzendaria (2011-2016) eta Idazkari Akademikoa (2008-2011; 2019-2020) izan da.

I+G kontratu eta proiektu nazional eta autonomikoetan parte-hartzaile eta ikertzaile nagusia izan da. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: Euskal Zuzenbide Zibila eta, oro har, Ondarezko Zuzenbide Zibila. Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordeak, CNEAIk, aitortutako hiru seiurteko ditu. Lau monografia idatzi ditu eta beste lauen zuzendari eta egilekidea da, baita 30 artikulu eta 40 liburu-kapitulutik gora ere argitaratu ditu. Actualidad Jurídica Iberoamericana aldizkariaren argitaratze-batzordearen eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen kide da.

Zuzenbide Zibileko Irakasle Elkartearen zuzendaritza-batzordearen kide (2009-2014) eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko ordezko magistratua (2018-2021) izan da.