XSLaren edukia

Merkataritza Zuzenbidea II26172

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26172

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Gelako p.2740.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

«Merkataritza Zuzenbidea II» irakasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko laugarren mailako bigarren lauhilekoan irakasten da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), Bilbon.



Irakasgai honen bidez enpresa-jarduerari modu zuzenagoan aplikagarri zaion errejimen juridikoa garatzen da, modu espezifikoan, merkataritza-kontratuen, balore-tituluen eta kaudimengabeziaren arauketa aztertuz.



«Zuzenbide Zibila III (betebehar eta kontratu zibilen arauketa orokorra)» eta «Merkataritza Zuzenbidea I» irakasgaiei bereziki lotuta dago, Gradu Bikotzaren 3. ikasturteari dagozkionak, eta irakasgai hau ikasteko horien edukia menperatzea gomendagarria da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) «Merkataritza Zuzenbidea II» irakasgaiari dagozkion gaitasun espezifikoak:



1. Enpresaria ezagutu eta ulertzea, bereziki, krisi ekonomiko egoeretan, ikaskuntza prozesuaren kudeaketa egokiarekin, arlo honetako arazo juridikoak ebazteari begira eta konponbideak modu eraginkorrean komunikatzeari begira.



2. Balore-tituluen inguruan jasotako ezagutzak ulertu eta aplikatzea, ikasleek horretarako komentzigarriak diren argumentazio egokia eta arrazoiketa kritikoa erabiliaz, Zuzenbideari egokitutako erabakiak hartzeko.



3. Merkataritza-kontratuei buruzko ezagutzak, metodoak eta teoriak modu egokian erabili, ezagutu eta aplikatzea, plantea daitezkeen egoera ezberdinak modu egokian konpontzeko, eta erabakiak modu egokian komunikatzeko.



4. Konkurtso-Zuzenbidea ezagutu eta ulertzea, enpresariaren krisi ekonomikoetan hartzekodunen eta zordunaren artean sortzen diren gatazka juririkoak konpontzeko, argumentazioaren eta analisi kritikoaren bidez.





B) «Merkataritza Zuzenbidea II» irakasgaiarekin lotura duten Zuzenbideko Graduari dagozkion gaitasun orokorrak:



1. Zuzenbide Publikoaren eta Pribatuaren oinarriak eskuratu eta ulertzea, ikasleek haiek jardun profesionalaren egunerokotasunean izan ditzaketen arazo juridikoak konpondu ahal izateko, lidergo eta ekintzaile espirituarekin.



2. Arazo juridikoak modu egokian ebazteko gradu-ikasketetan zehar eskuratutako ezagutzak eta teknikak modu egokian aplikatzea, erabakiak sormenarekin hartuz, eta egoera ezberdinei aurre eginez, aniztasunari eta tolerantziari errespetua izanda, antolatzeko, planifikatzeko eta talde txikietan lan egiteko gaitasunarekin.



3. Arau-aldaketei eta egoera berriei modu etengabean egokitzea, ezinbestekoa den konpromiso etikoarekin eta gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurugiroarekiko sentsibilitatearekin, orokorrean kalitate eta berrikuntza-aspektuei lehentasuna emanda, eta modu berezian IKTen arloan.



4. Pertsonen arteko eta gizarteko harremanak modu egokian kudeatzea, ahozko eta idatzizko komunikazio-prozesuak mendean izanda, ikasleei publiko adituari eta aditua ez denari informazioa helaraztea ahalbidetuko diena, argumentazio eta arrazoiketa kritikoa erabiliaz.



5. Ikasleta-prozesua modu etengabean eta autonomoan kideatzea, berdintasunakin, diskriminazio ezarekin eta bakearen kulturarekin koherentea den hezkuntza osoa jasoz, etorkizuneko espezializazio edo bizkiklapen ikasketak arrakastarekin egiteko.





C) Irakasgaia ikastearen emaitzak:



1. Merkataritza-kontratuei, balore-tituluei eta Konkurtso-Zuzenbideari buruzko arauketa eta jurisprudentzia modu egokian hautatu, erabili eta aplikatzea.

2. Merkataritza-kontratuen, balore-tituluen eta Konkurtso-Zuzenbidearen inguruan sortzen diren arazo juririko espezifikoak hautematea.

3. Arauketaren interpretazio-aukera ezberdinak zehaztea, eta kasu konkretu bakoitzean har daitezkeen jarrera ezberdinak defendatzeko argumentu juridikoak zehaztea.

4. Merkataritza-kontratu ezberdinetan alderdien betebehar eta eskubideak ulertzea.

5. Merkataritza-kontratu mota ezberdinak identifikatzea,

6. Kanbio-letra eta bestelako balore-tituluak ez ordaintzeak dakartzan ondorio juridikoak aplikatzea.

7. Konkurtsoaren masa aktiboa eta pasiboa eta honen konponbideak zehazteko gaitasuna erakustea.

8. Azalpen-sintesirako eta taldean lan egiteko gaitasuna, beste pertsona batzuek azaldutako argudioak bereganatuz eta norberaren argudioetan barneratuz, argumentazio osoagoa eraikitzeko.

9. Konkurtso-Zuzenbideari, Balore-tituluen Zuzenbideari eta Merkataritza-kontratuen Zuzenbideari dagozkien kontzeptuak ezagutu eta ulertzen direla erakustea.

10. Txosten juridiko konplexu bat idazteko gaitasuna, argudio eta hizkera egokiak erabiliaz.

11. Ahozko azalpenak modu argian, sintetikoan eta antolatuan egiteko gaitasuna erakustea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

A) MERKATARITZA-KONTRATUAK

1.- Merkataritza-obligazioak

2.- Merkataritza-kontratuak orokorrean

3.- Merkataritza-salerosketa kontratua eta antzeko kontratuak

4.- Baloreen merkatua eta burtsa-kontratazioa

5.- Lankidetza-kontratuak

6.- Enpresaren obra-kontratuak

7.- Gordailu-, mailegu- eta kontu korronte kontratuak

8.- Kreditu-erakundeak eta banku-kontratazioa

9.- Garraio-kontratua

10.- Aseguru-kontratua

11.- Berme-kontratuak



B) BALORE-TITULUAK

12.- Balore-tituluen teoria orokorra. Kontzeptua eta ezaugarriak. Motak.

13.- Kanbio-letra: Sorrera eta forma. Onartzea. Zirkulazioa. Ordainketarako bermeak. Epemuga eta ordainketa. Kanbio-akzioak eta salbuespenak.

14.- Txekea eta ordaindukoa.

15.- Kontu-oharpenen bidez ordezkatutako baloreak.



C) KONKURTSO-ZUZENBIDEA

16.- Konkurtso-legedia eta konkurtsoaren oinarriak

17.- Konkurtsoaren adierazpena

18.- Konkurtsoaren adierazpenaren efektuak

19.- Konkurtsoaren masak

20.- Konkurtsoaren konponbideak

21.- Aurre-konkurtsoa

MetodologiaToggle Navigation

«Merkataritza Zuzenbidea II» irakasgaiaren metodologia eskola magistraletan eta gelako praktiketan oinarritzen da.

Eskola magistraletan irakasleek ikasleak programaren eduki teorikoetara hurbilduko dituzte. Merkataritza-kontratuen, balore-tituluen eta Konkurtso-Zuzenbidearen aspektu juridiko nagusien azalpen teorikoa egingo da, programaren zati ezberdinak haien artean harremanetan jarriz, eta ikasleen artean jarrera kritikoa eta gogoeta bultzatuz.

Gelako praktiketan eskola magistraletan azaldutako edukien birtualtasun praktikoa agerian ipintzeko kasuak planteatu, eztabaidatu eta ebatziko dira, horretarako legeari, jurisprudentziari eta doktrinari dagozkion testuak erabiliaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • EBALUAZIO FROGA TEORIKO ETA PRAKTIKOAK (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema

Ebaluazio jarraitua sistema jarraituko da, irakaskuntza aldian zehar ikasle bakoitzak izandako aurrerapenak baloratuz. Horretarako, irakasgaiaren ikasketaren emaitzak eta konpetentzien garapena bermatzeko egokiak diren jarduera eta ebaluazio-frogak egingo dira irakaskuntza aldian zehar, azterketa ofizialaren datan froga batekin osatu daitezkeelarik. Ebaluazio jarraituaren balorazioa azken kalifikazioaren %100 izango da.



Ohiko deialdia: Jarraibideak eta uko egitea.

Ohiko deialdian, ebaluazioa jarraitua izango da. Hala ere, edozein kasuan, ikasleek azken ebaluazio sistemaren bitartez ebaluatzeko eskubidea izango dute. Horretarako irakasleari ebaluazio jarraituari uko egitea idatziz aurkeztu beharko diote, Unibertsitatearen araudiak zehaztutako baldintzetan. Aparteko sistema honetan ikasketaren emaitzak eta konpetentziak azken ebaluazio froga baten bidez ebaluatuko dira, azterketaren data ofizialean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia: Jarraibideak eta uko egitea.

Ezohiko deialdian, azken ebaluazio froga bat egingo da, ebaluazio jarraituari uko egitearen kasuaren baldintza berdinetan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Merkataritza Kodea eta legedi osagarria.

Nahitaez erabili beharreko gainontzeko materialek jatorri ezberdina dute, eta irakaslearen eta eGELAren bidez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BROSETA, Manuel eta MARTÍNEZ SANZ, Fernando: Manual de Derecho Mercantil, II. bol.

JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo eta DÍAZ MORENO, Alberto (Koordinatzaileak): Derecho Mercantil, 5. bol. eta hurrengoak.

MENÉNDEZ, Aurelio eta ROJO, Angel(Zuzendariak): Lecciones de Derecho Mercantil, II. bol.

SÁNCHEZ CALERO, Fernando eta SÁNCHEZ-CALERO GUILARTE, Juan: Instituciones de Derecho Mercantil, II. bol.

URÍA, Rodrigo y MENÉNDEZ, Aurelio, (Zuzendariak): Curso de Derecho Mercantil, II. bol.

VICENT CHULIÁ, Francisco, Introducción al Derecho Mercantil.



Guztietan edizio berriena.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Merkataritza-kontratuak:
ZZEE, Estudios en Homenaje al Prof. Aurelio Menéndez, III: Contratos mercantiles, Derecho concursal y Derecho de la navegación, Madril, 1996.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Alberto eta CALZADA CONDE, María Ángeles, Contratos mercantiles, 3.ed., Zizur Txikia, 2007.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo, (Zuz.), Tratado de contratos, 2. ed., Balentzia, 2013.
DE LA CUESTA RUTE, José María (Zuz.) eta VALPUESTA, Eduardo (Koord.), Contratos mercantiles, 2. ed., Bartzelona, 2009.
MARTÍNEZ SANZ, Fernando (zuz.), Manual de Derecho del Transporte; Marcial Pons, Madril 2010.
LEIÑENA MENDIZABAL, Elena eta MARTÍN OSANTE, José (Koord.), EMPARANZA SOBEJANO, Alberto et al, Lecciones de Derecho de contratos mercantiles, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea, Servicio Editorial/Argitalpen Zerbitzua, 2022.

Balore-tituluak:
EIZAGUIRRE, José María, Derecho de los títulos-valores, Madril, 2003.
GARCÍA-PITA y LASTRES, José Luis, Derecho de los títulos valores: Parte general, Santiago de Compostela, 2007.
RECALDE CASTELLS, Andrés, “Título valor”, Enciclopedia Jurídica Básica Civitas, IV, Madril, 1994, 6576 eta hurr. orr.
ZURIMENDI, Aitor, Los fundamentos civiles del Derecho cambiario, Granada, 2004.

Konkurtso-Zuzenbidea:
ALONSO UREBA, Alberto, GARCÍA VILLAVERDE, Rafael eta PULGAR EZQUERRA, Juana (Zuz.), Derecho concursal. Estudio sistemático de la Ley 22/2003 y de la Ley 8/2003 para la reforma de la Ley concursal, Madril, 2003.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrígo (Koord.), Comentarios a la Ley concursal, Madril, 2004.
PRENDES CARRIL, Pedro eta MUÑOZ PAREDES, Alfonso, Tratado judicial de la insolvencia, Zizur Txikia, 2012.
ROJO, Angel eta BELTRÁN, Emilio (Zuz.), Comentario a la Ley concursal, Madril, 2004.

Aldizkariak

- Actas de Derecho Industrial y Derecho de autor.
- Actualidad Jurídica Aranzadi.
- Anuario de Derecho Concursal.
- Anuario de Derecho Marítimo.
- Anuario de la Dirección General de los Registros y del Notariado.
- Aranzadi Doctrinal.
- Cuadernos de Derecho y Comercio.
- Derecho de los Negocios.
- Eleria, Euskal Herriko legelarien aldizkaria.
- La Ley: Revista Jurídica Española de Doctrina.
- Revista de Contratación Electrónica.
- Revista de Derecho Bancario y Bursátil.
- Revista de Derecho Concursal y Paraconcursal.
- Revista de Derecho del Mercado de Valores.
- Revista de Derecho del Transporte Terrestre, Marítimo, Aéreo y Multimodal.
- Revista de Derecho de la Competencia y la Distribución.
- Revista de Derecho de Sociedades.
- Revista de Derecho Mercantil.
- Revista de Derecho Patrimonial.
- Revista Española de Seguros.

Web helbideak

BOE (Espainia): http://www.boe.es
BORME (Espainia): http://www.boe.es/diario_borme/
Balore-Merkatuaren nazio Batzordea (Espainia): http://www.cnmv.es/portal/home.aspx
Merkatuen eta Lehiaren Nazio-Batzordea (Espainia): http://www.cnmc.es
Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala: http://europa.eu.int/eur-lex
Lehiaren Zuzenbdaritza Orokorra. Europako Batzordea: http://ec.europa.eu/competition/index_en.html
Justizia Ministeritza (Espainia): http://www.mju.es
Espainiako Erregistratzaileak: http://www.registradores.org/
Merkataritza-Erregistro Zentrala (Espainia): http://www.rmc.es/
Konkurtso-Ebazpenen Erregistro Publikoa (Espainia): https://www.publicidadconcursal.es/
Auzitegi Gorena (Espainia): http://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Poder_Judicial/Tribunal_Supremo
Uncitral: http://www.uncitral.org/uncitral/es/index.html
Unctad: http://www.unctad.org/Templates/StartPage.asp?intItemID=2068&lang=3
Unidroit: http://www.unidroit.org/
Europar Batasuna: http://www.europa.eu

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BASOREDO OTZERINJAUREGI, IRATI
  • MARTIN OSANTE, JOSE MANUEL
  • VILLAFAÑEZ PEREZ, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:00 (1)

16-30

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:30 (1)

28-30

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:00 (1)

16-30

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:30 (1)

28-30

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)