XSLaren edukia

Zuzenbide Zibila IV26173

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
7
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26173
Murrizketak
"Zuzenbide Zibila IV" irakasgaiaren matrikula egiteko, beharrezkoa da gaindituta izatea "Zuzenbide Zibila I" eta "Zuzenbide Zibila II"

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4973.5
Gelako p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaia, berezi dauden bi atal desberdinetan ematen da:

(1) Familia-zuzenbidea: familia zer den zehaztu ostean, hari lotutako erakunde juridikoak azalduko dira, hain zuzen ere, mantenu-eskubidea, ezkontza (horrek dituen eragin pertsonal eta ondarezkoak bereziki aztertuz), eta filiazioa.

(2) Oinordetza-zuzenbidea: oinordetza prozesuaren egiturak eta dinamikak dituzten oinarri nagusienak emango dira eta, bereziki, hildakoaren borondateak prozesua gidatzeko duen aukera ikusiko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULUKO GAITASUNAK - ZUZENBIDE PRIBATUA

(M1) Eremu zibileko metodoak, kontzeptuak eta teoriak ezagutzea eta modu eraginkorrean erabiltzea, gero eremu horretan sortutako kasuei aplikatu ahal izateko.

(M2) Eremu honetan planteatzen diren arazo juridikoak modu egokian konpontzeko, modu sortzailean aplikatzea egoki diren ezaguera, metodo, eta teoria juridikoak.

(M3) Talde txikietan lan egiteko gaitasuna, errespetuz desberdina denarekiko, oinarrizko eskubide eta askatasunekiko, eta bakearen aldeko kultura sustatuz.

(M4) Trebetasun metodologikoak eta informazio juridikoa biltzekoak hobetzea, gizarte eta zuzenbideko aldaketei etengabe egokitzeko gaitasuna erakutsiz, jarrera etiko eta gizarte-sentiberatasunekoa agertuz.

(M5) Idatzizko komunikazioa perfekzionatzea eta kasu praktikoen emaitzen ahozko aurkezpen eta defentsa ordenatu eta sintetikoa egitera ohitzea, argumentazioaren eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz.

(M6) Ikasketa prozesua kudeatzea, ekimenak gero eta autonomia gehiagorekin garatuz.



IRAKASGAIARI DAGOZKION GAITASUN ESPEZIFIKOAK

(I1) Familiari eta Oinordetzari buruzko zuzenbidearen garrantzia ulertzea, pertsona fisikoen bizitzako alorrik barnekoenaren harreman juridikoez eta hil ondoren haren ondareak jasango duen bide juridikoez jabetzeko, horrela sortutako arazoak alor pribatuaren barnean zuzen txertatu ahal izateko.

(I2) Ahaidetasuna eta haren eraginak sakon ezagutzea: ezkontza-sistema, bere betekizun eta ondorioekin; filiazioa zer den, nola zehazten den eta ekartzen dituen eraginak, modu naturalean nahiz lagundutako ugalketaz sortutakoa izan. Azken batean, indarrean dagoen araudia aurkitu, ulertu, erabili eta irizpide kritiko eta orekatuarekin kasu zehatzari aplikatzeko.

(I3) Oinordetza-sistemaren egitura osorik menperatzea, betekizunak eta segi beharreko pausoak ondo bereiziz eta zuzen aplikatuz: delazioa nola gertatzen den, herentzia nola eskuratzen den, oinordetza antolatzeko kausatzaileak eskura dituen instrumentua keta errespetatu beharreko mugak zeintzuk diren.

(I4) Irakasgaiari dagokion oinarrizko jurisprudentzia eta bibliografia topatzen jakitea, kasuz kasu beharrezkoa dena sintetizatuz, irakasgaia osatzen duten aspektu ezberdinak barnebiltzen dituzten kasu praktikoak arrakastaz ebazteko,kasu bakoitzean proposatzen den konponbidea koherentziaz argudiatuz.

(I5) Tresna juridikoak trebetasunez erabili (arauak, jurisprudentzia eta doktrina) kreditu eskubidearen eremuan sor daitezkeen arazoei (ondarezkoak eta juridikoak direnak) konponbide zuzen bat eman ahal izateko.



IKASKETA-HELBURUAK

(1) Helburu nagusia: familiako harremanak eta oinordetza gidatzeko pausoak zuzen bereiztea, interpretatu eta aplikatu ahal izateko teknikak modu egokian bideratzeko.

(2) Helburu osagarria: aurreko helburua lortzeko beharrezkoa da familiako eta oinordetzako arazo zibilak zehaztea, arau zibilak topatzea eta aplikatzea dagozkien printzipio orokorrak kontuan hartuz, argudio juridikoak erabiltzea jurisprudentzian eta doktrinan sortu diren iritziak begi bistan izanda, eta txosten juridikoak idaztea eta ahoz azaltzea modu kritikoan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

(1) FAMILIA ZUZENBIDEA



SARRERA

Familia eta Famili zuzenbidea

Familiako oinarrizko erlazio juridikoa: ahaidetasuna eta mantenua



EZKONTZA: ERLAZIO PERTSONALAK

Ezkontza eta ezkontza sistema

Gaitasuna eta adostasuna

Ezkontzeko modua eta ezkontza inskribatzea

Ezkontzatik eratorritako ondorioak

Ezkontza deuseztea

Ezkontza banantzea

Ezkontza desegitea. Dibortzioa

Deuseztasunari, banantzeari eta dibortzioari buruzko eraentza komuna



EZKONTZA: ONDAREKO ERLAZIOAK

Ezkontzaren eraentza ekonomikoa

Ezkontza-hitzarmenak

Ezkontza arrazoiagatiko dohaintzak

Irabazitako ondasunen sozietatea

Irabazitako ondasunen sozietateko zamak eta obligazioak (pasiboa)

Irabazitako ondasunen sozietatea desegitea eta kitatzea

Partaidetzako eraentza

Ondasunen banantze eraentza. Eraentza foru-zuzenbideetan

IZATEZKO BIKOTEAK



FILIAZIOZKO ERLAZIO JURIDIKOA

Seme-alabatasuna

Ezkontzako filiazioa

Ezkontzaz kanpoko filiazioa

Famili babesa eta adopzioa

Guraso-boterea

Tutelazko erlazio juridikoa



(2) OINORDETZA ZUZENBIDEA



OINORDETZAKO ERLAZIOARI BURUZKO TEORIA OROKORRA

Oinordetza mortis causa

Oinordetzeko gaitasuna. Jaraunspena eskuratzeko etapak

Delazioa

Jaraunspena onartzea eta zapuztea

Jaraunspena onartzeak sortutako eraginak

Jaraunspena banatzea

Kolazioa, erreserbak eta errebertsioa

Jaraunsle-eskubidea besterentzea eta defenditzea



BORONDATEZKO EDO TESTAMENTUZKO OINORDETZA

Testamentu bidezko oinordetza

Testamentu-formak

Testamentuko xedapenen edukia

Jaraunspen-ordezpenak. Xedatzeko modu bereziak

Testamentua interpretatzea eta exekutatzea

Testamentuaren efikaziarik eza



NAHITAEZKO OINORDETZA (SENIPARTEA)

Senipartea

Hobekuntza

Desjaraunspena



LEGEZKO EDO TESTAMENTUGABEKO OINORDETZA

Testamentu gabeko oinordetza



KONTRATUZKO OINORDETZA ETA OINORDETZA BEREZIAK

Kontratuzko oinordetza eta oinordetza bereziak

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

Zuzenbide Zibila IV irakasgaian proposatutako metodologiak klase teorikoak eta praktikoak konbinatzen ditu. Kasu praktikoak: kasuen bitartez arazoak proposatzen dira. Hauek konpontzeko irtenbideak eman behar dira eta egokiena aukeratu, erabakia argudiatuz. Kasua egiteak zera dakar: iturri juridikoak aurkitu, aztertu eta sistematizazioa. Halaber, proposatzen diren irtenbide desberdinak azaldu. Gelan, azalpen teoriko eta kasu praktikoen soluzioari buruzko eztabaidak sustatuko dira.



JARDUERA HEZIGARRIAK

(1) Klase magistralen bitartez ezaupide-gaiarekin zerikusia duten kontzeptu eta prozeduren aurkezpena.

(2) IKTen erabilpenaren bitartez araudi eta jurisprudentziaren kontsulta eta bilaketa.

(3) Proposatutako materialen irakurketari buruzko banakako lana.

(4) Praktikak prestatzeko lana (ariketak, kasuak edo arazoak): banaka edo talde txikietan.

(5) Aurkezpenak eta eztabaidak.

(6) Banakako ikastea, frogak eta azterketak.



IKASTALDI-EMAITZAK

(1) Juridikoki garrantzia duten egitateak identifikatzen ditu.

(2) Kasu zehatz bati aplikagarria den araudia aurkitzen du.

(3) Gaiari buruzko jurisprudentzia bilatzen du.

(4) Gaiari dagozkion kontzeptu juridikoak ezagutzen eta erabiltzen ditu.

(5) Aukera desberdinak proposatzen eta argudiatzen ditu. Halaber, kasuarentzat egokiena den soluzioa aukeratzen du.

(6) Azalpena (ahozkoa zein idatzizkoa) txukuna, argia eta zehatza da.

(7) Gelan proposatutako jardueretan parte hartzen du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikastaroaren emaitzak neurtzeko, ebaluazio-sistema honela banatuko da:

-notaren %30a eskola praktikoetan eskuratutako konpetentziei dagokie

-notaren %70a idatzizko azterketa bidez (galderak garatzekoa edota test modukoa).

Irakasgaia gainditzeko bi zatiak aparte gainditu behar izatea ez da beharrezkoa izango.

Eskola praktikoen ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da; hala ere, ikasleek beti izango dute eskubidea eskola praktikoetan eskuratutako konpetentzien ebaluazioa amaierako proba baten bidez egiteko, eskola praktikoetak parte hartu badute zein ez. Irakasleak, eskola praktikoak hastean, jakinaraziko du, bi sistemak erabili dituzten ikasleen kasuan, irakasgaiko azken nota nola kalkukatuko den: azken probako nota bakarrik zenbatuta edo bi notetatik hoberena hartuta.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eskola praktikoetan ikasleek lortutako emaitza positiboak gordeko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kode Zibila
Euskal Foru zuzenbide zibilari buruzko Legea
Legeri osagarria

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ALBALADEJO, Derecho Civil IV y V, Madrid.

- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (coordinador), Derecho de sucesiones, Madrid, 2009.

- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (coordinador), Manual de Derecho civil: Sucesiones, Madrid.

- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (coordinador), Manual de Derecho civil: Derecho de familia, Madrid.

- DE PABLO CONTRERAS, MARTÍNEZ DE AGUIRRE, PÉREZ ÁLVAREZ, PARRA LUCÁN, Curso de Derecho Civil IV:

Derecho de familia, Madrid.

- DE PABLO CONTRERAS, MARTÍNEZ DE AGUIRRE, CÁMARA LAPUENTE, Curso de Derecho Civil V: Derecho de

sucesiones, Madrid.

- DÍEZ-PICAZO y GULLÓN, Sistema de Derecho Civil, vol. IV, Madrid.

- LACRUZ BERDEJO y otros, Elementos de Derecho Civil IV y V, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ALBALADEJO y DÍAZ-ALABART (directores), Comentarios al Código Civil y Compilaciones Forales, Madrid, diversos
tomos, volúmenes y ediciones, a partir de 1978.
- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (coordinador), Comentarios al Código Civil, Pamplona, 3ª ed., 2009.
- BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO (director), Comentarios al Código Civil, Valencia, 2013, 9 tomos.
- CASTÁN TOBEÑAS, Derecho civil español común y foral, Madrid, diversos tomos, volúmenes y ediciones.
- DÍEZ-PICAZO, PAZ-ARES, BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO y SALVADOR CODERCH (directores), Comentario del
Código Civil, Madrid, Ministerio de Justicia, 2ª ed., 1993, dos tomos.
- PASQUAU LIAÑO (coordinador), Jurisprudencia civil comentada, Granada, 2ª ed., 2009, tres tomos.
- RAMS ALBESA (coordinador), Comentarios al Código civil, Barcelona, diversos tomos y volúmenes, a partir de 1999.
- SIERRA GIL DE LA CUESTA (coordinador), Comentario del Código civil, Barcelona, 2000, nueve tomos.

Aldizkariak

EUSKERAZ
Eleria (Euskal Legelarien Aldizkaria
http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/eleria
GAZTELERAZ
Actualidad Civil
Actualidad Jurídica Aranzadi
Anales de la Academia Matritense del Notariado
Anuario de Derecho Civil
Aranzadi Civil
Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil
Derecho Privado y Constitución
InDret (Revista para el Análisis del Derecho)
La Ley
La Notaría
Revista Jurídica de Navarra
Revista Crítica de Derecho Inmobiliario
Revista de Derecho Patrimonial
Revista de Derecho de Familia: Doctrina, Jurisprudencia, Legislación
Revista de Derecho Privado
Revista General de Legislación y Jurisprudencia
Revista Jurídica del Notariado
Revista Jurídica de Cataluña
Revista Jurídica de Navarra

Web helbideak

Poder Judicial
http://www.tribunalconstitucional.es/
http://www.poderjudicial.es
http://www.justizia.net
Poder legislativo
http://www.boe.es/
http://www.cde.ua.es/boe
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?C
http://www.senado.es/brsweb/CALEX
http://www.senado.es/brsweb/ALCA/formulario.html
Poder Ejecutivo
http://www.administracion.es
http://www.euskadi.net
Jurisprudencia constitucional
http://www.boe.es/g/es/bases_datos/tc.php
Derecho Civil
http://www.derechocivil.net/
http://civil.udg.es/normacivil
http://www.codigo-civil.org/
http://www.derechocivil.ehu.es/
Buscadores de bibliografía
http://www.senado.es/brsweb/ARTI/formulario.html
http://dialnet.unirioja.es/
http://biblioteca.uam.es/derecho/bibdigital.html
http://www.rebiun.org/
http://sentenciascivilescomentadas.unirioja.es/cex_produccion/sistemas/crd/inicio.jsp
Documentos electrónicos
http://diariolaley.laley.es/Content/Inicio.aspx
http://www.indret.com/
http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/eleria

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ASUA GONZALEZ, CLARA ISABEL
  • CARDENAL CARRO, RAFAEL
  • IMAZ ZUBIAUR, LEIRE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:00 (1)

16-20

08:30-09:00 (2)

16-30

10:00-11:00 (3)

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • -1.7 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:00 (1)

16-25

10:00-11:00 (2)

16-30

12:30-14:00 (3)

10:00-11:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)
  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (3)
  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • B0.1 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)