XSLaren edukia

Enpresaren Soziologia I: Pertsonal Politikak, Eginkizunak eta Teknikak26429

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26429

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Mintegia2.53.75
Gelako p.7.511.25
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Enpresaren soziologia I: Pertsonal politikak, eginkizunak eta teknikak irakasgaia “Pertsonak eta Berrikuntza” minorra osatzen duten bost hautazko irakasgaietako bat da.

Oinarrian, irakasgaia prestatuta dago ikasleak enpresaren izaera sozialaren esanahia eta inplikazio praktikoak ezagutu ditzan eta ondorioz, erakundeetan pertsonen barneratzearen balio estrategiko eta berariazkoa.

Zentzu praktiko batean, ikasleek pertsonalaren politika osatzen duten funtzioen ezagutza jasotzea bilatzen da, funtzio bakoitzari lotuta agertzen diren lan teknikak eta prozedurak aplikatzeko gai izan dadin.

Modu honetan, enpresa batetako Giza Baliabideen arloan burutu beharreko eginkizunak garatu ahal izateko oinarrizko trebakuntza eskaini nahi da, sail espezifiko horretan edo aginte hierarkiaren baitan ardura lanpostuetan hartu beharreko erabakiak eta landu beharreko arloak ezagutuz.

Iraskasgai honek ikasleek Lehen Mailako Enpresaren ekonomia: Sarrera eta Enpresaren ekonomia: Antolaketa eta Zuzendaritza irakasgaietan landu dituzten Giza Baliabideen kudeaketaren inguruko edukietan sakontzen du. Partaide den minorraren testuinguruari begiratuta, irakasgai hau zuzenean erlazionatua dago eta hein batean osagarria da beste bi hautazko irakasgaiekin: Enpresaren zuzenbidea II: Lan harremanen zuzenbidea eta Enpresaren soziologia II: Antolakuntza aldaketa eta berrikuntza.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK



1.- Lortutako datuetan oinarrituz arrazoitutako iritziak igortzeko gaitasuna.

2.- Autonomia maila altu bat garatu ahal izateko ikasketa trebeziak garatzea.

3.- Taldean lan egiteko gaitasuna, ardura eta errespetuz, ekimen eta lidergoarekin.

4.- Pentsamendu analitikoa eta hausnarketa krikitorako gaitasuna.

5.- Idatzizko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna.

6.- Ahozko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna.

7.- Jasotako ezagutzak enpresa zuzendaritza eta administrazioarekin harremana duen edozein esparruko lanetara aplikatzeko gaitasuna



IRAKASGAIKO GAITASUN ZEHATZAK



1.- Lehen hurbilpen baten bitartez, enpresaren jatorri sozialaren ondorio praktikoak eta esanahiak ulertu.

2.- Pertsonen gizarteratzeak eta pertsonalaren politikak enpresan duen berezitasunaz eta balio estrategikoa jabetzea.

3.- Pertsonalaren politikaren baitan barneratzen diren funtzioak ezagutzea eta aldi berean politika desberdinei dagozkien lan tresna konkretuetan trebakuntza jasotzea.

4.- Pertsonalaren politika koherenteak planteatzea bere hiru dimentsioetan: estrategikoa, politikoa eta eragilea.

5.- Pertsonalaren politikaren lan tresna eta teknikak modu erangikor eta operatiboan aplikatzea.

6.- Pertsonalaren politikaren ekintza eta emaitzak ebaluatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lehen Atala: Enpresaren Gizarte Izaera: Pertsonak Erakundeen Baitan



1.GAIA: Gizabanakoen integrazioa enpresan

2.GAIA: Pertsonalaren Politika Enpresan



Bigarren Atala: Pertsonalaren Politikaren Funtzio eta Teknikak



3.GAIA: Lanpostuen Analisia, Deskribapena eta Balorazioa

4.GAIA: Pertsonalaren Plangintza

5.GAIA: Errekrutatzea eta Aukeraketa

6.GAIA: Formakuntza eta Garapena

7.GAIA: Lan Giroa: Komunikazioa, Motibazioa eta Partehartzea

8.GAIA: Jardueraren Ebaluaketa

9.GAIA: Ordainsaria eta Konpentsazioa

10.GAIA: Pertsonalaren Politikaren Ebaluaketa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren lanketa denbora bitartean ondorengo jarduerak burutuko dira:

a) Eskola magistralak, ikasleek gai eta atal desberdinen oinarri teorikoak jaso ditzaten.

b) Eskola praktikoa eta ordenagailu praktikak: adibide eta kasu praktikoen irakurketa eta analisia, informazioaren bilaketa, datu estatistikoen interpretazioa, prentsa artikuluen analisia, informazioaren antolaketa, eta abar.

c) Mintegiak, ikasleek burututako lan eta jarduera praktikoak aurkeztu ahal izateko eta landutako edukien inguruan eztabaidatu ahal izateko.

Ikasleak 2 edo 3 pertsonez osatutako taldeetan antolatuta lauhilekoan zehar hainbat jarduera burutu beharko dituzte, irakasgaiko gai desberdinen inguruan: kasu praktikoen analisia, aurkezpenak, eta irakurketak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan ebaluaketa jarraituaren eredua mantenduko da eta lauhilekoan zehar burutu beharko diren lan praktikoetan oinarrituko da. Hala ere, ebaluaketa jarraituaren amaiera modura idatzizko froga bat egin beharko da.

Froga bakoitzak azken notan izango duen pisua honakoa izango da:

a) Taldeka burutu beharreko lanak: idatzizko txostenak (%40) eta gela aurreko aurkezpenak eta eztabaidak (%10)

b) Idatzizko azken froga: %50

Ebaluaketa eredu honen baitan irakasgaia gainditu ahal izateko, beharrezkoa da gutxienez eskolen %80an parte hartzea eta ebaluaketa froga guztiak modu indibidualean gainditzea.

Ikasleek, ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ahal izango diote irakasleari idatziz komunikatuz ikasturtearen lehen bederatzi asteen baitan.

Ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ezkero, ikasleak azken ebaluaketa ereduaren bitartez egin beharko dio aurre irakasgaiari. Kasu honetan, ikasleak kalifikazioaren %100-eko balioa izango duen azterketa bat burutu beharko du. Azterketa honek idatzizko froga bat (%50) eta ariketa praktikoa (%50) izango ditu.

Ebaluaketa jarraituaren eredua mantentzen duten ikasleen kasuan azken frogaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “Ez aurkeztua” izan dadin.

Irakasgaiaren berariazko gaitasunez gain, graduko beste bi zeharkako gaitasun ere ebaluazio hizpide izango dira: a) Idatzizko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna; eta b) Ahozko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna. Beren ebaluazioaren emaitzak irakasgaiaren azken notaren 10% bilduko du eta irakasgaiaren kalifikazio globalaren baitan inplizituki jakinaraziko da.

Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buzuko EHU/UPV-ko Protokoloari jarraiki, normalean eta, besterik adierazi ezean, irakasgai honetako ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Aldi berean, hauek dira lan akademikoak egitean eta aurkeztean jokabide makur edo iruzurrezkotzat hartuko direnak: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu gabe eta norberarenak balira bezala aurkeztea ebaluazio akademikorako burutzen diren testu edo lanetan.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ikasleak azken ebaluaketa sistemaren baitan ebaluatuko dira. Ohiko deialdian, ebaluaketa jarraituaren eredua jarraitu duenari, lortutako kalifikazioak mantenduko zaizkio, beti ere gaindituak badaude.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materiala: testua, irakurgaiak, kasuen analisia, etab. Ikasleari eGela plataforma bitartez eskainiko zaizkio.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGUIRRE SÁDABA, A. A. ETA BESTEAK (2004).- Erakundeen Administrazioa: Oinarriak eta Aplikazioak. Leioa: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

BONACHE, J. ETA CABRERA, A. (2009).- Dirección de personas. Madrid: Prentice Hall.

CHIAVENATO, I. (2011).- Administración de recursos humanos. México: Mc Graw Hill.

DE LA CALLE, M. C. ETA ORTIZ DE URBINA, M. (2018). Fundamentos de recursos humanos. Madrid: Pearson de educación.

VALERO MATAS, J. (coord.) (2008).- Recursos humanos. Madrid: Tecnos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBIZU, E. ETA LANDETA, J. (coords.) (2007). Dirección estratégica de recursos humanos. Teoría y práctica. Madrid: Pirámide.
ANDRÉS. M. P. (2001). Gestión de la formación en la empresa. Madrid: Pirámide.
BAYÓN MARINÉ, F. (2003). 50 casos prácticos sobre recursos humanos y organización de empresas. Madrid: Síntesis.
DELGADO PIÑA, M. I. ETA BESTEAK. (2006). Gestión de recursos humanos: del análisis teórico a la solución práctica. Madrid: Pearson Education.
FERNÁNDEZ RÍOS, M. (2013). Análisis y descripción de puestos de trabajo: teoría, métodos y ejercicios. Madrid: Díaz de Santos.
GARCÍA-TENORIO, J. ETA SABATER SÁNCHEZ, R. (Coord.) (2004). Fundamentos de dirección y gestión de recursos humanos. Madrid: Thomson.
GÓMEZ MEJÍA, L.R., BALKIN, D.B. ETA CARDY, R.L. (2016). Gestión de recursos humanos (8ª edición). Madrid: Prentice Hall.
LUCAS MARÍN, A. ETA GARCÍA RUIZ, P. (2002). Sociología de las organizaciones. Madrid: Mc Graw-Hill.
PUCHOL, L. ETA BESTEAK (2005). Nuevos casos en dirección y gestión de recursos humanos. Madrid: Díaz de Santos.

Aldizkariak

Capital Humano: revista para la integración y desarrollo de los recursos humanos (Grupo EJJ, Madrid)
Inguruak (UPV/EHU)
Harvard Deusto Business Review (Ediciones Deusto, Barcelona)
Lan Harremanak, Revista de Relaciones Laborales (UPV/EHU)
Sociología del Trabajo (Ed. Siglo XXI, Madrid)

Web helbideak

ADEGI Asociación de Empresarios de Gipuzkoa: www.adegi.es (relaciones laborales y gestión de personas)
Aedipe Asociación Española de Dirección y Desarrollo de Personas: www.aedipe.es
Recursos Humanos: www.arearh.com
Recursos Humanos, Empleo y Gestión Empresarial: www.rrhhweb.com
Recursos Humanos y Management: www.rrhhmagazine.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDAZ ARREGUI, JUAN
  • GALARRAGA EZPONDA, AUXKIN
  • LARRAÑAGA AIZPURU, MIREN NEKANE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

21-25

12:00-13:30 (3)

12:00-13:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)
  • Aula 1.7 - . (3)
  • Aula 1.7 - . (4)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

13:00-13:30 (1)

30-30

13:00-13:30 (2)

12:00-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)
  • Aula 1.7 - . (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

13:00-13:30 (1)

28-29

12:00-13:30 (2)

12:00-13:30 (3)

30-30

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)
  • Aula 1.7 - . (3)
  • Aula 1.7 - . (4)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-27

12:00-13:30 (1)

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

21-25

09:00-10:30 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)
  • AULA 0.1A - . (3)
  • AULA 0.1A - . (4)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

12:30-13:00 (1)

30-30

12:30-13:00 (2)

11:30-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)
  • AULA 0.1A - . (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

10:00-10:30 (1)

28-29

09:00-10:30 (2)

09:00-10:30 (3)

30-30

09:00-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)
  • AULA 0.1A - . (3)
  • AULA 0.1A - . (4)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-27

11:30-13:00 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)