XSLaren edukia

Zaintzarako Praktiketako Hastapena27567

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Kodea
27567

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zaintza Praktiketaren Haztapena irakasgaia erizaintza graduko lehenengo mailan egiten den ikasgaia da, "Praktika Tutelatuen" moduluaren barne dagoena. Erizaintzako ikasleak ikasi egiten du, talde baten barruan eta paziente osasun zein gaixo batekin harremanetan egonda, behaketa egiten, ikusten eta arduratzen, kontuan izanda honek jasotako heziketa eta aptitudeak. Formakuntza soilik ospitaleetan eskeini egiten da, erizain irakasle baten ardurapena eta asistentzia ematen duten beste erizain kualifikatu batzuekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun Orokorra:

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independiente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta. Honetaz gain, ikaslegoak urriaren 23ko 954/2015 errege dekretuak aurreikusten dituen giza erabilerako botika eta produktu sanitarioak agindu, erabili eta dispentsatzeko baimena eman ahal izateko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatu beharko du.



Gaitasun espezifikoak:

1. Pertsonen, familiaren edo taldeen osasun-premiei egokitutako erizaintzako esku-hartzeetarako planak diseinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, arrazonamendu klinikoa erabilita; horretarako, eskuratutako gaitasunak integratzea, osoko arreta segurua eta kalitatezkoa emateko, ebidentzia zientifikoetan eta aplika daitezkeen arau etiko eta legaletan oinarrituta.

2. Talde bateko kide gisa modu kooperatiboan parte hartzea, komunikazio eraginkorraren bidez; hori guztia diziplina-eginkizunak identifikatuz eta zaintzan lidergoa bere gain hartuz, kudeaketa-tresnen, arreta mailen arteko komunikazioaren eta baliabideen optimizazioaren bidez, zaintzak kalitatezko irizpideekin emateko.

3. Erabiltzailearekiko, familiarekiko eta komunitatearekiko errespetuzko jarrera erakustea, pertsonaren egoeraren arabera; halaber, kode deontologikoko balioez eta jarrera profesionalez baliatzea, erabakiak hartzean parte-hartzearen, informazioaren, autonomiaren eta baimen informatuaren eskubidea sustatuz, osasun-gaixotasunaren prozesuaren testuingurua kontuan hartuta.

4. Praktikari berari buruz gogoeta kritikoa egitea; horretarako, pertsonaren, familiaren eta komunitatearen nahiz testuinguru soziokulturalaren ezaugarriak kontuan hartzea, etengabeko ikaskuntzarako konpromisoa erakutsiz eta garapen pertsonala eta profesionala hobetzen lagunduz, kalitatezko osoko zaintzak eskaintzeko.

Tutoretzapeko Praktiken moduluaren garapen kronologikoak eta mailakatuak bide emango du ezarritako gaitasunak pixkanaka eta hainbat laguntza arlotan eskuratzeko, lau mailetan barrena.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ospitaleen esparruan burutuko diren praktika klinikoak.

Unibertsitate esparruan burutuko diren tutoretzak.

MetodologiaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.

Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:

-Instruktorea (Zentroko tutorea): Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.

- Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak):Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.

Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.

Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.

Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.

Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

-1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

-2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

-3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira. Irakasgaia ospitaleetan eskeini egiten da, erizain irakasle baten ardurapena eta asistentzia ematen duten beste erizain kualifikatu batzuekin. Tutoretzak unibertsitate esparruan burutuko dira.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Azken kalifikazioa ospitaleko praktikei dagokiena izango da (Gaitasunen araberako Ebaluazio Gida). Kalifikazio hori aplikatu ahal izateko, ikasleak GAI kalifikazioa lortu beharko du unibertsitateko tutoreak adierazitako atazetan (edo atazetan). EGELAn zehaztuko dira ataza horiek. Ikasleak gai kalifikazioa lortzen ez badu, irakasgaia etenda egongo da. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa etengabeko prozesu bat da, eta, bertan, ikasleek gaitasunetan emandako aurrerapausoak egiaztatu eta argudioekin frogatu behar dituzte. Unibertsitateko tutoreak ebaluatuko ditu egindako praktikak instruktorearen eta ikaslearen txostena oinarri, betiere ezarritako ebaluazio-irizpide eta –erremintak aintzat hartuta.

Euskal Herriko Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa egiteko indarrean den araudia kontuan izanik, ikasle bakoitzak deialdi bakar bat izango du urtero irakasgai hau gainditzeko.

Praktiken Batzordeak deialdi horren data zabaltzen duen erabakitzeko gaitasuna du. Soil-soilik salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan erabil dezake, eta, betiere, ezarritako egutegi akademikoaren barruan. Salbuespen horrek ez du eraginik deialdi honetan egin eta gainditu gabeko praktiketan.

Irakasgaiaren konpententzietan oinarritutako gidan web orrian dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-1maila.pdf/74a642dd-c2ae-2af0-0957-569291344f46?t=1627365792685

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez dago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Riera, J. R. M., & del Pino Casado, R. (2020). Manual práctico de enfermería comunitaria. Elsevier.

Consejo Internacional de Enfermeras | ICN - International Council of Nurses (n.d.). https://www.icn.ch/es

Consejo General de Enfermería. https://www.consejogeneralenfermeria.org

Real Decreto Legislativo 1/2015, de 24 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de garantías y uso racional de los medicamentos y productos sanitarios. BOE nº. 177; 25/07/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 62935 – 63030. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-8343

Real Decreto 1718/2010, de 17 de diciembre, sobre receta médica y órdenes de dispensación. BOE Nº 17; 20/01/2011 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 6306 – 6329. Disponible en: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2011-1013

Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 306; 23/12/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 121483 - 121498. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-14028

Real Decreto 1302/2018, de 22 de octubre, por el que se modifica el Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 256; 23/10/2018 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 102636 - 102643. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2018-14474

Gehiago sakontzeko bibliografia

*

Aldizkariak

*

Web helbideak

*