XSLaren edukia

Euskal Morfologia eta Fonologia25690

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25690

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau fonologiaren eta morfologiaren arteko muga-esparruan kokatzen da, alde batetik muga horretaz aritzeko eta, bestetik, hortik begiratzeko bai fonologiari, bai morfologiari (eta baita, neurri batean, sintaxiari eta semantikari).



Ikasgaiak bi zati (bi bloke) desberdin izango ditu: aurrena, euskal fonologiaz gehien bat; eta bigarrena, euskal morfologiaz nagusiki.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburuak:

- Hizkuntzaren osagai morfologiko eta fonologikoaren ezagutza sakontzea

- Alor horietan ikertzeko trebatzea

- Gogoeta teorikoak aztertzen eta ekoizten ikastea.



Gaitasunak:

M07CM01: Euskararen egitura modu kritikoan deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez G002(MEC1,3), G008(MEC2);



M07CM05: Testu espezializatuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea. G003(MEC1,2,4,5), G008(MEC2)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren zati (bloke) bakoitzak (Euskal Morfologia eta Euskal Fonologia) bere eduki propioak izango ditu, urtero aldatuz joan daitezkeenak.

MetodologiaToggle Navigation

Ikastaroan zehar irakasleen aurkezpenak tartekatuko dira testuen irakurketarekin (eta datu bilketekin). Testuen irakurketa eta eztabaida saioak gai berrien abiapuntu izango dira kasu batzuetan. Hizkuntz datuen analisia (testuak eta abar) aztergaiak sendotzeko bide izango da.

Halaber, alderdi teorikoa eta praktikoa landuko dira, bigarrena ariketen bitartez. Egoera normala (aurrez-aurrekoa) mantentzen bada, ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da eskolara erregulartasunez etortzean, apunteak eta irakurgaiak irakurtzean, ariketak egitean, eta klaseko eztabaidetan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Irakasgaiaren zati (bloke) bakoitzak bere ebaluazio propioa izango du, eta azken nota zati bien arteko batezbestekoa izango da.



2. Dena den, kontuan hartu behar da zati bakoitza gainditu egin behar dela bere aldetik ikasgaia gainditzeko.



3. Deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azterketa batera ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ezohiko deialdiari begira, zati (bloke) bakoitza bere aldetik joango da.



2. Ezohiko deialdia azterketa bidezkoa izango da, irakaslearekin bestelako akordiorik ez bada.



3. Ikastaroan ikusitako gaien ezagutza erakutsi beharko da eta, halaber, egindako irakurketa, ariketa eta abarren berri eman ahal izatea maila praktiko eta teorikoan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bibliografiako lanetatik bat edo bi irakurgai nahitaezko izango dira. Ikasturte bakoitzeko egitarauan zehaztuko da zein (egitarau hori eGelaren bidez eskuragarri izango da ikastaroa hasten denerako).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bybee, Joan L. 1985. Morphology. A Study of the Relation between Meaning and Form. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins.



Dressler, Wolfgang U. 1985. Morphonology. Ann Arbor: Karoma.



Fischer-Jörgensen, Eli. 1975. Trends in Phonological Theory. Copenhagen: Akademisk Forlag.



Lieber, Rochelle. 2009. Introducing Morphology. Cambridge University Press.



Michelena, Luis [1961, 1977]1985. Fonética Histórica Vasca. San Sebastián: Seminario Julio de Urquijo de la Excma. Diputación de Guipúzcoa.



Nathan, Geoffrey S. 2008. Phonology. A Cognitive Grammar Introduction. Ámsterdam/Philadelphia: John Benjamins.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Donegan, Patricia.1993. Rhythm and vocalic drift in Munda and Mon-Khmer, Linguistics of the Tibeto-Burman Area 16-1, 1-43.
Donegan, Patricia/David Stampe. (2009). Hypotheses on Natural Phonology. Poznan Studies in Contemporary Linguistics, 45/1, 1-31.
Dressler, Wolfgang, Wili Mayerthaler, Oskar Panagl, Wolfgang Wurzel. 1987. Leitmotifs in Natural Morphology John Benjamins.
Gómez, Ricardo. 1994. Euskal aditz morfologia: VSO-tik SOV-ra. La langue basque parmi les autres. J.-B. Orpustan, ed. Izpegi, 93-114.
Hurch, Bernhard. 1994. Morphoprosody. Trubetzkoy's Orphan. Proceedings of the Montréal Roundtable “Morphonology: Contemporary Responses”. Rajendra Singh, ed. John Benjamin, 188-221.
Oñederra, Miren Lourdes. 1990b. Morphological aspects of word compounding in Basque. Spielarten der Natürlichkeit-Spielarten der Ëkonomie. N. Boretzki/W. Einiger/T. Stolz, Hrsg. Bochum: Universitätsverlag Dr. N. Brockmeyer, 65-84.

Aldizkariak

ASJU
Phonology
Linguistic Typology
Folia Linguistica (Historica)

Web helbideak

http://linguistics.berkeley.edu/PhonLab/users/ohala/index3.html. (J. Ohalaren web orrialdea)

http://www.langsci.ucl.ac.uk/ipa (IPAren orrialdea)

http://phonology.wordpress.com (Fonologia Naturalaren blog-a)

http://www.linguistics.ucla.edu (UCLA Phonological Segment Inventory Database)

http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)