XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeetan bakarka eta lankidetzan lan egitea.
  • Eskuratutako jakintzak irakaskuntzan zein hizkuntza-plangintzan eta hizkuntza-bitartekotzan aplikatu eta komunikatzea.
  • Euskal hizkuntzaren eta kulturaren industriei lotutako arazoak detektatu, diagnostikatu eta konpontzea.
  • Euskararen hizkuntza-alderdiak eta literatura-tradizioa kritikoki aztertzea eta eremu horietako problema teoriko eta praktikoak ebaztea.
  • Euskaraz erregistro eta maila nagusietan erraz, zehatz eta hizkuntza-aberastasunez komunikatzea, ahoz zein idatziz.
  • Hainbat testuingurutan bigarren hizkuntza bat erabiltzea, eta hizkuntza horren literatura eta kulturaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin zerikusia duen dokumentazio eta informazio mota oro aurkitu, erabili, aztertu, laburbildu eta kritikoki ebaluatzea.
  • Literatura-, filologia- edo hizkuntza-problema bat landu, aztertu eta azaltzeko beharrezkoak diren argudioak era egituratu eta zehatzean osatzea, eta, horretarako, filologiaren, literatura-kritikaren eta hizkuntzalaritza teoriko eta aplikatuaren berezko teoria, metodo eta baliabideetan oinarritzea.