Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II: Alemana25376
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Euskal Ikasketetako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Alemana
- Kodea
- 25376
- Murrizketak
- Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II: Alemana irakasgaian matrikula egiteko, Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaia gaindituta izan behar da
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II: Alemana 4. mailako bigarren lauhilekoan ematen den hautazko ikasgaia da. Alemaneko Minor barruan dago eta honako hauek osatzen dute hori: hirugarren mailako Bigarren Hizkuntza (Alemana) III eta IV eta Bigarren Hizkuntzaren Literatura (Alemana) I eta II ikasgaiek eta Bigarren Hizkuntzaren Gramatikako ikasgai biek. Ikasleek Minor osoa edo ikasgai solteak egitea aukeratu ahal dute. Kasu horretan, Bigarren Hizkuntzaren Gramatika II ere egin ahal dute Gramatika I ikasgaian matrikula egin ez badute ere, aparteko bi ikasgai direlako, elkarren artean inolako jarraitutasun eta harremanik gabekoak.
Ikasgai hau sintaxian oinarrituta egongo da, hau da, perpausak eta testuak alemanez sortu eta aztertzeko mekanismoetan, baina beste alderdi gramatikal batzuk (morfologia, esaterako) baztertu gabe eta ikuspegi induktibo eta praktikoagoa teorikoa baino (hizkuntzalaritza aplikatua) landuta, eta ikasleen lanbide jarduerara (irakaskuntza) begira. Lau hizkuntza-gaitasunak (idatzizko eta ahozko testuen ulermena, idazpena eta mintzamena) landuko dira, Irakatsiz ikasi (Lernen durch Lehren) metodologiaren bitartez.
Irakaslearen eta ikasleen arteko komunikazioa aleman hutsean izango da ikasgelan, beraz, oso komenigarria da ikasleek ikasturte hasieran gutxienez B1.1. maila izatea (adibidez, Bigarren Hizkuntza IV: Alemana ikasgaiari dagokion maila), baina maila altuagoa ere ez da beharrezkoa.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Honako hauek dira ikasgai honen helburuak: ikasleek alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko ulermen maila altua lortzea (Filologia: M18CM01; Ingeles Ikask.: M09CM01; Euskal Ikask.: M10CM01); alemanaren egitura gramatikala ezagutu eta aztertzeko gai izatea, aztertzen diren hizkuntzen ezagugarri kontrastatzaileak ulertu ahal izateko (Filologia: M18CM03; Ingeles Ikask.: M09CM03; Euskal Ikask.: M10CM03), zein terminologia berezia, baliabide bibliografikoak eta bestelako informazio iturriak aktibo zein pasiboki erabiltzeko, tartean IKTBak (Filologia: M04CM03; G006; Ingeles Ikask.: G008; Euskal Ikask.: G008), bai bere kabuz eta bai taldean ikasteko eta lan egiteko (Filologia: G005; Ingeles Ikask.: G008; Euskal Ikask.: G007) bereganatutako ezagutzak etorkizunean beren irakaskuntzako lanbide jardueran aplika ditzaten (Filologia: M04CM02; G008; Ingeles Ikask.: G007 eta G009; Euskal Ikask.: G004 eta G006).
CLIL (Eduki eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua) metodoaren ikuspegiaren arabera, gaitasuna alemanez landuko da ikasgelan komunikatu eta ariketak, lanak eta proiektuak egiteko, ikasleari alemana hobeto menperatzen lagunduko baitio.
Ikaskuntzaren ondorioz, honako hauetarako gai izango dira ikasleak:
- alemana ahoz eta idatziz Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa (MCERL) B1-B2 mailaren arabera erabiltzeko.
- alemanaren oinarrizko gramatika sistema aztertu eta helarazteko
- terminologia berezia, baliabide bibliografikoak eta bestelako informazio iturriak aktibo zein pasiboki erabiltzeko, tartean IKTak
- oro har, Alemana atzerriko hizkuntza gisa ikasgaia eta bereziki gramatika prestatu eta emateko, Irakatsiz ikasi (Lernen durch Lehren) komunikazio ikuspegi eta metodoaren bitartez.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Nola eta zertarako irakatsi gramatika atzerriko hizkuntzaren saioetan
2. Lernen durch Lehren (Irakatsiz ikasi)
3. Analisia eta akatsak zuzentzea
4. Hizkuntza jatorra berregiteko ariketak
5. Perpausa: Aditz parentesia eta perpaus arloak
6. Perpaus motak
7. Perpausaren zatiak (Osagai bereziak eta ez bereziak)
8. Perpaus planoak eta elementuen ordena perpausean
9. Perpaus konplexuak: Koordinazioa eta mendekotasuna
10. Lokailuak eta testua lotzeko beste elementu batzuk
11. Komunikazio eta gramatika gaitasunaren ebaluazioa
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgai honetan ikuspegi komunikatibo eta induktiboa erabiliko da, alemana egiazko testuinguru batean erabilarazteko eta proiektu, ahozko azalpen, eztabaida, lan eta ariketen bitartez espiritu ikertzailea eta lana -banakakoa eta taldekoa- sustatzeko. Halaber, gramatika eta hori atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan erabiltzeari lotutako gai arazotsu eta polemikoei buruzko eztabaidaren bitartez ere landuko da (gaitasun zeharkakoak Filologia: G005, G006 eta G008; Ingeles Ikask.: G007 eta G008; Euskal Ikask.: G007).
Lernen durch Lehren (Irakatsiz ikasi) metodoa, zeinetan ikasleak beren ikaskuntza prozesuko protagonista eta arduradun nagusi bihurtzen diren.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Ahozko defentsa (%): 15
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
- Portfolio (%): 40
- Bertaratze eta parte-hartze aktiboa (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
A) Ebaluazio jarraitua: ikasgelako saioetara joan ohi diren ikasleei aplikatzekoa (gehienez bost hutsegite).
Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:
1. Parte-hartze aktiboa ikasgelan: %10*.
2. Lanak egin eta epearen barruan entregatzea (idazlanak, ariketak, etab.): %20*.
3. Gramatika alemanaren bi klase presatzea (alemanez): %40*.
4. Amaierako talde-lana, zeinetan gramatika alemanaren idatzi eta ahozko azterketa bat ebaluatu behar den: %30*.
* Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko.
Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; ikasgelako saioetan eraginkortasunez esku hartzea; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak, ahozko azalpenak powerpointekin).
Egindako lanak hobetzeko orientabideen bitartez egingo da prestakuntzaren ebaluazioa, eta bereziki ikasturtean zehar lortutako aurreratzea baloratuko da.
Ikasgaiaren irakasleari zuzendutako idazkiaren bitartez uko egin ahal izango diote ikasleek deialdiari, azterketa aldi ofiziala hasi aurreko 10 egunetik gorako epean.
B) Azken ebaluazioa: Egiaztatutako arrazoiengatik ebaluazio jarraitua jarraitzerik ez duten ikasleei bakarrik aplikatzekoa. Arrazoi horiek egiaztatuta egon beharko dute, eta horretarako, ikasturteko lauhilekoaren lehen bi astetan dagokion eskaera aurkeztu beharko da Ikastegiko Idazkaritzan. Gainera, Dekanoaren dagokion onespen Ebazpenaren kopia eman beharko zaio irakasleari.
Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:
1. Lanak egin/entregatzea: %20*.
2. Adostu beharreko gramatikaren alderdiren bati buruzko idatzizko lana (alemanez): %20*.
3. Lan horren ahozko defentsa (alemanez): %20*.
4. Gramatika alemanari buruzko azken proba, ariketa praktiko eta garatu beharreko galdera teorikoen bitartez: %40*.
*Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko.
Idatzizko ariketak eta lana, gutxienez, azken proba baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da. Entregatu beharreko lanen zerrenda eGelan argitaratuko da.
Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak).
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azken ebaluazioa: Ondorengo tresnen bitartez ebaluatuko dira gaitasunak, bakoitzari adierazitako azken notaren portzentajea esleituz:
1. Lanak egin/entregatzea: %20*.
2. Adostu beharreko gramatikaren alderdiren bati buruzko idatzizko lana (alemanez): %20*.
3. Lan horren ahozko defentsa (alemanez): %20*.
4. Gramatika alemanari buruzko azken proba, ariketa praktiko eta garatu beharreko galdera teorikoen bitartez: 40%*.
* Ikasleak lau zatiak gainditu beharko ditu ikasgaia gainditu ahal izateko.
Idatzizko ariketak eta lana, gutxienez, azken proba baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Ahozko defentsa azken probarekin batera egingo da. Entregatu beharreko lanen zerrenda eGelan argitaratuko da.
Ebaluazio irizpideak: Jakite maila eta bereganatutako ezagutzak aplikatzea; terminologia bereziaren erabilera egokia; zuzentasun gramatikal eta ortografikoa; argudiatu eta azaltzeko gaitasuna; aurkezteko arauak betetzea (idatzizko lanak).
Ohiko deialdian ebaluazio tresnaren bat gainditu duten ikasleei ebaluazio mistoa aplikatuko zaie –lehenengo ezohiko deialdian–, ohiko deialdian gainditutako zatien kalifikazioak mantenduz. Ikasleak berariaz kontrakoa esaten ez badu.
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak landutako materialak, eGela ikaskuntza plataforma birtualaren bitartez lortu ahal izango direnak.
Castell, Andreu (2002): Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.
Hiztegi elebakarra edota elebiduna
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Castell, Andreu / Braucek, Brigitte (2000): Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Editorial Idiomas: Madrid.
Dengscherz, Sabine / Businger, Martin (Hrsg.) (2014): Grammatikunterricht zwischen Linguistik und Didaktik. DaF/DaZ lernen und lehren im Spannungsfeld von Sprachwissenschaft, empirischer Unterrichtsforschung und Vermittlungskonzepten. Narr: Tübingen
Granzow-Emden, Matthias (2013): Deutsche Grammatik verstehen und unterrichten. Narr: Tübingen
Hall, Karin / Schreiner, Barbara (2001): Übungsgrammatik Deutsch als Fremdsprache für Fortgeschrittene. Hueber Verlag: München
Schmitt, Richard (2001): Weg mit den typischen Fehlern! Hueber Verlag: München
Gehiago sakontzeko bibliografia
Hoffmann, Ludger (2013): Deutsche Grammatik. Erich Schmidt Verlag: Berlin
Zifonun, Gisela / Hoffmann, Ludger / Strecker, Bruno et. al. (1997): Grammatik der deutschen Sprache. Walter de Gruyter: Berlin/New York
Aldizkariak
Deutsch Perfekt
Web helbideak
http://www.grammatiktraining.de
http://www.canoo.net
http://hypermedia.ids-mannheim.de
http://www.goethe.de
http://www.ldl.de/ (Lernen durch Lehren)
TaldeakToggle Navigation
71 Ordenagailuko p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 13:00-15:00 (1) | 09:00-11:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.02 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)