XSLaren edukia

Irakasleak

JUDITH RIVAS ULLOA

Ezagutza arloa
Analisi Matematikoa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
judith.rivas@ehu.eus

UPV/EHUn Zientzietan (Matematika atala) lizentizatua (1994) eta doktorea (2006), Matematika Saileko irakaslea da 1998 urtetik.

Analisi Matematikoko arloko irakasgaiak irakatsi eta irakasten ditu, hala nola “Kalkulu Diferentziala eta Integrala I”, “Ekuazio Diferentzialak” edo “Analisi Konplexua” Matematikako Graduan eta “Analisi Bektoriala eta Konplexua” Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Graduetan, besteak beste. Gainera, Matematikako Graduko ikasleen Gradu Amaierako Lanak zuzendu ohi ditu.

Zenbakizko Analisiko zenbait ikerkuntza-artikuluren koautorea da eta haren argitalpenekin lotutako komunikazioak aurkeztu ditu zenbait nazioarteko kongresuetan.

Matematikaren eta dantzaren arteko harremana erakusten duten dibulgazio-hitzaldiak eman ditu, eta matematika eta euskal dantzei buruzko euskarazko argitalpen baten egileetako bat da.

Gaur egun Matematika saileko idazkari akademikoa da eta Fakultateko Batzarraren kidea. Idazkari akademikoaren kargua bete zuen ere 2017ko maiatzetik 2019ko uztailera arte. Matematikako Graduko lehen kurtsoko koordinatzailea izan da 2016ko otsailetik 2020ko urrira arte eta Matematikako ikasleentzako Elkartruke Programetako koordinatzailea izan da 2008tik 2016ra.