XSLaren edukia

Irakasleak

JONE APRAIZ IZA

Ezagutza arloa
Analisi Matematikoa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jone.apraiz@ehu.eus

Matematikan Lizentziatua eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate bereko irakaslea naiz 2008tik; lehenengo Matematika Aplikatua Sailan lan egin nuen, eta gero, Matematika Sailan, non bertan jarraitzen dudan.



Nire ikerketa lerroak Analisi Matematikoaren esparruan daude; bereziki, deribatu partzialetako ekuazioen kontrol teoria, optimizazioa eta alderantzizko problemak. UPV/EHU-ko Mathematical Analysis and Applications ikerketa taldeko partaidea naiz.



Gaur egun, Matematika, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Graduetan Analisi Matematikoa arloko irakasgaiak irakasten ditut.